Iñaki Espillaren oroimenezko torneoa jokatuko da asteartean Lubakin

Euskal selekzioarekin jokatuko dute Pulpoko zortzi jokalarik.

Hiru partida jokatuko dira bihar arratsaldean Euskadiko selekzioa eta Pulporen artean, Iñaki Espillaren oroimenez, 16:30etik aurrera.

Urtarrilaren 2tik 7ra Pulpoko zortzi jokalarik hartuko dute parte Espainiako Txapelketan Euskadiko selekzioarekin. Infantil mailan, Lierni Aizpurua eta Joseba Etxabe aukeratu dituzte; kadeteetan, Ioritz Manterola, Sara Torriko eta Oihana Unanue; eta jubenil mailan, Kauldi Odriozola, Mikel Martinez eta Ander Torriko. Iñigo Aldai eta Ander Olaizola min hartuta daude eta ezin izan dira garaiz osatu.

Beraz, bihar Lubakin, partida hauek jokatuko dira: Euskadiko kadete mailako nesken selekzioa, Sara Torriko eta Oihana Unanuerekin Pulpoko jubenilen aurka; Euskadiko kadete mailako mutilak Ioritz Manterolarekin Pulpoko jubenilen aurka; eta azkenik Euskadiko jubenil mailako mutilak (Kauldi Odriozola, Mikel Martinez eta Ander Torrikorekin) Pulpoko lehen taldearen aurka.

Bide batez, azken eguna izango da Pulporen loteria erosteko.

40 erantzun “Iñaki Espillaren oroimenezko torneoa jokatuko da asteartean Lubakin” bidalketan

Ezin da iruzkunik egin.