Pulpok omenaldia egingo die larunbatean Espainiako txapeldunei

Larunbatean SantoƱaren aurka jokatuko du Lehen Mailako taldeak, 19:00etan Lubakin. Partidaren atarian omenaldia egingo zaie Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketa irabazi berri duten Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozola jokalariei eta Xabier Letamendia entrenatzaileari.

Aurretik, 17:15ean, kadete mailako neskek partida gogorra izango dute Ereintzaren aurka. Pulpok orain arte jokatutako hamar partidak irabazi ditu, eta Ereintza mendean hartuz gero igoera faserako txartela eskura dezake.

15 erantzun “Pulpok omenaldia egingo die larunbatean Espainiako txapeldunei” bidalketan

Ezin da iruzkunik egin.