Zazpi behatz gehiago

2009(e)ko irailak 28

Sydney (eta batez ere erdigunea) garestia dela esan bagenuen, logelak poltsikoko dirua xurgatzeko izan duen gaitasuna nabarmena izan da. Beraz, beranduegi izan aurretik lehengo webgune berean sartu eta hiriko hostel merkeenaren bila joan gara, eta bai topatu ere: 70$ aste oso bat (42€ inguru). Balmain auzoan dago, Bussiness District-etik oinez 35 minutu ingurura.

Munduko amorru guztienarekin gure hildako parea hartu (maletak, alegia) eta hara abiatu gara. Kalestu labur baten bazter batean zuen sarrera. Atea ireki eta garaje batean aurkitu gara, eta “rezepzioa” normalean honelakoetan kumun inprobisatua izan ohi den horietako bat izan da: 0,5 x 0,5 metro, 50 paper-zati txiki, fruta, ordenadore zahar bat, eta abar. Hori bai; “Visa txartelak onartzen dira“.

Garajean barrena eskilara estu batzutara iritsi, gora igo eta sukaldetxo polit bat, terrazatxo pare bat, komuna… Eta azkenik gure gela erakutsi digu Kristy maiteak. Hura zen zabortegia! Bera ere lotsatu egin da, eta gure oheak zeintzuk ziren azaltzen zigun bitartean gelakideen ondasunak hauen ohe azpian ezkutatzen saiatu da. Beranduegi.

Maletak han utzi, eta gela txukundu bitartean auzoa apur bat ezagutzea erabaki dugu. Erdigunea baino askozaz ere pobreagoa. Elizatxo bat, kale nagusi bat (lorarik gabe, baldosa zaharragoekin, etab.), etxe txiki eta negoziotxo ugari honen bi aldeetan… Hori bai, bizi-bizia da. Pub eta jatetxe ugari dago (Australian etxeetako sukaldeak gutxi zikintzen dituztelakoan gaude), eta bigarren, hirugarren edo laugarren eskuko azoka bat Rozzellen. Dendari gehienak, edadetuak eurak, trofeoak erakusten ari balira bezala dabiltza: Bigarren Mundu Gerrako kasko bat, 40 urte lehenagoko txanpon bat, Australiako lehenengo punkyen txupa ajatu pare bat… Arropa zaharraren edo larruaren usainak erakarrita, edo etxerako bidea luzatzearren inguruan jende ugari dabil.

Bitxia benetan. Hori bai, supermerkatu merkerik ez dugu topatu. Bai ordea produktu ekologiko eta makrobiotikoen azoka moduko bat. Interesgarria iruditu zaigu (honelakoak jan-zaleak garenez); ez baikaude honen antzekoak ikustera ohituak.

Azkenean Balmain Backpackers hostalera itzuli gara gela eta gelakideak ezagutzera. Hostalak lehen bezain zikin jarraitzen zuen, gure gelako ondasunen bolumena disimulatzerik ez dute lortu… Eta hostaleko jendeaz ezer askorik ez dugu jakin ahal izan. Gehienak ingelesak ziren (beraien artean itxiak). Eta besteak Alemania eta Australia aldekoak. Gelakideen inguruan apur bat gehiago jakin dugu ohe azpian gainezka zituzten objektuei esker. British Passport, letxuga bat, iPoda, arropa, toaila, eta oinetakoak “ohe azpian” kabitu ezinda, pasta platerkada bat ohean, duela bi asteko erosketak lurrean, korbata gris bat, marroi koloreko ile kizkurrak, hortzeskuila lurra garbitzen, 90 tailako sostenak… Ez dago gehiago esan beharrik.

Gutxienez lo geunden bitartean errespetatu gaituzte, gosaltzeko kafea doanekoa izan da eta baita internet zerbitzua ere. Hori izanda gure kanpamendu basea astebetean, eta hortik hasi da gure Australiako proiektu hau forma apur bat gehiago hartzen. Bertatik abiatuta zurrupatu ditugu hiriaren lehenengo pintzeladak, eta bertatik abiatuta egin ditugu hemen epe luze batez egoteko ezinbestez egin beharrekoak: kontu korronte australiarra, telefono australiarra, informazio bilketa, bertako lagunak, bertan bizi diren lagun handiak…

Bitartean, hiriko hainbat zati, ezaugarri eta berezitasun ezagutzen joan gara. Hurrengo egunerako ahaztu ditugun hainbat pertsonaia zein izaki, eta begi-ninian gordeko ditugun beste pare bat.

Hala ere, abendua bitartean hiri honetan izango gara. Orduan, visa kontuak direla-eta Zelanda Berri (batzuek ulertzeko: All Blacks-en lurraldea) aldera joango gara; gureak (eVisitor) hiru hilabeterako besterik ez baitu balio. Europa, Asia eta Ozeaniako lurralde askotan Working Holliday Visa erabiltzeko aukera dute Australiara oporretara etorri eta dirua lortu beharrean ikusten direnean lana egiteko. Espainiar estatua eta Australiaren arteko erlazioak direla eta, guk ez dugu horrelakorik lortzerik (agian 2010.urtetik aurrera bai). Berriz ere “todo por la patriaren” zama gainean… Ostia!

Berotu gabe, honi buruz hitz egingo dut beste batean.

Lehen esaten hasi naizen moduan, abendua bitartean Sydney eta inguruetan ibiliko gara. Eta beraz, denbora nahikoa izango dut hemengo kontuak xehetasunez kontatzeko. Baina beno, gutxi gora-behera Balmaingo hostel honetan igaro dugun aste honetan ikusi ditugun kontu batzuk labur-labur azalduko ditut. Hurrengo zazpi behatzek ea nola zapaldu duten ingelesek huarte honetan okupatutako lehen zati handia.

Sydney erraldoia da (gune urbanoak 1 687 kilometro karratu zituen 2001.urtean). Eta argi geratu zaigu. Apurka

ezagutzeko grina eta oraindik kontinentez mugitzeak sortzen duen resaka direla medio, egunero 6.00ak aldera esnatu eta oinez abiatu gara zerbait berria ezagut
zeko asmotan. 22.00ak arte inoiz ez gara hostalera itzuli, eta hala ere, mapa honetan datorkizue ezagutu dugun eremutxoa.

Eta hemen hauetako apuntetxo batzuk:

· Newtown. Anzac zubia igaro eta beronen azpian hasten zen gure bidea. Urrutisamar, Fish Market usaintzen genuen bertatik. Sekulako itsaski aukera izate omen da bertan, kalitate onekoa gainera. Guk hala ere, leku honi ez diogu Getariako kofraiko usainik hartu, eta zuzenean Sydney Unibersity aldera joan gara Glebe eta Ultimo auzoak igurtziz.

Unibertsitateak sekulakoa zirudien, baina ikasletariko bakoitza puntual zihoan nonbait bere mahaitxora, eta ez gara bertan gelditu. Kings Street amaigabea jarraitu dugu Newtown auzoan bete betean sartu garen bitartean. Pertsonalki, Londongo Candem auzoaren zirriborro onenak gogoratu dizkit. Hiriko jende pijoagandik nahi gabe bereizten den jende makarra zazpi koloreko hamar tatuaje, bisera, kate eta guzti; lau tatoo & body piercing, arropa alternatibo dendak (gaur egungo estilora: kalabera, larrosa eta lentejuelen konbinazio politekin hauetariko batzuk)… Hala ere niretzat autentikoena bigarren eskuko liburu denda zahar kaotikoa (hondar eskukada hartu, ale bat gorriz margotu eta putz egitea da hauen estiloa. Beharra baduzu, bilatu), etxe zaharkituak kolore-bizi kapak petalo moduan galtzen, kale bazterretako yonkiak, lurreko pitzadurak, jantoki tailandes, txinatar eta japoniarretako usainak eta armiarma sareak izan dira. Hori bai, auzoa merkexeagoa da, eta itzuliko gara denbora gehiago dugunean.

· China Town. Munduko hiri handi garatu gehienetan bezala, hemen ere txinatarrek badute beren koloniatxoa. Egia esan, hiri osoan zehar jatorri ezberdinetako ekialde hurruneko jende andana ikus daiteke: Taiwan, Tailandia, Txina, Japon, Hego Korea… Batez ere Bussiness Districten. Gehienak bizitzan geldialdi bat egiten ari diren orain etorritako inmigranteak dira, beste asko bertan bizi dira, eta ugariak dira bertan jaiotakoak ere. Kontuak kontu, kale batean arku txinatarrak daudelako eta luminoso eta karteletan logografia txinatarreko ikurrak ikus daitezkelako ohartzen da bat China Townen dabilela. Hala ere, jatorri oriental guztietako jatetxeak daude hemen. Modu onean jaten da, eta azkar. Bestalde, Paddy´s Market famatua bertan dago. Ostegunetik igandera bitartean irekitzen dizkie ateak erosketa merkeak ehizatzera gerturatzen direnei. Meloi, mango, sandia, marrubi eta gerrikoak. Mandarina, letxuga, azenario, awakate eta linternak. Kandel, intzentzu, kamiseta, gurdi, betaurreko eta arrainak. Denetik eta merke erosi daiteke hemen, eta erregateak egite-zaleak direnek bizikleta eta kañeteak egiteko aukera ere izaten dute. Etxetik gertu dugu, eta sarri etorri ohi gara inguru honetara. Kontatuko ditut bertako kontuak.

· Darling Harbour. Bussiness District inguruan, ur bazterrean Olinpiaden sukarraren inguruan sortutako gunea. Oinak busti eta haizea hartzeko berez leku ederra dena, jendez gainezka eon ohi da. Aquarium, Maritime Museum eta koala, kanguro, talantula, eta abarrekin argazkia ateratzeko gunea dira honen arrazoia. Inguruan eseri eta kaleko artistak, showmanak, monorail trena, submarinoa, belaontzi zaharra eta aberatsen menuak ikus daitezke tupper bat ireki eta Paddy´s-en erositako fruta fresko ezinobea dastatzen den bitartean.

· Iparraldeko kosta. Manly, Dee Way, Avalon… Hondartzak, surfa eta sekulako etxeak. Jendez gainezka dauden kaleak eta erdi hutsik edo erdi beteta dauden hondartzak daude inguru hauetan. Ibilaldi politak egin ditugu inguru hauetan, pare bat bainu hartu ditugu nahiz eta uda oraindik urrun dagoen… Bale bat ere ikusi dugu! Harrigarria.

· Guretzako moduko lekuak. Egia esan ez daukagu dirua porron-porron gastatzeko gogorik. Eta hori sahiesteko moduak aurkitu ditugu. Jaki eta edariak merke erosteko lekuak, interneta debalde erabiltzeko lekua (State Library of New South Wales oso ondo dago), edateko lekua (kale ezberdinetan eseri izan gara garagardoa eskuan hartuta bertakoen parrandarako ohiturak aztertu eta tertulian jardute genuen bitartean)… Honek ere mamia du, eta izango dugu denbora sakonki kontatzeko.

Bitartean kabi baten bila ibili gara. Non bizi garen galdetzen diguten bitartean zerbait erantzun ahal izateko gela finko baten bila. Hala, Strand hostalean igarotako gauak Sydneyen asentatzeko lehen bi behatzak baziren, eta aste honetan zazpi gehiago jarri baditugu Australiako lurraren gainean, bi oinak jartzeko azkena falta genuen: gela egonkor bat. Topatu dugu!

ezagutzeko grina eta oraindik kontinentez mugitzeak sortzen duen resaka direla medio, egunero 6.00ak aldera esnatu eta oinez abiatu gara zerbait berria ezagutzeko asmotan. 22.00ak arte inoiz ez gara hostalera itzuli, eta hala ere, mapa honetan datorkizue ezagutu dugun eremutxoa.

Jet Lag II

2009(e)ko irailak 24

Australian esnatzen garen lehenengo eguna. 5.00 a.m. eta ezin begiak itxi! Atzokoa bezain eguzkitsua da gaurko eguna, eta gosaldu ondoren Sydney entzun eta guztioi burura datorkigun lehen irudia bisitatzea pentsatu dugu: Sydney Opera House bertako Harbour Bridge atzean duela. “Bertatik ikusita hainbesterainokoa ote da?“.

Debalde lortu genuen mapatxoa berriz heldu eta han abiatu gara, eta bidean honen inguruan pentsatzen egon naiz. Mapa. Hiria esku batean hartzeko modukoa. Nondik nora joaten den azaltzen duen bitartean distantzien balore erlatibo bat eskeintzen du. “B3 gunean nago eta A1 gunera noa. Orduan, B2ra iristea hainbeste kostatu bazait…“. Baina harrigarria da entretenimenduak magnitudeak nola apurtzen dituen sentitzea. Zein azkar iristen den bat bere helmugara tartean The Domain eta Botanic Garden zeharkatzen dituenean!

The Domain delakoa, zelai zabal, zuhaitz sustraitsu, enbor zaintsu eta Hegaztien Orfeoi zoragarri batek jarritako soinu bandak osatutako zabalgune lasaigarria da. Auto ilarak, semaforoen koloreak, zebrabideetako marrak… denak ahazten dira hau gurutzatzen duen ibiltokian. Nahi gabe hasten da bat goruntz begira hostoak miresten besoak zabalduz nagiak ateratzen dituen bitartean. Euskal Herrian ohikoak ez diren txori lotsagabeak ere ia zapaltzen ditu nahigabean… Izenik ez dakigu, eta “loroa”, “mokoluzea”, “krestosoa”, “txikiya” eta “ahata” deituko diegu oraingoz.

Eta begira zer aurkitu dugun bapatean! Belarra zapaldu, zuhaitzetara igo, picnicak txoriekin hitz egin baina jatekorik ez ematera gonbidatzen duen kartela! Sinpatikoa bezain berritzailea egin zaigu hemen parkeak zaintzeko duten modua. “Jendarteak eta naturak elkarbizitzeko beharrezko oreka mota ote da?“.

Horrekin bueltaka nenbilela bapatean begien aurrean arkutxo bat: Royal Botanic Garden. Ez genuen ezagutzen, baina famatua izango zela suposatu genuen. Hala ere, jende gutxi zebilen bertan. Sekulako kaktusak, palmerak, piñuak, saguzaharrak… Bai! Saguzaharrak!! Hemen flying fox deitzen diete (azeri hegalariak). Ehundaka ugaztun iletsu ikus daitezke zuhaitzetan zintzilik egun argiz. Sydneyko udala behin baino gehiagotan saiatu omen da hauek uxatzen, landare asko izorratzen dituztelakoan. Baina alferrik. Uxatu bai, baina sudur puntan jarri orduko itzuli ziren hauek.

Bestela harrigarria da parke hau. Hiriak dituen gune berde guztiak (eta asko dira) biztanleontzat oxigeno lasaigarria badira, hau morfina da. Gune batean Oihaneko liburua (El libro de la selva) istorioko pasarte batean sentitzen da bat landareen itzalpean dabilen bitartean. Arrosaz, fuksiaz, txuriaz eta morez margotutako loreek Txina gogorarazten dute beste batean. Aurrerago joan, eta “krestosoa” bezalako txoriekin jolasean hasi daiteke bat. Besoa zabaldu orduko “etorri hadi!” interpretatzen dutela dirudi, eta bertara igotzen dira harro harro.

Bitartean, txorien harro-ahotsak, uraren zarata, korrikalarien arnas-estuak eta jendearen irriparreak besterik ez dira entzuten. Ibilgailuak debekatuak daude (bizikletak ere bai, hemengo abiadurarako azkarregi dabiltzalako-edo), korrikalariak oinutsik dabiltzala dirudi, jendeak belarretan etzan eta isilik irakurtzen du, edo lo egiten du, edo jan, edo… ezer ez! Bertan egotea berez da ederra.

Eta horrela, itsasoaren bestaldera (Sydney iparraldera) begira dabilela bat, oharkabean iristen da Opera House famatura. Eta eraikuntza ederra da, polita, handia, forma erakargarri bezain modernoduna, jende ugari zegoen argazkiak ateratzen… Baina ez dit ukitu, gerturatu, miretsi edo antzeko ezertarako gogorik eman. Argazki, taza, toalla, poster, postal eta antzeko gehiegitan ikusi dudalako agian. Ezagutzen nuen gauza bakarra zelako bestela. Kontuak kontu, atera beharreko argazkiak atera dizkiogu, zigarro bat erre dugu eraikina miresteko modua(k) aztertzen gen(it)uen bitartean eta apur bat dokumentatu gara.

Sydney Opera House Jorn Utzon arkitektu daniarraren maisulana izan zen. Inspirazio iturrien inguruko hainbat teoria daude: laranja-atalak direla, barraskiloak ere hor nonbait, palmondo orrien eta maya tenpluen antza ere ba omen dute… Ni hala ere, tortoken festa sexualaren teoriarekin geratzen naiz.

Kontuak kontu, teilatua 67 metroko altuerara dago, eta azuleju suediarren 27 230 tona erabili zituzten hau estaltzeko (1 056 000 pieza alegia). Bere barnean lau auditorio nagusi ditu dantza, kontzertu, opera eta antzerkigintzarako; eta beste txikiago bat artista berrientzat. Sekulako akustika omen du (eskerrak! hainbeste baldosekin…) eta barnekaldeak bale baten sabelaren forma. Eta nire galdera… “Nor sartu da bale baten barrenera? Hura ez al zen Pinotxo?“. Tontakeriak utzita, 40 milioi dolar gastatzen omen dira urtero organuaren 10 500 hodien mantenu lanetan.

Oinak indarberrituta, eta motxilak bizkarrean uzten duen marka desagertuta (bi hilabete t´erdi falta dira udarako eta 20ºC ditugu) Central Bussiness District ingurura abiatu gara. Hori bai; bidean Harbour Bridge famatuari begira pasatu dugu minutu bat. Gehienontzat argazki guztietan Opera Housen atzekaldean ageri den korapilo beltz bat besterik ez da, baina askoz gehiago dela ohartzen da bat hiria ezagututakoan. Pertxa Zaharra ere deitua, Sydney iparraldea eta hegoaldea lotzen ditu. 1932.urtean amaitu ziren 450-500 metro inguruko altuerako burnizko egitura erraldoi hau altxatzeko lanak, eta ordungo 20 milioi dolar ordaindu behar izan zituen hiriak (60 urte pasa zituen zorretan).

Bapatean, eguzki izpiak ez ziren guganaino iristen. Udaberriko haize freskoa somatu genuen gure udako arropen zuloetatik sartzen. Hotzikara sentitu dugu goruntz begiratu eta 50, 80, 100 edo 10000000 solairuko dorreen sabaia bilatu nahian genbiltzan bitartean. Lehen somatu dugun lasaitasuna han geratu da. Oraingoan, garatutako edozein lurraldetako hi
ri ultrakomertzial batean bihotzean gaude. Hala ere, esan beharra dago honen taupadak ez zaizkigula hain bizkorrak iruditu. Ez du takikardiarik probokatzen.

Baina bai, dendak dira. Denden ondoan mota guztietako fast foodak. Ondoan banketxeak, korbatak, zapatak, eskaleak lurrean, taxiak, autobusak, klaxon otsak, bizikletak, garajezulo erraldoietarako sarrerak… Oinezkoen semaforo gorri bakoitzak manifestaldi baten konbokatoria dirudi. Eta kontuz! Ezinezkoa da hemengo zebrabide bat (nahiz eta zuri-beltzezko marrarik ez duten) berdean gurutzatzea. Korrika eginda ere, dardarka dabilen gorri koloreak esango dizu “hemen horrela egiten da“.

Azkenean, jet lag madarikatua oraindik motxilan daramagula ohartu gara, eta hosteleko bidea hartu behar izan dugu. Ea biharkoan zer gertatzen den…

Bapatean, eguzki izpiak ez ziren guganaino iristen. Udaberriko haize freskoa somatu genuen gure udako arropen zuloetatik sartzen. Hotzikara sentitu dugu goruntz begiratu eta 50, 80, 100 edo 10000000 solairuko dorreen sabaia bilatu nah
ian genbiltzan bitartean. Lehen somatu dugun lasaitasuna han geratu da. Oraingoan,
garatutako edozein lurraldetako hiri ultrakomertzial batean bihotzean gaude. Hala ere, esan beharra dago honen taupadak ez zaizkigula hain bizkorrak iruditu. Ez du takikardiarik probokatzen.

Baina bai, dendak dira. Denden ondoan mota guztietako fast foodak. Ondoan banketxeak, korbatak, zapatak, eskaleak lurrean, taxiak, autobusak, klaxon otsak, bizikletak, garajezulo erraldoietarako sarrerak… Oinezkoen semaforo gorri bakoitzak manifestaldi baten konbokatoria dirudi. Eta kontuz! Ezinezkoa da hemengo zebrabide bat (nahiz eta zuri-beltzezko marrarik ez duten) berdean gurutzatzea. Korrika eginda ere, dardarka dabilen gorri koloreak esango dizu “hemen horrela egiten da“.

Azkenean, jet lag madarikatua oraindik motxilan daramagula ohartu gara, eta hosteleko bidea hartu behar izan dugu. Ea biharkoan zer gertatzen den…

Mary Gilmore

2009(e)ko irailak 23

Sekulako akatsa Sydney-ko Udalarena. Begiratu aurreko artikuluko azken argazkiko baldosa: Gilmore 92 urterekin hil zela jartzen du! Kuriositatez berari buruz gehiago jakitekotan informazioa irakurri eta 97 urterekin hil zen!

Mary Jean Cameron 1865eko abuztuaren 16.ean jaio zen Cotta Wallan (New South Wales). Tarteka aiton-amonek eskeinitakoak izan ziren bere haurtzaroko ikasketa formal bakarrak. Hala ere, 17 urterekin ikasketak amaitu eta irakasle lanetan hasi zen meatzari herri batean. Orduan hasi zen gizartearen arazoengatik arduratzen.

1890.urtean Sydneyra joan eta Langileen Australiako Sindikatuko lehenengo emakumea bilakatu zen. Henry Lawson eta A.G. Stephensekin batera intelektual “erradikalen” zirkulukoekin mugitu zen.

1896an Australia Berria proiektuko partaidea izan zen William Lanerekin batera Paraguayn komunitate kooperatibo bat sortzeko asmotan eta bertan William Gilmore kolonoarekin ezkondu zen. Hala ere, proiektuak ez zuen nahi bezainbesteko arrakasta izan, eta 1902.urtean Australiara itzuli ziren. Orduan hasi zen idazten.

1908 eta 1931 artean tokian-tokiko egunkaritarako idatzi zuen Sydneyko The Worker egunkariko emakumeen orrialdeko erredaktorea izateagatik ezaguna izatera iritsi zen arte. Australian Workers Union alderdiaren egunkaria zen hau, eta bertatik emakume eta haur langileen zein australiako indigenen kondizio hobeagoen alde borrokatu zuen.

1931.urterako AWUrentzat erradikalegiak bihurtu ziren bere ikuspuntuak, eta beste medio bat bilatu behar izan zuen bere pentsamoldea aditzera emateko. Orduan, bertako partaidea izan ez arren, Alderdi Komunistaren Tribune egunkarian zutabe bat idazten hasi zen.

Mary Gilmoreren lehen poesia liburua, (gazteleraz Casada y otros versos), 1910.urtean argitaratu zen, eta ondorengo 25 urteetan zazpi poesia liburu gehiago ere argitaratu zituen. Hauen artean Corazón apasionado (1918) eta El cisne salvaje (1930). Esan beharra dago prosan ere hiru liburu argitaratu zituela. Bizitzaren eta maitasunaren inguruan aritzeaz aparte, bere poemek aborigenen, gizarte (in)justiziaren eta bakearen inguruko kezkak agertzen zituzten. Harrigarria bada ere, 1937. urtean “Dame” titulua jaso zuen, (Dama Comendadora del Imperio Británico). Gustatuko litzaidake berarentzat honek zenbaterainoko esanahia zuen jakitea…

Kontuak kontu, beste hainbat idazlerentzat inspirazio iturria izan zen eta baita Australiako Idazleen Elkarteko sortzaile nagusia ere. Hala, bere hiletan estatuaren ohoreak jaso zituen olerkaria, idazlea, kazetaria eta ezkertiarra izanik berrikuntza sozialei babes handia eman zien emakumeak.

Azpimarragarria da bere ezkertiar izaera hori gogoratzekotan edo gaur egungo 10 dolarreko biletetan bere irudia agertzea garai batean hain ezaguna egin zen bere ‘No Foe Shall Gather Our Harvest’ poema eta honengan inspiratutako ilustrazio batekin.

Egia esan, badakit interneten emakume erradikal honen inguruko informazio gehiago izango duzuela, baina zerbait kontatzeko gogoa nuen…

Hau da bere poema ezaguna (gutxi gora-beherako itzulpen batekin). Bigarren Mundu Gerra garaian idatzi zuen:

No Foe Shall Gather Our Harvest

Sons of the mountains of Scotland, (Eskoziako mendietako semea-alabak)

Welshmen of coomb and defile, (Kainadako eta lan-eremuetako galestarrak)

Breed of the moors of England, (Ingalaterrako paramoen arraza)

Children of Erin’s green isle, (Eringo uharte berdeko haurrak)

We stand four square to the tempest, (Enbatatik lau laukitara gaude)

Whatever the battering hail- (Edozeilakoa izanik ere txingorraren kolpea)

No foe shall gather our harvest, (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (Ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)

Our women shall walk in honour, (Gure emakumeak agian ohorez ibiliko dira)

Our children shall know no chain, (Gure haurrek agian ez dute katerik ezagutuko)

This land, that is ours forever, (Lur hau, betirako gurea dena)

The invader shall strike at in vain. (Inbaditzaileak alperrik kolpa dezakena)

Anzac!…Tobruk!…and Kokoda!… (Anzac!…Tobruk!… eta Kokoda!…)

Could ever the old blood fail? (Odol zaharrak inoiz hutsik egin al dezake?)

So hail-fellow-met we muster, (Beraz, txingor-kide bileratan gabiltza)

And hail-fellow-met fall in, (Eta txingor-kide bileratan erortzen gara)

Wherever the guns may thunder, (Kanoi hotsek edonon eztanda egin arren)

Or the rocketing air-mail spin! (Edo haide biziak abiadan ibili arren!)

Born of the soil and the whirlwind, (Lur eta zurrunbiloengandik jaioa)

Though death itself be the gale- (Hiltzea berez galera den arren)

No foe shall gather our harvest (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

We are the sons of Australia, (Australiaren seme-alabak gara)

of the men who fashioned the land; (Lurrak landutako gizonenak)

We are the sons of the women (Emakumeen seme-alabak gara)

Who walked with them hand in hand; (Nor ibili zen hauei eskutik helduta)

And we swear by the dead who bore us, (Eta gure joandako hildakoengatik zin egin genuen)

By the heroes who blazed the trail, (Bidea landu zuten heroiengatik)

No foe shall gather our harvest, (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)

We are the sons of Australia,
(Australiaren seme-alabak gara)

of the men who fashioned the land; (Lurrak landutako gizonenak)

We are the sons of the women (Emakumeen seme-alabak gara)

Who walked with them hand in hand; (Nor ibili zen hauei eskutik helduta)

And we swear by the dead who bore us, (Eta gure joandako hildakoengatik zin egin genuen)

By the heroes who blazed the trail, (Bidea landu zuten heroiengatik)

No foe shall gather our harvest, (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)

Jet Lag

2009(e)ko irailak 22

Deportistengan hitz ezaguna, inoiz baino gehiago pairatu dugu. Kontinente berria, ordutegi berria… Eta batere ezagutzen ez dugun hiri erraldoi bat. 4.500.000 biztanle erroldatuta (bi bider Euskal Herri osoa) eta erroldatu gabeko beste milaka.Lotarako erreserbatutako lekurik ez, eta aterpe seguru bila sartu gara http://hostelworld.com helbidean. Irlanda, Eskozia eta beste hainbat lekutan emaitza onak eman dizkigu, eta hemen ere hiri erdian hostel txukun bat aurkitzen lagundu digu. Bertara joan, rezepzionistari erregate txiki bat egin eta bi gauerako gela bikoitza lortu dugu prezio erdian (20$ bakoitzak; 14€ inguru). Sydney izateko ondo dago. Janaria, lotarako lekua, garraiobide publikoak… Berehala ohartzen da bat orokorrean garestia den leku batean dabilela.

Esan beharra dago bidean kontu batek harritu gaituela: jendearen laguntzeko beharra. Eskatu gabe laguntza eskeintzeko joera erakutsi dute aussy batzuek. Maletekin ikusi, eta hostalak non dauden azaltzera eskeini zaizkigun amonak, tren ordutegiek nola funtzionatzen duten argitu diguten gazteak… Ezer galdetu gabe!

Hostaletik aireportuan hartutako mapatxoarekin abiatu gara. Oraindik 11.00 AM dira eta bi ordu eskas daramatzagu Australiako hiri handienean (hiriburu administratiboa Canberra da 300.000 biztanle pasatxorekin). Atearen eskuinetara Kings Cross auzo ezaguna dugu, parean Botanic Gardens eta Opera House-Harbour Bridge inguru famatua, ezkerretara Bussiness Centre zerua igurtziz dantzan dabiltzan eraikinez beteta… Eta eskuinetara jo dugu kafetxo bat hartzeko asmoz.

Kings Cross. Garai batean putaz eta juergazale desfasatuz jositako auzo entzutetsua. “Garbitzeko” intentzioz polizia eta New South Wales estatuko gobernuak hainbat kolpe eman ditu: kalean alkola 2011.urterarte edatea debekatu, txakurrekin buelta batzuk eman drugdealers batzuk eta hauen bezeroak harrapatzeko… Egia esan, hasiera batean ez dirudi aparteko ezer: kafetegiak, internet-gelak, disco-ak, hostel batzuk… Coco Cubano kafetegian sartu gara, edaria eskatu eta mahaia hautatzerakoan puro kaxa bat eman digute. Ondo hornitu dute. Bezeroa irentsiz lo egin eta kafea hozten uztera gonbidatzen duten sofa handiak, bost erpindun izar gorriak, plantilla batekin margotutako Che Guevara aupegiak, iraultzaren “aldeko” esaldiak (do your revolution, fight for what you want, bla,bla.). Jende jatorra da barraren beste aldekoa eta interneta doakoa.

Leihotik kalera begiratu eta lurreko baldosa artean “Gilmore lived at No.99 from 1933 until her death in 1962 at 92 years of age” irakurri dut. Kuriositatez, eserita nengoen lekutik kobre koloreko beste baldosa batean jartzen zuena irakurtzen saiatu naiz. Dame Mary Gilmore… zortzi hanka. Dame Mary Gilmore, radical thin… Lau zapata marroi, bi beltz eta sandaliak. Radical thinker, writer of poe… Beste dozena pare baten interferentziak. Eta azkenean: “Dame Mary Gilmore, radical thinker, writer of poetry and prose, journalist”. Nonbait emakume hau ez zen edonor!

Aitzaki ederra iruditu zait zigarrotxo bat liatu (eta kanpoan erre, Australiako lokaletan ere ezin baita), kalean kuxkuxeatu eta berari buruzko baldosa gehiago irakurtzeko. Tamalez, bakarra topatu dut: “votes for women, better deal for aboriginal people”. Kuriosoa iruditu zait ingelesen kolonia erraldoi honetan aurkiturikoa. Aborigenen eta emakumearen ongizatearen alde egiten zuen emakume erradikal bati omenalditxoa… Ez da oso ohikoa izaten. Eta beno, pare bat aldiz erretzen ari nintzena porro bat zela ukatu, azkenik nire zigarrotxoa erre, gauzak jaso eta hostalera joan gara. Burua, gorputza eta erlojua ez doaz bat, eta akordio bat erditzera. Hala ere, Kings Cross inguru hau ohetik gertu dagoenez iluntzean (18.30ean eguzki arrastorik ez) itzultzea erabaki dugu.

Auzoak fama irabazia duela ikusi dugu; itxura apur bat apaintzea bakarrik lortu dela. Argi arrosa, gorria eta laranja dira nagusi. Gazteak juergan dabiltza traje, korbata, takoi eta ileapaindegiko faktura oraindik poltsikoan gordeta. Helduagoak, bizardunak hauek, biseran oraindik lurreko kolillak itsatsita dituzte, eta loreak botatzen ari dira parean jartzen zaien edozein neskari. A ez, barkatu; bakarrizketan ari dira. Bitartean, jendea bragetak estutuz irteten da ateetatik, gona motzeko neskak beren melenak lau haizeetara zabaltzen ari dira poltsikoan oraindik 60$ baino gehiago dituen norbaiten besoetan noiz eroriko… SHOWGIRLS, ADULTS ONLY, PORKY´S, BACKPACKERS, FASTFOOD, KEBAP…Dena harmonia da. Ez dago deigarria den ezer; kuskuseatzen dabiltzan bi gazte baino.

Orain, Gilmoreren baldosak takoien eztenkadak jasotzen ari dira. Kalean zehar Roast beef with 1 free soft drink eta beste hainbat negozioren baldosak ikusi ditugu. Gilmoreren omenalditxokoen berdin-berdinak. Oso gustora genbiltzan, baina nekatu egin gara. Lehenengo egun hau itzaliz, bagoaz ohera. Baldosek gu zapaldu baino lehen…

Jet Lag

2009(e)ko irailak 22

Deportistengan hitz ezaguna, inoiz baino gehiago pairatu dugu. Kontinente berria, ordutegi berria… Eta batere ezagutzen ez dugun hiri erraldoi bat. 4.500.000 biztanle erroldatuta (bi bider Euskal Herri osoa) eta erroldatu gabeko beste milaka.

Lotarako erreserbatutako lekurik ez, eta aterpe seguru bila sartu gara http://hostelworld.com helbidean. Irlanda, Eskozia eta beste hainbat lekutan emaitza onak eman dizkigu, eta hemen ere hiri erdian hostel txukun bat aurkitzen lagundu digu. Bertara joan, rezepzionistari erregate txiki bat egin eta bi gauerako gela bikoitza lortu dugu prezio erdian (20$ bakoitzak; 14€ inguru). Sydney izateko ondo dago. Janaria, lotarako lekua, garraiobide publikoak… Berehala ohartzen da bat orokorrean garestia den leku batean dabilela.

Esan beharra dago bidean kontu batek harritu gaituela: jendearen laguntzeko beharra. Eskatu gabe laguntza eskeintzeko joera erakutsi dute aussy batzuek. Maletekin ikusi, eta hostalak non dauden azaltzera eskeini zaizkigun amonak, tren ordutegiek nola funtzionatzen duten argitu diguten gazteak… Ezer galdetu gabe!

Hostaletik aireportuan hartutako mapatxoarekin abiatu gara. Oraindik 11.00 AM dira eta bi ordu eskas daramatzagu Australiako hiri handienean (hiriburu administratiboa Canberra da 300.000 biztanle pasatxorekin). Atearen eskuinetara Kings Cross auzo ezaguna dugu, parean Botanic Gardens eta Opera House-Harbour Bridge inguru famatua, ezkerretara Bussiness Centre zerua igurtziz dantzan dabiltzan eraikinez beteta… Eta eskuinetara jo dugu kafetxo bat hartzeko asmoz.

Kings Cross. Garai batean putaz eta juergazale desfasatuz jositako auzo entzutetsua. “Garbitzeko” intentzioz polizia eta New South Wales estatuko gobernuak hainbat kolpe eman ditu: kalean alkola 2011.urterarte edatea debekatu, txakurrekin buelta batzuk eman drugdealers batzuk eta hauen bezeroak harrapatzeko… Egia esan, hasiera batean ez dirudi aparteko ezer: kafetegiak, internet-gelak, disco-ak, hostel batzuk… Coco Cubano kafetegian sartu gara, edaria eskatu eta mahaia hautatzerakoan puro kaxa bat eman digute. Ondo hornitu dute. Bezeroa irentsiz lo egin eta kafea hozten uztera gonbidatzen duten sofa handiak, bost erpindun izar gorriak, plantilla batekin margotutako Che Guevara aupegiak, iraultzaren “aldeko” esaldiak (do your revolution, fight for what you want, bla,bla.). Jende jatorra da barraren beste aldekoa eta interneta doakoa.

Leihotik kalera begiratu eta lurreko baldosa artean “Gilmore lived at No.99 from 1933 until her death in 1962 at 92 years of age” irakurri dut. Kuriositatez, eserita nengoen lekutik kobre koloreko beste baldosa batean jartzen zuena irakurtzen saiatu naiz. Dame Mary Gilmore… zortzi hanka. Dame Mary Gilmore, radical thin… Lau zapata marroi, bi beltz eta sandaliak. Radical thinker, writer of poe… Beste dozena pare baten interferentziak. Eta azkenean: “Dame Mary Gilmore, radical thinker, writer of poetry and prose, journalist”. Nonbait emakume hau ez zen edonor!

Aitzaki ederra iruditu zait zigarrotxo bat liatu (eta kanpoan erre, Australiako lokaletan ere ezin baita), kalean kuxkuxeatu eta berari buruzko baldosa gehiago irakurtzeko. Tamalez, bakarra topatu dut: “votes for women, better deal for aboriginal people”. Kuriosoa iruditu zait ingelesen kolonia erraldoi honetan aurkiturikoa. Aborigenen eta emakumearen ongizatearen alde egiten zuen emakume erradikal bati omenalditxoa… Ez da oso ohikoa izaten. Eta beno, pare bat aldiz erretzen ari nintzena porro bat zela ukatu, azkenik nire zigarrotxoa erre, gauzak jaso eta hostalera joan gara. Burua, gorputza eta erlojua ez doaz bat, eta akordio bat erditzera. Hala ere, Kings Cross inguru hau ohetik gertu dagoenez iluntzean (18.30ean eguzki arrastorik ez) itzultzea erabaki dugu.

Auzoak fama irabazia duela ikusi dugu; itxura apur bat apaintzea bakarrik lortu dela. Argi arrosa, gorria eta laranja dira nagusi. Gazteak juergan dabiltza traje, korbata, takoi eta ileapaindegiko faktura oraindik poltsikoan gordeta. Helduagoak, bizardunak hauek, biseran oraindik lurreko kolillak itsatsita dituzte, eta loreak botatzen ari dira parean jartzen zaien edozein neskari. A ez, barkatu; bakarrizketan ari dira. Bitartean, jendea bragetak estutuz irteten da ateetatik, gona motzeko neskak beren melenak lau haizeetara zabaltzen ari dira poltsikoan oraindik 60$ baino gehiago dituen norbaiten besoetan noiz eroriko… SHOWGIRLS, ADULTS ONLY, PORKY´S, BACKPACKERS, FASTFOOD, KEBAP…Dena harmonia da. Ez dago deigarria den ezer; kuskuseatzen dabiltzan bi gazte baino.

Orain, Gilmoreren baldosak takoien eztenkadak jasotzen ari dira. Kalean zehar Roast beef with 1 free soft drink eta beste hainbat negozioren baldosak ikusi ditugu. Gilmoreren omenalditxokoen berdin-berdinak. Oso gustora genbiltzan, baina nekatu egin gara. Lehenengo egun hau itzaliz, bagoaz ohera. Baldosek gu zapaldu baino lehen…

0.Eguna

2009(e)ko irailak 17

BILBO – LONDON HEATHROW

Hainbat “geroarte” ondoren, Polizi “Nazionalaren” parean desfilatu, begiradekin pare bat txintxeten ziztada sentitu -agian kopetean ‘te odio’ idatzita neraman- eta abiatu gara Loiuko bakearen uso zuritik. Hurrengo geltokia: London Heathrow.

LONDON HEATHROW – HONG KONG

Ederki konbinatzen zuten zortzi koloretako langileak eta antigripeA maskarak jantzitako orientalen Normandiako desenbarko bat aurkitu ditugu hemen. Hauen zai, 3. terminaleko arrivals inguruan Liang Hua, Chou Lee eta antzeko kartelak zeramatzaten azalgorri-begiberde andana sekulako enbudoa osatzen. Ziurrenik kartel bakoitzak ‘Pay me! ‘ zuen idatzita atzekaldean, bere parretxoaren atzean ezkutatuta. Ez zitzaien estimu berezirik ikusten libra aurpegidun hauei begiratzean.

Ia lotsatu eta guzti egin gara 500 begi inguruko mosaikoaz osatutako pasilloa igarotzean, baina momentu batean bi eskuak altxatu eta “eskerrik asko, bai-bai, putoamoa naiz” egiteko gogoa eta guzti sartu zaio norbaiti. En plan pendejo bat GranHermanoko etxetik atera berri dagoenean.

Baina beno, hegazkin, kotxe, moto, kamioi eta taxiz osatutako giro “sanoaren” erdian gaixoen oasi bat bilatu genuen: smoking area. Deigarria da erretzaileak jendearen begi-bistatik kentzeagatik egiten den guztia. Handik eremu inglesetik eremu multinazionalera pasa, Dior, Armani, Ferrari, Burger King eta horrelako enpresa xume bidean ikusi eta hurrengo geltokira: Hong Kong.

12,5 ordu pasa genituen Asia gurutzatzen. Bidean entretenitzeko bi aukera nagusi: aurreko bidaiariak atzean daraman pantaila edo lo egitea. Biak erabili nituen (bigarrena nagusiki). Lehenengoari dagokionez bi gomendio: Hangover (resaka) filma eta bidaiari buruzko zuzeneko informazioa geografia apur bat ikasteko.

HONG KONG – SYDNEY

Txina herrialde komunista handia izan omen da, eta Hong Kong hari itsatsitako kolonia amerikar hiperkapitalista dela esango nuke (HK dolarrak erabiltzen dituzte). “Ciudad-estado” moduko honetan, sekulako ekipamenduak zituen aireportua aurkitu genuen; baina hori bai, benetako kaiolak ziren hango erretzaileei prestatutakoak. Oraingoan ordea aireportu barnean zeuden, eta ez da gutxi!

Kaiolatxo hauetariko batean sartu, eta orientalen begirada zorrotz artean ardi ilehoriak sentitu ginen. Nonbait ohituta daude kanpoko jendea inguruan izatera, baina ez hauekin erlazionatzera. Eta benetan, kamara de gas honetan erretzen nuen bitartean tabakoak noraino tiratzen duen galdetzen nion nire buruari. Amu batek ahoa heldu zidala sentitu nuen han. Nazkagarria zen.

Laino beltz hartatik irten, eta nire buruari “eskerrak” esan nion, erretzeari utzi behar niola… Baina badakizu, beste txori erraldoi bat hartu eta berriz libre! Eta oraingoan giroan sartzen joateko ezaguna egin duten bi ordu pasako Australia filma ikusi nuen ingeleraz. Humorea, drama historia eta guzti. Hain luzea izanda lo ez hartzea ez da gutxi!

Eta konturatzerako, eguna argitzen hasi da. “Asteazkena, osteguna… Zer da?” galdetzen genion elkarri. Ostegun hartan Australia ekialdeko kosta ikusten genuen argitzen; benetan ikusgarria. Azkenik: Welcome to Sydney City, Thursday 10th September. Bertan ohartu ginen 8 ordu aurretik bizi dela hiri hau. Hemen gosaltzen ari garenean, etxean afariaren zaporea duzue aho-sapaian. Ohera goazenean, bazkaltzen ari zarete, eta gu 2010.urtearen hasiera “ospatzeko” juerga amaitutakoan, zuen urte berria hasiko da… Ea ordurako non gauden!

Tresna-barrara saltatu