Udako azken asteburua Jervis Bayn


Hala zen bai. Australian urtaroak ez datoz hogeita batgarrenetan; lehenengotan baizik. Udazkena adibidez, martxoaren batean hasten da. Aitzaki hau eta beste pare bat aprobetxatuz (IƱaki kataluniarra eta beste bat) Jervis Bay ingurura joatea ohotu zitzaigun; Sydneyren hegoaldean (autoz 3 ordu).

Eta bai merezi ere! Bailara baten inguruko kostako parke nazional bat da. Milioika eukalipto, herritxo pare bat, hainbat eta hainbat hondartza… Animalia asko eta jende gutxi! Akanpatzeko gune bat dago Cave Beach ondoan, eta han jarri genuen gure denda nahiz eta azkenean lo hondartzan egin… Egia esan Maialen eta biok Australiagandik gehien espero genuena topatu genuen bertan: natura, lasaitasun-tarte handiak, hondartzak, olatuak, izurdeak, surfa, kanguroak, barbakoak, parranda…

Gustura ibili ginen iran-suediar, indiar, kataluniar, australiar, espainiar, frantziar, brasildar, euskal herritar eta abarrez osatutako koadrilan! Merezi duen leku bat da; baina nola ez, kamera ez zen oso aktibo ibili… Hala ere, hona hemen leku hau hobeto irudikatu ahal izateko irudi batzuk.

Esan beharra dago putakumea haizea hartzera bidali izanak gozamenari zentzumenak irekitzen lagundu zidala…

Cave Beach. Honen inguruan igaro genuen denbora gehiena

Cave Beach. Alde honetako kobazuloan antolatu genuen festa


Paradise Beach (Huskison). ‘Guiness’ liburuan hondar zurieneko hondartza gisa ageri omen da

Ez dakigu inor ez zegoen hondartza erraldoi honen izena. Basatia.

BBQa prestatzen. Australiako ezaugarria

Kobazuloko festako une bat (flashak kendu dio xarma argizari-argiari)

Denden pareko zelaian Australia, Katalunia, Euskal Herria, Brasil, Turkia eta Espainiako ordezkariak

Bai!! Atzean agertzen nintzenean argazki hau ateratzen nenbilen…
Kanguro asko gerturatu zitzaizkigun

Jofre frantziarrak hondartza basatitik ateratako argazki ikusgarria.
Hamaika izurde olatu berean. Hauek ere inguruan genituen...


Sydney inguruan bolada baterako dagoen edonori gomendatuko nioke leku hau. Australiako natura gertuagotik ezagutzeko, dibertitzeko… Eta hiritik atera eta eucaliptus haize gaziak arnasteko!


Jakinarazpena: Argazki pare bat Carles kataluniarra eta Benath iraniarrarenak dira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu