Arauak

Blog bat sortzeak honako baldintza hauen onarpena suposatzen du:

1. Sortzen diren blogak zumaiarrek sortuak edo Zumaiaren inguruko gaietaz aritzeko izan behar dira.
2. Baleikek ez du bere erabiltzaileek egiten dituzten artikuluekin bat egin beharrik, ezta beste erabiltzaileek hauei buruz egiten dituzten iruzkinekin. Hauen guztien erantzukizuna egileena izango delarik.
3. Blogen hizkuntza euskara izango da.
4. Blogetan errespetuz arituko da, bertan sortzen diren artikulu, iritzi eta erantzunekiko ardura guztia Blog bakoitzaren kudeatzailearena delarik.
5. Baleikek zerbitzuan moldaketak, aldaketak edota beste ekintza batzuk egiteko zerbitzua denbora batez edo betirako eteteko eskubidea erreserbatzen du. Eta ez du horren ondorioz sortu daitezkeen kalteetan erantzunkizunik izango.
6. Baleikek bertan dauden blogetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du. Baldin eta honek erabiltze baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ilegala bada.
7. Ez dira blog komertzialak onartuko. Denda edo komertzio baten bloga sortu nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan: elkartea@blogak.baleike.eus