Egilearen artxiboa: Baleike

Igandean, Presaldetik Zumaiara txangoa

Datorren igandean, hilaren 18an, urteko lehen irteera egin du Inda Mendi elkarteak. Mendizaletasuna pizteko antolatzen dituzten txangoetako bat izango da Presalde eta Zumaia artean. Irteera goizeko 8:30ean izango da Lurraldebuseko autobus geltokian (Etxezarreta kalean, Itxaso tabernan aurrean). Ez dago izena eman beharrik, nahikoa da bertan azaltzea.

 

“Pulporekin Espainiako zortzi onenen artean sartzea da hurrengo erronka”

Xabier Letamendia, Ander Torriko, Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez. Argazkia: Gorka Zabaleta

Euskadirekin Espainiako Txapelketa irabazi ondoren, Pulpoko jubenilekin zerbait handia egin nahi dute aurten Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozolak. Larunbatean omenaldia jaso zuten Pulpo-Santoña partidaren atarian –16-19 galdu zuen Pulpok–, Xabier Letamendia entrenatzailearekin batera. Oropesa del Marren bizitako esperientzia kontatu digute, mahai baten bueltan. Jarraitu irakurtzen

Asteazkenean bilduko da Berdintasun Foroa

Berdintasun Foroak bere ohiko jarduerari ekingo dio Gabonen ostean, eta asteazkenean 18:00etan Alondegian bilduko da. Bilerak irekiak izan ohi dira, eta interesa duen orok har dezake parte bertan. Oraingo bileran, besteak beste, onartu berri den II. Berdintasun Planaren zabalkundea nola egin izango dute hizketagai. Horretaz gain, oraindik denbora badago ere, Martxoaren 8aren harira egin nahi denaz ere arituko dira. Jarraitu irakurtzen