Kategorien artxiboak: Eskubaloia

“Pulporekin Espainiako zortzi onenen artean sartzea da hurrengo erronka”

Xabier Letamendia, Ander Torriko, Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez. Argazkia: Gorka Zabaleta

Euskadirekin Espainiako Txapelketa irabazi ondoren, Pulpoko jubenilekin zerbait handia egin nahi dute aurten Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozolak. Larunbatean omenaldia jaso zuten Pulpo-Santoña partidaren atarian –16-19 galdu zuen Pulpok–, Xabier Letamendia entrenatzailearekin batera. Oropesa del Marren bizitako esperientzia kontatu digute, mahai baten bueltan. Jarraitu irakurtzen

Pulpoko hiru jubenil Espainiako Txapelketako finalean

Kauldi Odriozolak, Mikel Martinezek eta Ander Torrikok Espainiako autonomia arteko finala jokatuko dute Euskadiko selekzioarekin 13:00etatik aurrera (Teledeporte), Kataluniaren aurka. Finalaurrekoan 35-30 irabazi zuen Euskadik Madrilgo selekzioaren aurka. Hiru zumaiarren artean 23 gol egin zituzten.

Pulpok Trapaga hartuko du larunbatean Lubakin

Pasa den jardunaldian gol bakarragatik galdu eta gero, Pulporen lehen taldeak Trapaga taldea jasoko du larunbatean, 19:15ean, Lubaki kiroldegian. Xabi Letamendiak prestatzen dituen mutilak seigarren dira sailkapenean, 15 punturekin. Bizkaitarrak bederatzigarren dira lau puntu gutxiagorekin. Ez da partida erraza izango biharkoa eta ohi bezala Pulpo dei egiten die zaletuei animatzera hurbildu daitezen. Jarraitu irakurtzen