Kategorien artxiboak: Politika

Espainiako bandera udaletxeko atarian

Udaletxeko sarreraren gainean jarri dute Espainiako bandera.

Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijok behin baino gehiagotan salatu du Zumaiako Udala azken legegintzaldian. Azken aste hauetan beste salaketa bat eta Espainiako bandera jartzeko azken abisua iritsi dira Udalera. Gaurtik aurrera jarrita dago bandera sarrerako atearen gainean, Zumaiako bandera eta Ikurriñaren artean. Jarraitu irakurtzen

Azken ordua: Beñat Lizeaga libre gelditu da

Beñat Lizeaga gazte zumaiarra eta beste 11 gazteren kontrako akusazioa erretiratu du fiskalak  Madrilen Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan. Gauzak horrela, Lizeaga libre gelditu da inolako kargurik gabe. Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Jazint Ramirez eta Xalbador Ramirez dira libre gelditu diren beste 11 gazteak.