UDA HONETAN, UME SAHARAR BAT ZURE ETXEAN

14 03 2016

12819420_460038700862404_6282158242608107734_oHerri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza.

Adintxikiko hauek, urtean gutxienez bi hilabetez, munduko desertutik gogorrenetik irten eta osasuna berreskuratzeko beharra dute.

Modu orekatuan elikatzeko beharra dute, elikagai eskasiak eragindako gaixotasunak sendatzeko.

Mediku errebisioetara joateko beharra dute, eta beharrezkoa balitz tratamentuekin hasi.

Neska eta mutil hauek oporrak bakean izateko beharra dute, itzalean egiten dituen 55ºtik urrun.

INTERESA BALDIN BADUZUE, JARRI HARREMANETAN GUREKIN MARTXOAREN 31 BAINO LEHEN. 

Informazio gehiago:

659 758 248 /// oporrakbakeanzumaia@gmail.com

http://oporrakbakean.jimdo.com /// http://www.vacacionesenpaz.org/

10338744_461098680756406_383259462020404655_n 10418347_461098700756404_1347355016399811099_n

 





2015a ere badoa aurrera!

15 09 2015

Badira hilabeteak azkenengo aldiz hemendik pasa ginela, baina arrazoiak ez zaizkigu falta izan. Aurtengoan elkartearen 4. espedizioa izan dugu Sahararrren errefuxiatuen kanpalekuetara. Oraingo honetan 70 pertsona joan gara bertara eta horren froga, bideo moduan ikus dezakezue jarraian:

Hontaz gain, 3. urtez Urduñara joaten diren ume sahararrekin igaro dute gure gazteek udara, VACACIONES EN PAZ ekimenaren barnean, ekintza eta irteera ezberdinak burutuz. Horietako bat Zumaiara asteburu pasa izan zen eta herritarron familietan jaso genituen umeak. Bazkari paregabea ere izan genuen kirol portuan aurkitzen den ONTZIOLA elkartean.

DSC_0011 DSC_0015 DSC_0012 DSC_0023

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta bestelako gauzak, urterokoak direnak eta ez horregatik garrantzi gutxiago dutenak: janari bilketa,erakusketak… Eta gure txokotxo hau aprobetxatu nahi dugu, elkarte hau sortu zenetik, bakoitzak bere neurrian, lagundu diguten guzti guztiei eskerrak emateko. Bene bentan, mila esker!

Gogoratu blog hontaz aparte beste toki batzuetan ere mugitzen garela:

Twitter eta Facebook-en.

Ah, eta ez ahaztu baita ere, larunbat honetan, irailak 19, Zumaian OLARRO EGUNA ospatzen dela eta guk ere gure karpatxoa izango dugula olarruz betea zuen gozamenerako Beheko plazan! Gonbidatuta zaudete!





ASTEBURU SAHARAUIA – Fin de semana Saharaui

21 07 2014

Uztailaren 19an iritsi ziren Zumaiara eta 12ak puntuan herriko Udaletxean geunden Iñaki Agirrezabalaga alkate jaunarekin 40 ume sahararrei ongi etorria ematen. Bertan aurreskua dantzatu zitzaien zuzeneko txistulari batekin, Saharako bandera zintzilikatu zen udaletxeko balkoian eta azkenik, hitz batzuen ostean, umeei herriko oroigarri batzuk oparitu genizkien. Ekintz protokolario hauen ostean Santiagoko hondartzara abiatu ginen, bertan bainatu eta jolasten aritu gineen umeekin. Indarberritzeko asmoarekin, kirol portuan aurkitzen den Ontziola elkartera joan ginen bazkaltzera bertako bazkide den Sabin Urbietaren laguntzarekin prestaturiko bazkari goxoa jatera. Arratsaldeko azken eguzki izpiak hondartzan pasatu genituen berriro ere eta ondoren Zumaia eta Debako Udal Musika Banden kontzertua ikustera eraman genituen Beheko plazara. Larunbateko gaua aldiz Darahliko kide bakoitzak 1-2 ume eraman zituzten beraien etxeetara eta bertan lo egin zuten. Igande goizean herriko toki batzuk erakutsi genizkien eta Itzurun hondartzan pasa genituen bazkari garaia eta arratsaldeko lehendabiziko orduak. 18:00etan Garoa taberna parean autobusa zuten Urduñako udalekura bueltatzeko. Orain, udara amaitu bitartean, zumaiako hainbat gazte bertara joango dira monitore lanak burutzera. Honekin batera, eskerrak eman nahi dizkiegu asteburu hau burutzen posible egin diguten pertsona eta famili guztiei. Esker mila!

ARGAZKI GALERIA- GALERÍA DE FOTOS





HAUR SAHARARRAK ZUMAIAN – Niños Saharauis en Zumaia

17 07 2014

Oporrak pakean programaren barruan ehundaka ume saharar etorri dira Euskal Herrira uda pasatzera. Ume guztiak jasotzeko nahiko familia ez daudenez, zenbait udalekutan banatu dituzte. DARAHLIko kideok Urduñako udalekuetan ari gara lanean, eta asteburuan Zumaiara ekarriko ditugu 42 ume, pare bat egun gure artean pasatzera. Herriko 30 familien etxeetan pasako dute asteburua, eta larunbat eguerdian harrera egingo zaie Udaletxean.

Dentro del programa Vacaciones en Paz han venido cientos de niños saharauis al País Vasco a pasar el verano. Como no hay suficientes familias para acogerlos a todos, los han repartido en algunos campamentos de verano. Los miembros de DARAHLI estamos trabajando con el campamento de Orduña y, este fin de semana, traeremos a 42 niñ@s a pasar  un par de días con nosotros. Est@s cri@s se alojarán en 30 familias del pueblo y se les dará la bienvenida el sábado al mediodía en el ayuntamiento.

UZTAILAK 19, larunbata

12:00 – Agurra ofíziala Udalan: Alkatearen agurra, dantzariak, oroigarriak,…

Familia bakoitzak bere ume saharauia ezagutuko du.

13:00 – Jolasak Gernikako parkean.

14:00 – Bazkaria Kirol Portuko elkarte batean.

16:00 – Arratsaldea Santio hondartzan, jolasak,… 20:00 – Bandako kontziertoa Beheko plazan. Ondoren afaria bakoitzak bere familian.

UZTAILAK 20, igandea

11:00 – Herria ezagutu: Algorrira buelta, alde zaharra,  ..

12:30 – Itzurun hondartzan jolasak.

Familia bakoitzak umeen bokata eramango du eta bertan bazkalduko dugu.

18:00 – Agurra. Bus Urduñara.





Ekainak 21, IRRIEN LAGUNEN eguna

21 06 2014

Duela 8 urte jarri ginen abian eta helburu nagusi batekin jaio ginen, Saharako kanpamenduetan bizi direnei lagundu eta momentu onak pasatzearazteko asmoarekin. Beste batzuk ordea informatzeko senarekin sortu ziren eta hori da beraien, orain betetetzen dituzten, 20 urtetan mantendu duten espiritua. Hori dela eta, gaur ekainak 21, Zumaiako elkarte batzuen kolaborazioarekin (Ikastetxeak, AEK, Zumaiako Neska arraunlariak…), Irrien Lagunekin batera, ikuskizun bat eskeiniko dute Herri Eskolan. Honen asmoa jendea ondo pasaraztea eta  arazoak alde batera utziz, irribarre bat ateratzea izango da. Beraz badakizue, gure partetik behintzat, gonbidaturik zaudete. Zita, arratsaldeko 6etan Zumaiako Herri Eskolako frontoian.

 





DESAGERTUAK – DESAPARECIDOS erakusketa Zumaian

4 02 2014

“DARAHLI” ELKARTEAREN ERAKUSKETA 2014

Otsailaren 5tik 16ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da alondegian.

Ordutegia: Aste barruan 18:00-20:00 ; larunbata eta igandean 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Desagertuak obrak Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren ibilbide zabalaren lan nagusiena azaltzen du.

Bere irudiek etorkizunean iragana ez ahazteko baliozko ondarea osatzen dute.

Testigantza artegagarria da. Ez daudenen hutsune ankerra ekartzen digu gogora, eta Amerika Latinoko, Asiako eta Europako hamar herrialdetan desagerturiko pertsonen oroimen lurperatua ahanzturatik ateratzeko  borrokaren adierazpena da.

1998 eta 2010 bitartean garatu zen proiektu zabal hori sendotasunez azaleratzen da memoria, egia eta justizia errebindikatzeko, onartezinezko gehiegikeriek martirizaturiko geografia batean.

Desagertutakoen presentzia oroitzeko, egileak bidaia bihurri bati ekin dio, eta abiapuntua errepresioaren biktimak preso egon ziren zoritxarreko atxiloketa zentroak dira. Bertan, hauen aztarnek, oroitzapenetan edo denborari aurre egin dioten ondasunetan aurkitzen direnak, hunkitzen jarraitzen gaituzte.

Gorpuzkien kokalekua ezagutzeak eta ondorengo hobitik ateratzeak dolu nekagarriaren bukaera ekartzen die senideei. Beraientzako, irekitzen den hilobi bakoitzeko zauri bat ixten da, hilobiratutako gorpuzki bakoitzak irrikaturiko lasaitasuna ematen die.

Falta direnen oroimena babesteko ekimenean, desagertutako senideen erretratuek  protagonismo berezia hartzen dute.

Gizon-emakume horien kemenak, duintasunak eta borroka nekaezinak garbi adierazten dute gizarte osoa beraiekiko zorretan dagoela.





JANARI BILKETAREN BALORAZIOA 2014

21 01 2014

Al igual que en otros municipios de Euskal Herria, en Zumaia se recogieron el pasado fin de semana productos de alimentación y de higiene destinados al pueblo saharaui. Este material partirá en febrero a los campamentos saharauis de Tinduf, a bordo de la caravana con toda la ayuda recogida en el País Vasco.

La recogida en Zumaia llevada a cabo por el grupo Darahli se hizo a dos niveles: en los centros escolares y a nivel popular.

En general, entre los cuatro días se recogieron 180 cajas de arroz, azúcar, pasta, legumbres y atún y unas 18 bolsas grandes de compresas.

En total se va a enviar en la caravana desde nuestra localidad unos 2.700 kilos de comida. Esta cantidad es mayor que la recogida en años anteriores, por lo que desde la asociación Darahli se valora muy positivamente la respuesta, y más teniendo en cuenta la situación económica en la que se encuentran muchas familias de nuestra localidad.

Junto a esto, y dentro de los proyectos de cooperación del grupo, se aprovechará la caravana que viajará en febrero a los campamentos de refugiados saharauis para enviar un lote de 21 placas solares destinadas a familias necesitadas.

Zumaiako Darahli Elkartea, grupo de ayuda al Sáhara, hace una valoración muy positiva de esta actividad de ayuda solidaria y agradece a los centros educativos el trabajo de ayuda y de sensibilización realizado y, como no, a todos los zumaiarras que han ayudado con su pequeña ayuda a esta gran causa de ayuda al pueblo saharaui.

Read the rest of this entry »





SAHARAKO LAGUNAK URDUÑAN

7 10 2013

Udazkenean sartuta egon arren, duela 3 hilabete, uztailan zehar, URDUÑAko Compañia de Maria eskolaren eraikuntzan, Darahli elkarteko gazteak bertan aritu ziren monitore lanak egiten, urtero bezela, udan etortzen diren Saharako umeei denbora atsegin eta dibertigarria pasatzen laguntzen. Horrelako lan bat burutzen dugun lehenbiziko aldia da guretzat baina bertan egon direnen hitzetan errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote. Guztira, 30 bat gazte zumaiar pasa dira Bizkaiako herri honetan kokatuta dagoen aterpetxe honetatik eta hori dela eta, datorren urtera begira, horrelako bat Zumaian egitea posible den aztertzen ari gara. Joango gara ikusten…





ZOZKETAKO ORDEZKO ZENBAKIAK

14 03 2013

Jada pasa dira 15 egun zozketa egin genuenetik eta orduan atera genituen zenbakietatik 5ek bakarrik jaso zuten saria. Honek esan nahi du zozketa berri bat egin behar izan dugula ordezko zenbakiak jakiteko eta hauexek izan dira zortedunak.

ORDEZKO ZENBAKIAK:

1333 ,1105,1647,1693,1111

1070,0873,0843,0925,1232,0976.

Saridunetako bat baldin bazara, mesedez deitu telefono honetara 659 758 248 martxoaren 28 baino lehen. Read the rest of this entry »





MAIATZAK 20 PROIEKTUA

8 03 2013

Euskal eta saharar herriak betidanik izan dugu harreman berezia. Bi herriak era berezian erlazionatuak izan gara. Nahiz kilometro ugarik bereiztu nolabaiteko lotura izan dugu beti.
Euskal herrian hainbat elkarte daude saharar herriaren elkartasunean lan egiten dutenak.
Gure kasuan Maiatzak 20 elkartea sortu genuen 2009an saharar eta euskal gazte talde bat bildu ginelarik. Ordutik ekintza ezberdinak burutu ditugu, guztiak gure proiektua aurrera ateratzeko asmoz.
Gure proiektua oporrak bakean programan era berezi batean parte hartzea da, haur talde bat taldean harreran hartuz.
Maiatzak 20 elkarteko kideok argi dugu oporrak bakean programak duen garrantzia. Oporrak Bakean programaren baitan 7 eta 12 urte bitarteko saharar errefuxiatu guneetan jaio eta hazi diren haurrak udako bi hilabeteetan euskal familietan harreran hartzen dira. Programa hau errefuxiatu guneetan egunetik egunera bizirauten duten sahararrentzat oinarrizko bilakatu da. Programa honen bidez uztaila eta abuztuan gure artean igarotzeko aukera ematen zaie 7 eta 12 urte bitarteko haurrei eta honen bidez udan egiten duen 60ºtik gorako tenperaturetatik babesten ditugu, gainera oinarrizko osasun azterketak eginez ohikoak diren gaixotasunei aurre egiten die (belarrietako eta begietako gaixotasunak batez ere) eta 2 hilabeteetan ongi elikatuz, elikadura eskasiak sorturiko gaixotasunei aurre egiten diete. Saharar herriak 37 urte daramatza euren lurretik kanpora. Biztanleri erdia Marokok ilegalki okupaturiko lurraldean dago eta beste erdia Argelian dauden saharar errefuxiatu guneetan dago. Urtetik urtera zailtasun handiagoak dituzte oinarrizko bizi baldintzak lortzeko. Urtetik urtera mundu mailan dauden arazoak larriagoak direlako eta saharar errefuxiatu guneetan iristen den laguntza urtetik urtera gutxiagotzen ari delako. Baina ze erru du bertan jaio eta heztera behartua izan den 7 eta 12 urte bitarteko haurrak. Bere lurraldean aske biziko balitz, bere bizimodua oso ezberdina izango litzateke. Baina hainbat Naziok (Maroko, Espainia, Frantzia, Estatu batuak….) horrela nahi dutelako saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaio eta hazi behar izan dute. Haur hauek euren lurraldean aske bizitzeko eskubidea dute, haur hauek beste edozein haurrek duten eskubideak izateko eskubidea dute. Haur hauek Oporrak Bakean programan parte hartzeko eskubidea izan beharko lukete. Urtetik urtera programan parte hartzen duten harrera familia kopurua asko jaitsi da, eta Maiatzak 20 elkarteak aurrera daraman proiektua martxan jartzea behar-beharrezkoa da. Baina hori gauzatzeko guztion laguntza behar dugu.
Euskal eta saharar herriok dugun erlazio berezia kontutan hartuz bi herrien banderak batu ditugu. Eta bi eurotan ditugu salgai. Gutako bakoitzak soilik bi euroko irudia erosiz bi aldiz laguntzen dugu. Batetik euskal eta saharar herriak dugun harremana handia dela azaldu egunerokotasunean irudia erabiliz eta bestetik haur saharar talde bat gure inguruan uda igaro eta beste edozein haurrek dituen eskubideak izan ditzaten lagundu.

Gurekin harremanetan jar zaitezten eskatzen dizugu. Gure emailera maiatzak20sahara@gmail.com erantzunez edota 696014786 telefonora deituz.








Tresna-barrara saltatu