Asteburua lehorretik eta giroa hozten.

Abendua oso lehor doa orain arte eta horrela jarraituko dugu. Gaur, ostirala, fronte ahul batek euri pixka bat laga dezake baina gauza gutxi. Hala ere, egoera zertxobait aldatuko da abenduko lehen 15 egunekin konparatuz. Antizikloia tokiz pixka bat aldatu eta honek atzean lagako ditu hego haize egunak. Horrela ipar-ekialdeko haize hotza joango da nagusitzen asteburu hontatik aurrera. Nahiko giro lehorra baina hotza espero da datorren astea.

Asteburuan beraz, giroak hoztera egingo du, baina lehorretik jarraituko dugu. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan.

Larunbatean maximoa 14 ºC inguruan geratuko da eta igandean beherago 12 ºC inguruan. Haizea oso suabe eta ipar-ekialdekoa nagusitzen.

Beraz, datorren astea hotza izango da, baina euri aldetik gauza gutxi. Beharbada asteartean haizea iparraldetik gehiago iritsiko zaigu eta hodeiak eta euri pixka bat egin dezake, baina orokorrean aste lehorra izango da, behintzat lehen parte. Hurrengo astebururako beharbada egoera aldatu daiteke eta fronte Atlantikoren bat iritsi daiteke gurera aspaldiko partez euri gehiago utziz, baina oraindik urruti dago.

Hego haizea

Asteburu honetan Bretainatik pasako den borraska sakon baten eragina nabarituko dugu. Euri kontu askorik ez digu ekarriko baina bai hego haize zakarra. Larunbat arratsaldean hasiko da indartzen eta bereziki gauean eta igande goizaldean joko du gogorren. Orduan, hego haize boladek 80-90 km/h -ko abiadura gainditu dezakete. Gero igandean zehar indarra galduz joango bada ere oraindik nahiko zakar joko du.

Beraz, aipagarriena haizea. Bestalde larunbatean eguraldia nahiko atsegina izango da. Goizaldean euria pixka bat egin dezake mendebaldeko haizearekin baina goizerako ateri egongo da, hego haizearen laguntzarekin eta gainera hodei geruza gutxitu egingo da hodei altuak bakarrik geratuz. Gero arratsaldean zehar hodeiak ugarituz joango dira eta iluntzerako euri pixka bat egitea ezin da baztertu. Tenperatura maximoa 15 ºC inguruan geratuko da.
Igandean hodeiak nagusi izango dira, baina ostarteak ere zabaldu daitezke. Euria egiteko aukera txikia da baina ezin da guztiz baztertu. Haizea zakar hegoaldetik, bereziki esan duguna goizaldean eta goizeko lehen orduetan (80-90 km/h). Tenperatura aurreko egunean baino pixka bat gorago, maximoa 17 ºC inguruan geratuko da.

Itsasoa ere nahiko zakartuko da gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, bitartean.

Asteburuan aldaketa gehiegi gabe jarraituko dugu.

Lehengo asteburuan iritsi zen garaiko eguraldia eta aste osoan horixe izan dugu. Egia da poliki poliki tenperatura gorako bidean joan dela astean zehar, baina euria eta hodeiak hementxe geratu dira aspaldiko partez. Egia da baita ere euria behar zela eta ondo etorri dela. IbaiEderreko urtegia %45ean dago eta azken 10 urteak kontuan hartuta maila minimoan dabil. Ondo etorriko dira prezipitazio hauek urtegia betetzen joateko.

Eta asteburuan zer? Ba aldaketa handirik ez dugu nabarituko, fronte kate baten bisita izango baitugu. Dena den, larunbataren zatirik handienean eutsiko diola ematen du. Fronteak larunbat gauerako eta iganderako iritsiko zaizkigu.
Larunbatean beraz nahiko egun polita geratuko zaigu, bereziki goizean. Frontearen aurreko hodeiak iristen joango dira, baina hasieran goi hodeiak izango dira eta beraz goiza nahiko argia izango da. Gainera haizeak hego ikutua hartuko du suabe suabe, eta oso giro atsegina egongo da. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira eta egunaren bukaerarako espero da euria iristea. Ikusi egin behar lehenago edo beranduago iristen den, baina oraingo datuekin egunaren parterik handiena euririk gabe pasako dugu larunbatean. Tenperatura maximoa 17 ºC inguruan kokatuko da.
Bukaeran haizea mendebaldu eta zakartu egingo da euriarekin batera.
Igandean egoera ezberdina izango da. Hasieratik ipar haizea nagusi eta euria ere bai. Zaparrada handienak goizaldean, baina egun osoan zehar egin dezake euria. Tenperaturak behera egingo du eta maximoa 14 ºC inguruan geratuko da.

Beraz, larunbatean dexente eutsiko dio, baina igandean euria eta freskoago.

Asteburu luze egonkorra.

Asteburu honetan aldatzen da ordua,baina eguraldiak aldaketa handirik ez digu ekarriko. Egia esan, gauden garairako eguraldi paregabea espero da asteburu luze osoan zehar, hau da, hurrengo asteko asteartera arte. Giro egonkorra, atsegina, eta oro har eguzkitsua izango dugu datozen 4-5 egunetan. Duda bakarra, daukagun itsasoko tenperaturarekin, 16 ºC, itsasoko lainoa sortuko den ala ez izango da, behintzat momentu batzutan. Hego ikutuko haizea ibiliko da agintari, baina indar gutxirekin eta horrela brisa freskoa ibili daiteke ia egunero, eguerdi parte eta arratsaldeko lehen orduetan. Dena den tenperaturak oso altuak garairako, 20 eta 25 ºC bitartean.

Egun guztiak antzekoak izango dira, beraz denak zaku berean sartuko nituzke. Egun oso atseginak. Eguzkia, tenperatura altuak eta hego ikutuko haizea, baina eguerdi parteetan brisa. Dagoen duda bakarra horrelako egoeretan itsasoko lainoa sartuko zaigun edo ez jakitea da. Hau ez dago batere garbi. Dena den, tenperatura 20 eta 25 ºC bitartean kokatuko da hegoaren laguntzarekin, nahiz eta brisa eta beharbada lainoa ere sartzxen direnean freskotasuna nabarituko den, itsasoko tenperatura dexente freskatu baita esan dizueten bezala.

Egoera egonnkor honek asterartera arte iraungo du eta hortik aurrera zihurgabetasun handia dago. Ordura arte ia udaberrikoak ematen duten egun hauetaz gozatu.

Badator hego haizea.

Urrian ohikoa den egoera baten aurrean gaude. Borraska bat Penintsularen mendebaldean kokatuko da asteburuan eta hortik hego haizea bidaliko digu, nahiko zakarra gainera larunbateko azkenengo orduetan eta igandean, bereziki igande goizaldean. Honek orain daukagun egoera aldatuko du eta 2-3 egunetarako hego haizea bidaliko digu. Bestalde egoera zertxobait nahastuko da.

Larunbatean beraz, hego haizea izango da nagusi eta zeruan hodeiak ere agertuko dira, baina baita ere ostarte batzuk. Hego haizea zakartzen joango da eta gauerako zakartu egingo da. Tenperaturak gora egingo du nabarmen eta maximoa 22 ºC inguruan geratuko da. Euria egiteko aukera oso txikia bada ere, tantaren bat edo beste erori daiteke, ezer gutxi.
Igandea ere antzera joango da. Hego haize zakarra goizean eta indar gutxiagorekin arratsaldean baina baretu gabe. Hodei asko zeruan, larunbatean baino gehiago, eta euri aukera handiagoa, bereziki arratsalde-gau partean. Ezin da baztertu ekaitz ikutuko zaparradaren bat botatzea iluntze aldera. Tenperatura antzera edo zertxobait gorago, maximoa 23 ºC inguruan.

Beraz, udazkeneko egoera tipikoa, hego haize zakarrarekin (hostoak lurrera erortzeko aproposa).

Asteburu luze honetarako eguraldi nahiko egonkorra.

Eguraldiak nahiko lasai jarraituko du datozen egunetan. Euri aldetik ez da ia apenas espero. Egitekotan larunbat gaua eta igande goizaldea bitartean. Tenperatura nahiko atsegina hasieran, baina iganderako giro freskoagoa.

Bihar, ostirala, nahiko egun argia eta atsegina izango da. Hodei batzuk agertu daitezke, bereziki hasieran eta bukaeran baina ostarte zabalak izango ditugu. Tenperatura atsegina izango da eta maximoa 20 ºC inguruan kokatuko da.

Larunbatean hodei gehiago izango dugu. Hala ere, eguerdi partean ostarteak irekitzeko aukera egongo da, baina gauerako berriro hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua estalita geratuko da erabat. Gainera, ezin da baztertu zirimiri pixka bat egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoa 18 ºC inguruan geratuko da.

Igandean hodeiekin hasiko da eguna. Berriro ere ezin da baztertu euri pixka bat egitea goizaldean, oso gauza gutxi izango litzateke egitekotan. Arratsaldean arintzera egingo du eta ostarteak irekitzen joango dira. Tenperatura fresko antzean 17 ºC inguruan maximoa.

Beraz, eguraldi lasaia asteburu honetan. Tenperatura jaisten joango da eta igandea freskotik etorri daiteke. Hurrengo asterako ziurgabetasun handia dago, beraz zai egon beharko dugu.

Hego haizea asteburuan.

Asteburuan hego haizea ibiliko da eta horrekin tenperatura altua izango da alde batetik, eta bestetik hodeiak ere ekarriko dizkigu, baina ez dute lan gehiegi egiteko gogoa izango. Hau da, euri aldetik, egitekotan, ez da espero gehiegi. Hala ere, kontuan hartu behar da goi geruzetan zertxobait ezegonkortuko dela egoera, eta beraz, ezin da baztertu zaparradatxoren bat egitea, bereziki arratsaldeetan. Beste faktore nabarmen bat haizea izango da, bereziki igandean. Nahiko zakar ibiliko da eta 80 km/h-ko ufadak eman daitezke.

Beraz, larunbatean hodei ugari izango da zeruan eta hego haizea ibiliko da nahiko zakar momentu batzutan. Tenperatura altua, maximoa 24 ºC inguruan. Euria egitekotan gutxi.
Igandean, antzera, baina hegoak indar gehiago hartuko du eta zakar ibiliko da, bolada oso gogorrekin, ufadaka 80 km/h-ko abiadura gainditu daiteke. Zeruan berriro ere hodeiak nagusi, baina euri kontu gutxi. Zaparra aukera hala ere ezin da baztertu, bereziki arratsaldean. Tenperatura altua, baina koska bat behera, maximoa 22-23 ºC inguruan.
Beraz, hego haizea agintari asteburu honetan.

Asteburuan iparra nagusi, beraz hodeiak, fresko eta euria ere bai.

Badator asteburua eta eguraldiak okerrera egingo du. Atlantikoan antizikloia kokatuko da, lehen borraska bat zegoen tokian, eta hortik iparra bidaliko digu, gainera Europa osora aire masa hotz bat iritsiko da eta gurean ere zerbait nabarituko da aire hotz hori. Beraz, iparra nagusituko da eta horrekin batera frontexkaren bat ere iritsiko zaigu, eta horrek hodeiak eta euria lagako dizkigu. Ez da espero euri asko egitea, baina giroa hezea eta freskoa izango da. Tenperaturak nabarmen egingo du behera eta maximoak 10 eta 15 ºC bitartean kokatuko dira.

Bihar, larunbata, goizean zehar hodeiak ugarituz joango dira, eta eguerditik aurrera iparra sartuko da nahiko bizi. Hortik aurrera euria egiteko aukera egongo da. Asko ez du egingo, baina zerbait bai. Tenperatura maximoa 14 ºC inguruan geratuko da.
Igandean zerua oso hodeitsu agertuko da, eta euria egingo du goizean. Gero arratsaldean arintzera egingo du eta euria ere atertuz joango da, ostarteak irekiz. Tenperatura fresko, maximoa 11 ºC inguruan.

Beraz, nahiz eta apirila bukaera aldera egon, tenperatura freskoa ziango dugu asteburuan, iparrarekin, eta honekin batera hodeiak eta euri pixka bat.

Giro nahasia asteburuan.

Egun hauetan borraska bat Atlantikoan dago nahiko geldi, Penintsularen medenbaldean, eta hortik alde batetik hego haizea ekartzen digu, baina baita ere fronte batzuk eta ezegonkortasuna.

Horrela ba, asteburuan ere egoera nahiko nahasiarekin jarraituko dugu.

Bihar, larunbata, hodeiak izango dira nagusi egunean zehar, eta euri zaparradak ere espero dira, ekaitz ikutukoak ere izan daitezke. Goizean oraindik hego haizea ibiliko da, baina arratsalderako ipar-mendebala sartu eta euria egiteko aukera gehiago egongo da, gainera tenperatura ere jaitsiko da. Dena den, maximoa goxoa izango da, eguerdi partean, 20 ºC inguruan geratuko da.

Igandean zihurgabetasuna nahiko handia da, baina ezegonkortasuna oraindik izango dugunez, ezin da baztertu zaparradaren bat edo beste botatzea. Bestela zeruan hodeiak eta ostarteak, baina ematen du ostarte zabalak izateko aukera ere badagoela. Hegoak indarra galduko du eta iparra nagusituko da goiz-goizetik eta beraz tenperatura maximoa jaitsi egingo da, hala ere 16 ºC inguruan geratuko da.

Beraz, giro nahasia eta iragartzeko zaila.

Repetiziotan eguraldiak bi aurpegi erakutsiko ditu. Hasieran euria baina igandea polita.

Nahiko ondo portatu da San Telmotan eguraldia, eta orain repetiziotan hasieran fresko eta euriarekin hasiko bada ere, igandea polita izango da, beraz asteburu hau ere orokorrean hartuta ezta hainbeste okertuko.

Bihar, ostirala, egun tristea izango da. Hodeiak eta euria izango dira nagusi eta giro freskoa, ipar-mendebaldeko haize biziarekin. Tenperatura maximoa 11 ºC inguruan geratuko da.

Larunbatean ere ostiralearen antzera. Hodeiak nagusi eta euria ere egigo du, litrotan asko ezta espero, baina giro bustia gailenduko da. Giro freskoa, maximoa 12 ºC inguruan. Dena den, esan behar da gauerako atertzera egingo duela eta larunbatetik iganderako gau horretan hego haizea hasiko dela nagusitzen eta beraz euria egitea zaila izango da.

Igandean egoera erabat ezberdina izango da. Hego haizea nagusituko da, momentu batzutan zakar, eta honek giro ezberdina lagako ditu. Alde batetik argia, zeruan hego hodeiak bai, baina eguerdi partean nahiko garbi. Tenperatura nabarmen igoko da eta maximoa 20 ºC inguruan geratuko da, beraz aldaketa nabarmena aurreko egunekin konparatuz.

Beraz, euritan hasiko dira repetizioak, baina giro politarekin emango diote bukaera.