Atxarten. motxilarik gabe


st1:*{behavior:url(#ieooui) } hemen-ibili-gara.JPG

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Asteburu honetan ez neukan asmo berezirik gortzeko, baina Mutuaren mezua jaso nuen ostiralean: “Aste bukaeran gortzeik ba al dezue?”. Igandean Apolok ezin zuen, familiarekin gortu behar zuelako Landetan, eta Mutuarekin egin dut plana, Atxartera joateko; zerbait luzea eta erraza egiteko asmotan, nik, eta zerbait luzea edo motza berdin, baina zaila, Mutuak.

“La puntualidad es una virtud” zioen Dieciochok, eta larunbatean akordarazi nion Mutuari zazpiak zazpiak direla, eta ez zazpiak eta hamar. Han dago zazpietarako, Errotan, baina kafeak beste nonbaiten beharko du izan, igandeetan zazpi terdietan zabaltzen dute eta. Itziarren geratu, autoari gasolina bota eta ederki gosaldu dugu restopean.

Durangora iritsi eta autopista ondorengo biribilgunean Mutuak Urkiola aldera egin du.

-Hi! Ba al dakik bidea?

-Nik? Estoooo… Hemendik dek, ezta? Hik ba al dakik?

Sartu gara Durangon eta galduta ibili da -ezin “gara” esan!-, bueltaka, harik eta Abadiñorako errepidea aurkitu dugun arte. Handik Mendiolarako bidegurutzetik gora eta asmatu dugu Atxarte aldera joaten. Pentsatu hutsarekin lehen oinez egiten genuela Durangotik Atxarterako bidea, motxila handiekin, asteburu pasa…

Autoa aparkalekuan utzi eta lehenengo duda, zer egin behar dugun motxilarekin: traste guztiak bakarrean hartu edo bakoitzak berea. Azkenean, bakoitza berearekin igo gara.

aparkalekuan.JPG

Lehen espoloira goaz, eta gero Hirugarrenera, Astxikin (791 m).

lehen-espoloia.JPG

Hasteko aldapa ederra dago 1. espoloiaren azpialdera igotzeko, hauspoa ondo berotzeko.

aldapan-gora.JPG

Bidean hizketan igo gara, hala ere, eta “Naufrago nocturno” (krokisean 3 zenbakia) bidea egitea proposatu diot Mutuari. Ez dago oso konforme.

-Eta zailagoren bat?

Ezkerraldean Beko dago (krokisean 1), baina nik ez daukat errekuerdo onik, batez ere V+eko pasoarena. Hor dago, halaber, Flowers (krokisean 2), baina gogoan daukat lehen ere oso paso gogorra zeukala (6a). Azkenean, lortu dut konbentzitzea…

croquis01.jpg

-Hi, oain suabe-suabe hasiko gattuk, ta geo goian ingo dek gradua.

Trasteak atera eta igotzeko prestatu naiz, eta motxilarekin zer egin duda areagotu da:

-Bi aukera zizku: hemen utzi, basean, eta gero, goitik beherakoan jaso, baina bidetik desbideratu eta aldapa handia igo beharko diagu hartzeko; edo geurekin eraman, bigarrenak, txandaka.

Azken aukera horren alde egin dugu, baina ikusiko duzuenez, ez dugu eramango txandaka.

Hasi naiz igotzen Naufragotik. Krokisean IV-IV+ jartzen du, buruan neukan errekuerdoa errazarena zen, baina ederki bota dut izerdia igotzeko!

pict0889.JPG

Sugandilak bezala, arrastaka, baina haiek ez bezala hankak txirristaka, haitza irristakor ere bazegoen eta.

-Ondo al hao? Argazkia aterako diat…-Mutuak.

Kamara txikia ekarri du. Ona izango da, baina motela? Nik ez dut ezagutzen horrelakorik! Argazkia ateratzeko 20 segundo, alajaina!

-Hi, ze kamara-klase ekarri dek? Zahartu egingo nauk, hik argazkia ateatzeako!

-Hi, bakik, Eroskikoa…

Halako batean iritsi naiz bilgunera eta laster etorri da Mutua.

naufrago-mutua.JPG

Kike (IV+,V-) proposatu diot jarraitzeko, eta han doa.

-Hi! Ta motxila? Utzi zak hemen!

-Ummmm… Ez, gortu beharra ziok, pa kuando vaya a la Rabada…

Nik ez diot askorik insistitu, noski, eta han igo da Kiketik gora, motxila handiarekin.

kike-1.JPGkike-2.JPGkike-3.JPG

Bilgunean daukat zain, eta banoa.

pict0899.JPG

Mutua moskeatuta dago, gorakoa oso zaila ikusten duelako… Azaldu diot “trukoa”: bilgunearen ezkerraldeko espoloian hanka luzatu eta hortik dela, eta han joan naiz gora. Nik ez daukat motxilarekin gortzeko asmo edo nahirik, eta ez dut hartu bilgunean, noski! Motxilarik ez, baina gerri-buelta ederra daukagu, guk, igotzeko! Eginahalak egin eta kentzen ez dena, gainera!

Iritsi naiz 1. espoloiaren goialdera, eta han elkartu gara.

pict0906.JPG

3.ena ederra ikusten da, handia, eta ondo bereizten da Bordatzen, Mutuari proposatu behar nion bia.

3_espoloia.JPG

-Hi, Mutu! Kuartoetan ia ezinean, eta nahio diat 6b horretan ez sartu; bestela, desplomean, motxilaren kargarekin, petauta geratuko nauk eta txorixoa bezala zintzilik, eta hik indarrean ez dituk igoko 90 kg…

-Ta? Zer ingo diu, ba?

Lehendik entzuna daukat eskuinaldean, Horma horian, badela oso bia polita, Petrushka, eta hara joatea proposatu diot. Mutuak baiezkoa segituan (????), eta han joan gara.

horma-horirako-bidean.JPGhorma-horira-iristen.JPG

Oso bia polita da Petrushka, bi sokaldikoa. Lehenengoa plaka ederrean, bigarrena desplome batetik (argazkiaren eskuinaldean, plaka horiaren eskuinaldean).

petrushkaren-azpialdean.JPG

Hasi naiz igotzen eta aspaldiko gozaturik handiena hartu dut. Plaka bertikal samarra da, baina helduleku onekin, erraz igotzekoa.

pict0915.JPG

Han etorri da Mutua.

petrushka-2.JPGpetrushka-3.JPG

Lehen espoloira begiratuta, jendea txiki-txikia ikusten da aristaren handitasunean (kasko zuri bat).

lehen-espoloian-jendea.JPG

Oraingoan bai, Mutuak motxila utzi dit, desplome potentea ikusten da eta. Erraz samar igo du, eta han goian egin du bilgunea, 15 m ingurura.

petrushka-4.JPG

Honek dauka elastizitatea eta abildadea, honek!

petrushka-5.JPG

Argazki polita omen dago behealdera, nire aldera…

-Ostia, hi! Baña kamara motxilan ziok, hor, hirekin!

-Ba billa etorri eta berriz igo nahi baek…

-Hi, ta soka botatzen badiat? Lotu eta igoko diat…

Halaxe egin dugu, eta oraingoan ere motxila hartu gabe libratu naiz.

-Ikusikoek hau kontatzen detenian…

-Hi, gu nahikua gortuta bagatxibek, ta hik gortu ber dek, biuna!

Egia esan, motxilarik gabe askoz ere errazago igo dut, eta eskertzekoa da.

pict0920.JPGpict0922.JPGpict0926.JPG

Bilgunetik gora irten dut, oinez erraz, eta laster da Mutua.

petrushkatik-irteten.JPG

Astxikiko tontorrera igotzea proposatu diot, eguna biribiltzeko.

Bidean, 3. espoloira begiratu eta bi lagun ikusi ditugu bide normaletik gora (aristaren ertzean).

jendea-3ko-normalean-1.JPGjendea-3ko-normalean-2.JPGjendea-3ko-normalean-3.JPG

Beste argazki ikusgarri batekin akordatu naiz, toki berean aterata (hemen).

Erraz baina izerditan igo gara, eta han kristoren erromeria aurkitu dugu, dozena bat lagun baino gehiago han, etab bi txakur ere bai. Bati eskatu diot argazkia ateratzeko.

tontorrean.JPG

Zerbeza edan (Mutuak dioenez, Riojanuarekin hitz egin beharrean, zuzenean San Miguelera jo beharko genuke!), materiala txukundu, eta behera abiatu gara, autora. Orduan konturatzen zara ibili-ibilita zenbateko desnibela egiten den hemen gora!

beheraka.JPG

Kostatu zaigu behera iristea, eta berriz ere espoloiei begiratu diegu.

-Hi, eskerrak motxila igo dugun, bestela orain bila joan beharko bagenu…

-“Dugun”? Hik dakak arpeia!

Ederki ibili gara Atxarten, motxilarekin edo motxilarik gabe.

7 thoughts on “Atxarten. motxilarik gabe

  1. Oingun bai,gogukin natxion ta neuk nahi nin motxila eaman,baña….
    atxiperre guztik e nik nitxakan gañin ta…
    arnesa ere eroi iten uan…
    hori bai earki pasa giñun,urrengun zerbait zaio inber diu.

  2. Motxilan? Hori ere misteriyua da, zer eramaten dun Mutuak motxilan: igandean material guztia nik eraman nian, ura ere bai, zerbeza ere bai… Eta Mutuak zer sartu zian hain motxila handian? Makillatzeko gauzak? Hor ipuia ziok, Wali!

  3. ze zateek geo,hire motxila txikia nire motxilan sartua jun uan ta…
    bai hire ura,zerbeza,ta trasto guztik nire bizkar gañin,amaika letzekuak jaiuak geo re…
    Ta bestela ezan yak argazkitan nun deken hire motxila EIN?

  4. Soka horiya, ta erregalautakua, gañea! Mutuak etzikak lotsaikan!
    Petrushkaren bigarren largua librian, bai! Dudatzia’re! Behetik begirauta inpresionatu iten du, baña helduleku onak daude eta oso ondo asegurauta dao.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude