Haitz hauetan (Artetan) ez dago olagarrorik


st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} txargain.JPG

Olarro egunaren biharamuna Zumaian. Mutuarekin nago geratuta 07:00etan Fielatoan, eta jaiki orduko, kaleko zarata entzunda, badakit jendea dabilela oraindik kalean, parrandan.

Irten naiz kalera eta beldurtuta geratu naiz: Marina gainezka dago; Amaiako plazako aulki gehienetan jendea, gaupasa eginda; hanburgesa-saltzailea jo ta fuego ari da lanean Errotako izkinaren aurrean; Erribera kalean ematen du santelmoak direla…

Fielatora iritsi eta han da Mutua. Apolok kalabazak eman dizkigu gaurkoan (biuna!) eta biok bakarrik goaz, baina ez dakigu seguru nora; euria egin du gauean, aurreikuspena ere ez da ona, eta ea nola argitzen duen egunak, nora joan erabakitzeko. Okerrenera, bidean hamaiketako ederra eginda etxera, baina suerte pixka batekin badakigu Irurtzun pasa orduko argiago egongo dela eguraldia.

Bidean goazela hizketan, pixkanaka zehaztu dugu zer egin: Artetara joango gara, hango Txargain izeneko mendira (La Sima deitzen diote Escaladas en Navarra liburuan, eta beste leku batzuetan “La proa de Txargain”). Badira han 120 metroko pare bat bia, eta horietako bat egiten ahaleginduko gara; han txarra baldin badago, beti egongo da hor Aiztondo, eta han ere txarra eginez gero, Eginora. Hasteko, ordea, geldialdia egin dugu Pagozelain, Mutuak gosaltzeko eta nik bigarren kafea hartzeko.

pagozelai.JPG

Gaur, Apolorik eta bere komuneko kudeaketarik gabe, askoz ere azkarrago egin dugu jan-edana, eta bagoaz aurrera.

Biaizpetik pasatzean, paretari begiratu diogu eta ikusi dugu tarteka bustita dagoela. Baina ateri dago, eskalatzeko ondo, eta ez da gutxi! Irurtzunen gelditu gara, ogia erosteko, gaurkoan Mutuak Lanako gazta mitikoa jan nahi du eta, eta laster gara Irurtzundik Goñirako bidea hartuta, Beriainen bizkarraldean. Kilometro batzuk eginda, iritsi gara Olloko bailarara, eta Arteta herrira. Zer paraje polita, ezkutu-ezkutuan! Gainaldean, guztia zaintzen, guk eskalatu nahi dugun pareta.

txargain2.JPG

Arteta pasata, errepidean gora hasi gara, eta 7. kilometroaren parean, autoa aparkatu dugu. Prestatu ditugu traste guztiak eta badaezpada ere argazkia atera diot krokisari eta bideari, behar izanez gero eskura edukitzeko.

krokisa.JPG

prestatzen.JPG

bidea.JPG

Ez zait inoiz gertatu, gaurkoa da lehen aldia: mendira joan behar eskalatzera eta aldapa igo beharrean jaistea!

portuxar.JPGparetaportuxarko-bidetik.JPG

Portuxar izeneko parajetik behera egin dugu bidean, eta halako batean, paretaren parean, goraka hasi gara. Segituan hasi gara hurreratzen, eta bia batzuk ikusten dira.

paretera-hurreratzen.JPG

Itxura ederra dauka!

ederra-pareta.JPG

Berehala ikusi dugu guk eskalatu nahi dugu espoloia, eta 0 bilguneko bi paraboltak ere bai. Haraxe igo gara, lehen bilgunera.

espoloia2.JPG0_bilgunera_sartzen.JPG

Lehen sokaldia

Neu hasi naiz eskalatzen. 6a-koa omen da. Lehen metroak erraz samarrak dira, baina segituan tentetzen da pareta.

1_sokaldia_1.JPG

4/5 segurura iritsita, paso batean ez atzera eta ez aurrera geratu naiz. Esan nezakeen ez dudala ondo lo egin eta ez nengoela zentratuta; edo magnesio-poltsa etxean ahaztuta, magnesiorik gabe eskalatzen ez nagoela ohituta; baina egia aitortzea ere sanoa da: beldurtu egin naiz , ez naiz ausartu bi parabolten arteko 3 metro ziztrin horiek egiten, ez nuelako garbi ikusten, konfiantzarik ez neukalako, eta, zoritxarrez, buruak gehiegi egiten duelako lan hemen: hain behean ikusten da azken segurua, hanken azpian, eta hasten zara kalkulatzen zeren kontra hartuko duzun kolpea… Mutuari eskatu diot jaisteko eta berak egiteko. Halaxe egin du, eta ni beldurrarazi nauen pasoa erraz pasa ere bai, ezkerraldetik. Bilgunera iritsi eta segituan igo naiz ni ere. Erraz asko pasatu dut lehen ezin nuena!

1_sokaldia.JPG1_sokaldia_2.JPG1_sokaldia_3.JPG

Bigarren sokaldia

Pentsatu dut gogor egin behar diodala neure buruari eta han joan naiz aurretik ni, 6a+-ko sokaldia egitera. Aurrekoa baino zailagoa da graduazioari begira, baina orain konfiantza handiagoa daukat, ez nago hotzean.

Lehen metroak orain ere errazak dira, helduleku onekin, eta iritsi naiz pasorik zailenera. Mutuari eskatu diot eusteko eta ondo aztertu dut. Garbi dago nola egin behar den, eta han joan naiz gora, baita bilgunera iritsi ere. Bilgunearen eskuinaldeak zulo handi bat dago haitzean, eta beleen habi pila bat ere bai. Hor dabiltza kra eta kra, gu bidali nahiko bagintuzte bezala.

2_sokaldia.JPG

2_sokaldia_dsc03419.JPG

Mutuari etortzeko esan eta berehala etorri da. Bere txanda da.

Hirugarren sokaldia

Bi aukera dauzkagu orain. Eskuinaldekoa zailagoa da, 6c, eta ezkerraldekoa errazagoa, 6b. Itxura ere politagoa dauka azken horrek, plaka batetik, eta han joan da Mutua. Ederki igo ditu lehen metroak, erraz, baina abisatu dit beste parte bat zailagoa dagoela goialdean, fisuran.

3_sokaldia_dsc03430.JPG3_sokaldia_dsc03427.JPG3_sokaldia_dsc03431.JPG3_sokaldia_dsc03434.JPG

Han ibili da gora eta behera, deskantsatu eta igo, jaitsi, deskantsatu eta igo, friend bat ere sartu du, hurrengo parabolta bitartean distantzia handia zegoelako, eta halako batean lortu du bilgunera iritsi eta dena librean egitea. Ona! Gustura geratu da.

Nik lehen metroak ondo samar egin ditut, baina oso bertikala da, batzuetan desplomatua ere bai, eta ez daukat inolako lotsarik fifi bat inprobisatu eta paraboltetan zintzilikatu eta deskantsatzeko. Besoak neka-neka eginda dauzkat, baina sokaldia polita da, ederra, eta haitza mundiala, latza eta gastatu gabea. Friendera iritsi naizenean, nahita geratu naiz handik zintzilik, ea agoantatzen ninduen ikusteko, azkeneko aldian Apolok Biaizpen sartu zuenean han joan zen eta hankaz gora behera! Ederki agoantatu dit, eta Mutua gustura utzi dut.

3_sokaldia_1.JPG3_sokaldia_2.JPG

Laugarren sokaldia

Erraza da oso, 4b-koa. Hasieran, kanal batetik doa, txorien goano eta guzti, eta erraza da bideari jarraitzea. Terrenoa gero eta errazagoa da, eta bilgunea egin dut goialdean. Hau da bakea eta isiltasuna dagoena! Behien zintzarriak besterik ez dira entzuten! A zer diferentzia, Biaizpen edo hemen eskalatu: han autobiaren zarata izugarria da; hemen bakea eta lasaitasuna dira nagusi. Mutua segituan etorri da.

4_sokaldia_dsc03436.JPG4_sokaldia_dsc03440.JPG

Trasteak txukundu eta argazki bat ere egin dugu.

tontorrean_bukatuta.JPG

Jaitsiera ez dago garbi adierazita, baina galtzeko beldurrik ere ez dago. Nola edo hala, hasieran harrien gainetik eta gero basotik, errepide aldera irten gara, eta Portuxarko bidea hartuta, autora ailegatu gara.

Euria ere gurekin iritsi da, eta egin dezala orain nahi duen guztia!

Autoa hartu eta behera egin dugu, portua hasten den lekura, ur-lantegiaren ondora, eta bide bazterrean geratuta, gazta jan eta zerbeza edan dugu. Ez zeuden txarrak!

eada-gazta-dsc03451.JPGmutuaren-gazta_dsc03448.JPG

Haitz hauetan ez dago olagarrorik, baina ezta beharrik ere! Pentsatu dugu hurrena ere etorri behar dugula, ahal bada sasoi hobean, besoak indartuta eta gehiago gozatzera. Laster izango ahal da!

laster-arte-dsc03449.JPG

Kuttuna (hau ere motxilarik gabe)


st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

st1:*{behavior:url(#ieooui) } txikia_osorik.JPG

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Astean zehar hizketan zer egin behar dugun eta ez gara konforme jarri asteburuan gortzeko asmoetan: nik nahi nuen egin zerbait luzea eta erraza, disfrutatzekoa (adibidez, Txindokiko Txema); Apolok, berriz, zerbait gogorragoa; Mutuak, azkenik, Kuttuna (150 m, 6c+ edo V+, A1), Biazpen, batez ere Txindokin biaren azpialdera ailegatzeko izerdi asko bota behar delako. Azkenean biak konforme jarri zitzaizkidan derrigor Biaizpera joan behar genuela, eta han nik nahi nuena aukeratu; “Caballé” proposatzekotan egon nintzen, baina iruditu zitzaidan “Kuttuna” askoz ere tentagarriagoa zela. Nire beldurra zen zatirik zailenetan arrastaka ibiltzea, baina konbentzitu ninduten zati horiek artifizialean ere egitea bazegoela esanda. Han joan ginen larunbatean, Irurtzun aldera, “Kuttuna” egitera.Kuttuna, Arlegiren webgunetik:

2-Kuttuna: 150 mts. 6c+ (V+/A1), 3h-3h30′

Vía totalmente reequipada con parabolts, fue abierta por Carlos Velázquez y Santi Galar a principios de los 80. Casi nadie sabía de su existencia, por lo que se ha repetido muy poco, hasta que ha sido reequipada. Tiene la R4 y un corto tramo del L5 común con la “Txemi”, y la R6 y 7 común con la Virgen, así como la salida a la cima. Si andamos justos en los 6b, convendrá llevar uno o dos estribos. Comienza debajo de un desplomito triangular.

Krokisa ikusi nahi duenak, berriz, webgune horretantxe dauka.

07:00etan geunden geratuta eta 06:55ean han zeuden Fielatoan nire zain Mutua eta Apolo. Mutua puntual? Zaila sinesten, ezta? Aldatu egin ote zaigu, ba, mutila? Irurtzuna iritsi aurretik konturatu naiz ezetz, gauzek lehenean jarraitzen dutela, Pagozelaiko ohiko paradan:

-Mutua gosaldu gabe etorri da, beti bezala

-Apolok komunekoa kudeatu du, nahiz eta etxean beste bat ere kudeatu duen

Lainotuta dago, baina eskalatzeko primerako eguraldia. Mutuak ogia behar omen du, gazta ekarri duelako. Pagozelain ogirik ez eta Irurtzuna joan beharko dugu. Akordarazi diot lehengoan ere eraman omen zuela urdaiazpikoa Atxartera, baina gero ez genuela usaindu ere egin, eta bueltan eraman zuela etxera. Horrek akordarazten dit Peloiaren Pueyoko ardoarena: mendira joaten ginenean beti esaten zuen Pueyoko ardoa zekarrela, ederra, ona, baina ez genuen ikusten, are gutxiago dastatzen; zenbat buelta egin ote zituen Pirinioetara ardo-botila hark, existitu bazen, behintzat!

Irurtzuna joan eta ogi-barra erosi du Mutuak:

-E? Bakarra? Horrekin ez gaituk beteko!

Eta bagoaz Txikiaren azpialdera. Autoa aparkatu, trasteak hartu eta aldapan gora abiatu gara. Sareak jarri dituzte, errepidera harririk ez erortzeko, eta ondotik pasa gara gure bidea nondik hasten den ikusi nahian.

azpialdeandscn0736.JPG

Berehala ikusi dugu desplomea, baina haraino iristekoa arriskutsu samarra iruditu zaigu, eta lotzea erabaki dugu. Sarearen goialdean parabolt pila bat dago sartu dute sarea jarri duten langileek, eta haietan aseguratu gara.

Neu hasi naiz igotzen lehen sokaldia (V+), boluntario; desplometxoak helduleku onak dauzka, eta goragoko plaka ere polita da, eta segituan naiz zuhaitzaren enbor gainean, bilgunean. Dena prestatu eta igotzeko esan diet Apolori eta Mutuari. Biak hasi dira igotzen, baina berehala Apolo gelditu egin da:

-Larre! Katu-hanketan hik zer hanka dakak?

Mutua etorri denean eman dizkit azalpenak: katu-hanka berriak ekarri ditu Apolok, estreinatzako (orain dela bi urte pasa erositakoak!), baina min ematen diote eta behera jaistea erabaki du. Errukitu egin naiz:

-Biuna! Sufritu zak pixkat!

Oraindik ere gogoan daukat, katu-hanka zaharrak puskatuta ere ez zituela inoiz berriak, “pacergrado” omen ziren eta…

kuttuna_1_sokaldia.JPGkuttuna_1_sokaldiadscn0738.JPG

Mutuak motxila kendu du bilgunean zintzilikatzeko, eta orduan akordatu gara: Apolo oinez badoa gora, bide errazetik eta eskalatu gabe, zergatik ez eman berari motxila? Gazta, zerbeza, oinetakoak, arropak… Ez ditugu ezertarako behar!

-Hi! Gora al hua oñez? Hartzak motxila!

Mutua berriz ere behera jaitsi da, eman dio motxila Apolori eta atzera bilgunera etorri da. Ea hastea daukagun behingoagatik…

Bigarren sokaldia 6a+-ekoa da, plakan, eta han joan naiz.

Oso polita da, adherentziako paso batzuekin, paraboltekin ederki aseguratuta.

kuttuna_2_sokaldiapict0969.JPG kuttuna_2_sokaldiadsc03347.JPGkuttuna_2_sokaldiadsc03348.JPG

Apolok aparkalekutik argazki batzuk atera dizkigu.

kuttuna_2_sokaldiadscn0756.JPG

kuttuna_2_sokaldiadscn0757_markatuta.JPG

Hirugarren sokaldia (hau ere 6a+-ekoa) diedro batetik doa, eta hasieran eta oso-oso polita da; amaieran, bilgunera  iristeko, paso arraro samar batzuk daude, baina betiere egingarriak.


kuttuna_3_sokaldiadsc03353.JPGkuttuna_3_sokaldiadscn0762.JPG

Nire txanda da. Laugarren sokaldia V+ da. Bilgunetik eskuinaldera, plaka bertikal batetik, eta helduleku onak behar nahitaez… Kostata, aurkitu dut ezkutuan zegoena eta gora egin dut. Erraz samarra da, baina tartean badaude paso “bitxi” batzuk, batez ere bilgunera iritsi aurrekoak, diedroan.

kuttuna_4_sokaldiadscn0767.JPGkuttuna_4_sokaldiapict0977.JPG

Bilgunean bat egiten dute “Txemi”-k eta “Kuttuna”-k, eta ikusi dugu jendea hurbildu dela “Los tres mosqueteros” biaren azpialdera. Beste batzuek ibaia zeharkatu eta Caballera abiatu dira. Mutua segituan etorri da.

kuttuna_4_sokaldiadsc03359.JPGkuttuna_4_sokaldiadsc03361.JPG

Aurrealdean daukagu bosgarren sokaldia (librean 6b+, edo A1). Plaka bertikala da, eta liso samar ikusten da bilgunetik. Han joan da Mutua, eta han ibili da librean atera nahian.

kuttuna_5_sokaldiadsc03363.JPGkuttuna_5_sokaldiadsc03367.JPGkuttuna_5_sokaldiadsc03372.JPGkuttuna_5_sokaldiadsc03374.JPG

Nire txanda iritsitakoan, erraz samar pasatu dut Mutuari hainbeste kostatu zaiona, estriboa sartuta. Mutuak dio 6b+ baino zailagoa dela; ni saiatu naiz baina ez zegoen ia non heldu! Artifizialean egiteko ere ez da erraza, parabolt batetik bestera tartea dago eta…

kuttuna_5_sokaldiapict0982.JPG

Bilgunean bat egiten du “Kuttuna”-k “La virgen” bidearekin, eta azken horretatik egin dugu gora. Librean 6b da, eta halaxe igo da Mutua; zatirik zailenean, parabolten artean iltzeak daude sartuta, nahi izanez gero A0n egiteko, eta halaxe egin dut nik; iltze batzuk auskalo noizkoak diren, baina oraindik ere agoantatzen dituzte 90 kg…

la_virgen_6_sokaldiadsc03376.JPGla_virgen_6_sokaldiadsc03380.JPGla_virgen_6_sokaldiadsc03382.JPGla_virgen_6_sokaldiapict0984.JPGla_virgen_6_sokaldiapict0992.JPG

Mutuarekin elkartu bilgunean eta gora jarraitu dut (IV+-eko paso bat) eta tontorreraino igo naiz, Apolo han egongo den esperantzan, baina motxila besterik ez dago. Apolo falta! Orduari begiratu diot; 13:00ak.

tontorrera_iristendsc03383.JPG

Zapatilak jantzi eta behera abiatu gara, berandu da eta.

Bagoazela, mutil bat igo da, “Herri baten sustraiak”-etik, eta argazki bat egiteko eskatu diogu, baina azkenean ez dakit zer gertatu den, baina argazkirik ez kameran. Behera goazela, Apolo dator gora. Asperrraldi ederra hartu omen du, gure zain, eta buelta bat ematera joan da, Arteta ingurura, han ere pareta ederra ba omen da eta…

Autora iritsi eta zerbeza freskoa, behintzat, edan dugu, materiala txukundu bitartean. Gero, Apolok arrainastua jarri digu musika eta 14:30ak pasatxo ginen Zumaian, goseak ireki-ireki eginda.

arrainastuadsc03387.JPG

Amaierako oharrak:

  • Ikusten duzuenez, Pueyoko ardoak badauka ondorenekoa, mitoaren jarraitzailea: Lanako gazta! Ez genuen probatu azkenean eta Zumaiara etorri zen bueltan!
  • Norbaitek segurtasun-mosketoi gorri bat aurkituz gero Txikiaren azpialdean, Mutuarena da.