Haitz hauetan (Artetan) ez dago olagarrorik


st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} txargain.JPG

Olarro egunaren biharamuna Zumaian. Mutuarekin nago geratuta 07:00etan Fielatoan, eta jaiki orduko, kaleko zarata entzunda, badakit jendea dabilela oraindik kalean, parrandan.

Irten naiz kalera eta beldurtuta geratu naiz: Marina gainezka dago; Amaiako plazako aulki gehienetan jendea, gaupasa eginda; hanburgesa-saltzailea jo ta fuego ari da lanean Errotako izkinaren aurrean; Erribera kalean ematen du santelmoak direla…

Fielatora iritsi eta han da Mutua. Apolok kalabazak eman dizkigu gaurkoan (biuna!) eta biok bakarrik goaz, baina ez dakigu seguru nora; euria egin du gauean, aurreikuspena ere ez da ona, eta ea nola argitzen duen egunak, nora joan erabakitzeko. Okerrenera, bidean hamaiketako ederra eginda etxera, baina suerte pixka batekin badakigu Irurtzun pasa orduko argiago egongo dela eguraldia.

Bidean goazela hizketan, pixkanaka zehaztu dugu zer egin: Artetara joango gara, hango Txargain izeneko mendira (La Sima deitzen diote Escaladas en Navarra liburuan, eta beste leku batzuetan “La proa de Txargain”). Badira han 120 metroko pare bat bia, eta horietako bat egiten ahaleginduko gara; han txarra baldin badago, beti egongo da hor Aiztondo, eta han ere txarra eginez gero, Eginora. Hasteko, ordea, geldialdia egin dugu Pagozelain, Mutuak gosaltzeko eta nik bigarren kafea hartzeko.

pagozelai.JPG

Gaur, Apolorik eta bere komuneko kudeaketarik gabe, askoz ere azkarrago egin dugu jan-edana, eta bagoaz aurrera.

Biaizpetik pasatzean, paretari begiratu diogu eta ikusi dugu tarteka bustita dagoela. Baina ateri dago, eskalatzeko ondo, eta ez da gutxi! Irurtzunen gelditu gara, ogia erosteko, gaurkoan Mutuak Lanako gazta mitikoa jan nahi du eta, eta laster gara Irurtzundik GoƱirako bidea hartuta, Beriainen bizkarraldean. Kilometro batzuk eginda, iritsi gara Olloko bailarara, eta Arteta herrira. Zer paraje polita, ezkutu-ezkutuan! Gainaldean, guztia zaintzen, guk eskalatu nahi dugun pareta.

txargain2.JPG

Arteta pasata, errepidean gora hasi gara, eta 7. kilometroaren parean, autoa aparkatu dugu. Prestatu ditugu traste guztiak eta badaezpada ere argazkia atera diot krokisari eta bideari, behar izanez gero eskura edukitzeko.

krokisa.JPG

prestatzen.JPG

bidea.JPG

Ez zait inoiz gertatu, gaurkoa da lehen aldia: mendira joan behar eskalatzera eta aldapa igo beharrean jaistea!

portuxar.JPGparetaportuxarko-bidetik.JPG

Portuxar izeneko parajetik behera egin dugu bidean, eta halako batean, paretaren parean, goraka hasi gara. Segituan hasi gara hurreratzen, eta bia batzuk ikusten dira.

paretera-hurreratzen.JPG

Itxura ederra dauka!

ederra-pareta.JPG

Berehala ikusi dugu guk eskalatu nahi dugu espoloia, eta 0 bilguneko bi paraboltak ere bai. Haraxe igo gara, lehen bilgunera.

espoloia2.JPG0_bilgunera_sartzen.JPG

Lehen sokaldia

Neu hasi naiz eskalatzen. 6a-koa omen da. Lehen metroak erraz samarrak dira, baina segituan tentetzen da pareta.

1_sokaldia_1.JPG

4/5 segurura iritsita, paso batean ez atzera eta ez aurrera geratu naiz. Esan nezakeen ez dudala ondo lo egin eta ez nengoela zentratuta; edo magnesio-poltsa etxean ahaztuta, magnesiorik gabe eskalatzen ez nagoela ohituta; baina egia aitortzea ere sanoa da: beldurtu egin naiz , ez naiz ausartu bi parabolten arteko 3 metro ziztrin horiek egiten, ez nuelako garbi ikusten, konfiantzarik ez neukalako, eta, zoritxarrez, buruak gehiegi egiten duelako lan hemen: hain behean ikusten da azken segurua, hanken azpian, eta hasten zara kalkulatzen zeren kontra hartuko duzun kolpea… Mutuari eskatu diot jaisteko eta berak egiteko. Halaxe egin du, eta ni beldurrarazi nauen pasoa erraz pasa ere bai, ezkerraldetik. Bilgunera iritsi eta segituan igo naiz ni ere. Erraz asko pasatu dut lehen ezin nuena!

1_sokaldia.JPG1_sokaldia_2.JPG1_sokaldia_3.JPG

Bigarren sokaldia

Pentsatu dut gogor egin behar diodala neure buruari eta han joan naiz aurretik ni, 6a+-ko sokaldia egitera. Aurrekoa baino zailagoa da graduazioari begira, baina orain konfiantza handiagoa daukat, ez nago hotzean.

Lehen metroak orain ere errazak dira, helduleku onekin, eta iritsi naiz pasorik zailenera. Mutuari eskatu diot eusteko eta ondo aztertu dut. Garbi dago nola egin behar den, eta han joan naiz gora, baita bilgunera iritsi ere. Bilgunearen eskuinaldeak zulo handi bat dago haitzean, eta beleen habi pila bat ere bai. Hor dabiltza kra eta kra, gu bidali nahiko bagintuzte bezala.

2_sokaldia.JPG

2_sokaldia_dsc03419.JPG

Mutuari etortzeko esan eta berehala etorri da. Bere txanda da.

Hirugarren sokaldia

Bi aukera dauzkagu orain. Eskuinaldekoa zailagoa da, 6c, eta ezkerraldekoa errazagoa, 6b. Itxura ere politagoa dauka azken horrek, plaka batetik, eta han joan da Mutua. Ederki igo ditu lehen metroak, erraz, baina abisatu dit beste parte bat zailagoa dagoela goialdean, fisuran.

3_sokaldia_dsc03430.JPG3_sokaldia_dsc03427.JPG3_sokaldia_dsc03431.JPG3_sokaldia_dsc03434.JPG

Han ibili da gora eta behera, deskantsatu eta igo, jaitsi, deskantsatu eta igo, friend bat ere sartu du, hurrengo parabolta bitartean distantzia handia zegoelako, eta halako batean lortu du bilgunera iritsi eta dena librean egitea. Ona! Gustura geratu da.

Nik lehen metroak ondo samar egin ditut, baina oso bertikala da, batzuetan desplomatua ere bai, eta ez daukat inolako lotsarik fifi bat inprobisatu eta paraboltetan zintzilikatu eta deskantsatzeko. Besoak neka-neka eginda dauzkat, baina sokaldia polita da, ederra, eta haitza mundiala, latza eta gastatu gabea. Friendera iritsi naizenean, nahita geratu naiz handik zintzilik, ea agoantatzen ninduen ikusteko, azkeneko aldian Apolok Biaizpen sartu zuenean han joan zen eta hankaz gora behera! Ederki agoantatu dit, eta Mutua gustura utzi dut.

3_sokaldia_1.JPG3_sokaldia_2.JPG

Laugarren sokaldia

Erraza da oso, 4b-koa. Hasieran, kanal batetik doa, txorien goano eta guzti, eta erraza da bideari jarraitzea. Terrenoa gero eta errazagoa da, eta bilgunea egin dut goialdean. Hau da bakea eta isiltasuna dagoena! Behien zintzarriak besterik ez dira entzuten! A zer diferentzia, Biaizpen edo hemen eskalatu: han autobiaren zarata izugarria da; hemen bakea eta lasaitasuna dira nagusi. Mutua segituan etorri da.

4_sokaldia_dsc03436.JPG4_sokaldia_dsc03440.JPG

Trasteak txukundu eta argazki bat ere egin dugu.

tontorrean_bukatuta.JPG

Jaitsiera ez dago garbi adierazita, baina galtzeko beldurrik ere ez dago. Nola edo hala, hasieran harrien gainetik eta gero basotik, errepide aldera irten gara, eta Portuxarko bidea hartuta, autora ailegatu gara.

Euria ere gurekin iritsi da, eta egin dezala orain nahi duen guztia!

Autoa hartu eta behera egin dugu, portua hasten den lekura, ur-lantegiaren ondora, eta bide bazterrean geratuta, gazta jan eta zerbeza edan dugu. Ez zeuden txarrak!

eada-gazta-dsc03451.JPGmutuaren-gazta_dsc03448.JPG

Haitz hauetan ez dago olagarrorik, baina ezta beharrik ere! Pentsatu dugu hurrena ere etorri behar dugula, ahal bada sasoi hobean, besoak indartuta eta gehiago gozatzera. Laster izango ahal da!

laster-arte-dsc03449.JPG

0 thoughts on “Haitz hauetan (Artetan) ez dago olagarrorik

Utzi erantzuna mutu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude