Txemi. Motxilakin eta atxiperreekin

txikia_osorik.JPG

Atzo Bihaizpeko txikian izan ginen, Txemi izeneko bidea eskalatzen.

Duela hamar bat urte egin nuen lehen aldiz, Larregirekin eta Luismirekin batera.

Aspaldi ez dut Luismiren berririk. Beti bezain ongi segituko duzulakoan, agur bero bat, Luismi! Ea biribilketaren bat edo egiten dugun noizbait.

Beno, gehiegi liatu baino lehen, esan beharra daukat garai hartan bidea erraz egin izanaren oroitzapena nuela. Babaresako luzeari ekitea kostatu zitzaigula egun hartan, baina gainerakoan bidea erraz egin genuela. Iltze eta seguru ugari zituen orduan, babaresako luzean salbu.

Oraingoan, berriz, gogor samarra egin zait. Hasi orduko nekatuta nengoen, eta Xabier jaunari utzi diot luzeak aurretik egiten. Kexatzeko moduan egongo da! Beraz, nik igo dut motxila behetik goraino. Odolkiak ordainetan.

Bidea ia erabat desekipatuta dago, gaur egun. Iltze zar gutxi batzuk eta parabolt pare bat baino ez genituen aurkitu. Babaresa garbi egongo zela jakin arren, gainerakoa ekipatuta egongo zelakoan geunden, eta hori dela eta, ez genuen fisurerorik eraman. Bada, babaresaren ondorengo parabolta ere falta zen. Gero, luzea amaitzeko, pare bat parabolt daude, baina horiek Kuttunaren irteerakoak dira. Eskerrak 8 friend eraman genituen, bestela ez baiginen fin ibiliko.

Tolosako bi mutikorekin batera amaitu genuen bidea. Haiek utzitako friend handiari (3ko camalota) esker, babaresa behar bezala aseguratu genuen. Kostatu zitzaion sokalagunari luzea behar bezala aseguratzea, baina azkenerako lan txukuna egin zuen.  Hark zenbat lan izan zuen ikusita, Iñigo eta Ander Tolosarrak ere soka aurretik zutela igo ziren.

Gustura egon ginen haiekin berriketan: Rabadá-Navarro dela, Gora gu ta gutarrak dela…

Ea noiz ikusten dugun elkar berriro.

Gortu!

0 thoughts on “Txemi. Motxilakin eta atxiperreekin

  1. Oyes! Hori nik egiten diat: no llevo frisureros porque es peso de más
    Xabier jauna? Zein da hori? Noaintxe enteratzen nauk!

  2. Ederra eguna Aizpa Ttikian igarotakoa, bai jauna!
    Kuadro ederra babaresaren azpiko bileran: bat izerditan hiruko kamalot-a zenbat metro azpitik zeukan begira eta beste hirurak “Aupa hi! Egina daukak eta!” animoka.

    Esan bezala, bide ederra, eguraldi bikaina eta konpainia indartsua!!! Jajajaja.

    Hurrenarte eta ondo izan.

  3. Urrengun Joxe Mari etorriko ote dek argazkik ateatzera?
    Gora gu ta gutarrak ein berko yu,ahizpa txikiak ze itxura duen bestaldetik ikusia astua diat ta,bestalde hotz gehiyo eiten hasi baño len ein berko yu ba?
    Bestela BIUNAK….JAJAJA….
    Ea berriz elkar beste bide baten ikusten garen Iñigo ta Ander,hori bai,ni motxilakin ta animadore izanik JAJAJA…
    Ikusi arte.

Utzi erantzuna Joxe Mari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude