Yosemiten, garai batekoa berritu nahian

Gaur, uztailak 13, Yosemiten izan gara. Mariantonaitzen esan beharko nuke, politikoki zuzena izateko. Gure maisu izan zen Joakin Zubeldia, dieziotxo, egun honetakoa zen, uztailaren 13koa.

Larregik wattsapa, atzo:

-Yosemitea, Yosemitea! Unos tariskos!

Eta nik bueltan:

-Erroilbiden ere baziok bada ertz eder bat, guretzako modukua.

Baina, alferrik. Larregi Yosemitera joateko desiatzen zegoen, eta ni, berriz, errespetu handiz. Azkenean, gaur arratsaldean hara joan gara, eguraldia kili-kolo egon arren.

Itsasbehera 18:19an izan da, eta arazorik gabe pasatu gara haitzetara.

P1210791

Gaurkoan biok bakarrik izanda ez dugu aukera gehiegirik izan argazkiak ateratzeko.

Bidean, ordea, baten bat atera dugu. Inguru hau asko aldatu da urte gutxitan.

Haitz asko erori dira. Tartean gure bulder zahar bat ere bai.

P1210792

Ari gara hurbiltzen. Harrituta nago nola aldatzen den etengabe ingurune hau. Harrizko sistema dinamikoa bururatu zait gaur. Paretaren goiko aldeko eskuineko pitzadurak gero eta zabalagoak dira. Eskuineko aldean bertan, goiko laurdena lehen baino etzanago dago, atzeko haitza erortzen ari delako. Egia esan alde horrek beldur pixka bat ematen du.

P1210794

Beheko haitz handiak ere zenbat mugitu diren azken urteetan!

Iritsi orduko, galderak:

– Ze ingo yu, McMurtry-Rosales berotzeko?

-Buff! Etzekiat. Hemen bia danak gogor-gogorrak dituk!

Azkenean zuzenean Apolojia terroristara joatea erabaki dugu. Duela 32 urte guk geuk irekitako bide ederra.

Hemen terrenoa esploratzen.

P1210796

Eguneko lehen agiri historikoa: Apolojia terrorista bidearen krokisa. 1984koa. Urte handia zumaiarrentzat (Xarpasek irakurriko balu ere). Krokis bat gutxi balitz, bi jarriko dizkizuet.

Hemen dituzue.

 

Hasi da Larregi, eta lehen plaka egin, pitzadura pasatu eta bigarren plakako bigarren kimikoraino iritsi da. Hor gauzak gogortzen hasten dira. Pareta ez da hain etzana, tentetzen hasten da, eta heldulekuak, berriz, urritzen. Zulotxo bakoitza altxor bat da.

Jo dio eskuinetik, eta kale. Gero ezkerretik, eta kale. Beste pare bat kolpe jo dizkio, baina ezin. Behera.

Nire txanda. Haraino nahiko ondo iritsi naiz, eta ondoren, eskuinera. Argi neukan hori zela aukera errazena. Lehen kolpean, kale. Bigarrenean ere bai. Azkenean, pasatu naiz. Hurrengo kimikora iristeko ere izerdiak. Txapatu eta bilgunearen bila. Pausoa egin eta pitzadurari heltzera joan naizenea, ostias! Lurra, lurra eta lurra. Eta heldu ezin. Apuro ederrak pasatu ditut, hankak batera eta bestera, baina azkenean bilgunea besarkatu dut. Adrenalina! Zenbat lan egiten duen buruak, ohitura hartu arte.

Deskolgatu eta behera. Bidean norbaitek ahaztutako mosketoi bat jaso dut. Gero, Apolojiaren lehen bilgunean utzi dut, malloi gisa. Gogoratu behar da Apolojia terrorista bi luzeko bidea dela. Ez fidatu edozein krokisekin. Orijinala da jatorrizkoa den bakarra.

Ondoren Larregik ondo egin du bidea, soka goitik zuela.

P1210798

Hona hemen puntu.eus ondo ikusteko moduan. Waliño gustura egongo da.

P1210799

Gora iritsi eta garbitzaile sena gailendu zaio. Han hasi da pitzadurak garbitzen jo ta fuego, Peloia eta Klaudioren lana dela jakin arren.

Denbora gutxian lan asko egin du behintzat.

Begiratu hasierako begetazioari.

P1210801

Eta gero geratu denari.

P1210802

Handik jaitsi da eta Injuriasen sartu da segidan.

Hemen duzue, primizian, duela 32 urte irekitako bide horren krokisa.

Injuriasen sartzerako gaztetxo talde bat inguratu da, eta jolasean zebiltzala harrika hasi dira. Zeri eta gure bi zerbezei!!

-Oyes! Txabalito! Zertan ai zeate!

-Gure zerbezak!

-A, barkatu, uste genuen lata hutsak zirela.

Utzi dituzte behintzat zerbezak pakean. Okerrago litzateke zabaldu balituzte.

Biok bidea igo ondoren, zerbezatxoa hartzera joan gara beheko harrizko mahaira.

P1210804

Arratsalde ederra pasatu dugu, garai hartako bi bide eder eginda. Zenbat oroimen! Ze erraz igotzen ginen lehen eta zer gogorra dagoen gradua gaur egun!

Dena dela, pitzaduretako lurrari eta belarrari erreparatuta, garbi dago ez dela jende askorik pasatzen.

Laster bueltatu beharko dugu. Ea noizko den Yosemiteko festa!

Peloiarentzat: nere soka española portatu dek gaur de la hostia! Buelo txikiak, baina buelo piiiiillua aguantau dixkik! Aber noizko pita lodiyauak. Hire zai gatxibek!! Ez biundu!

Ta jela ahaztu gabe! Ta ura!

 

 

2 thoughts on “Yosemiten, garai batekoa berritu nahian

Utzi erantzuna gortu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude