Iturrimurri eta Peloiaren kamiseta

Horrela ikusita handia ematen du.

Eta bai, handia da Gortuko kamiseta bat lortzea. Triple corona ta letxiak.

Galdetu bestela Peloiari.

IMG_20160814_120551

Abuztuaren 14a. 4:55. Mobilaren alarmak esnatu nau. A zer pereza jaikitzeko! Baina jaiki beharko. 5:30tan arranplan egin genuen hitzordua. Eta puntualtasun falta hutsegite larria da horrelakoetan.

Jaiki, zertxobait gosaldu, autoa hartu eta arranplara.

Peloia azaldu da aurrena, eta Larregi atzetik.

-Ze egin behar deu, nokturna?

-Ez, motel. Eguzkiari pixka bat aurrea hartzen bazioagu, askoz hobeto ibiliko gaituk.

Goiz atera eta eguzkia baino azkarrago ibiltzea zen asmoa, iragarritako tenperaturak oso altuak izango zirela kontuan hartuta. Eginora iritsi ginenean, artean eguna argitu gabe zegoen.

Motxilak hartu eta dagoeneko ezaguna zaigu bidetik, Larreñigiko haitzetara abiatu ginen.

Gure nahia Batean kale, bestean dale bidea egitea zen, harrobi zahar baten gainean hasten den bidea. Harrobiaren eskubitik igo eta han hasi zen gure zalantza-dantza.

-Nik uste diat hemendik dala- bota zuen batek, zuhaixkaz eta belarrez betetako horma bati begira.

-Nik esango nikek ezkerreko espoloi handi horretatik dala- nik.

Hauxe da nik esaten nuen espoloia. Ez da argazkirik onena. Zer egingo zaio bada, nik atera nuen eta.

IMG_20160814_070542

Azkenean eskuinetik ekin genion. Atxiperre ugari eraman genituen, bideak ez daukalako babes finkorik, baina garrantzitsuena falta zitzaigun: matxetea.

Hemen Larregi bidea bilatu nahian.

100_1914

Baso harritsuan barrena joan zen, lehenik ezkerrera eta gero eskuinera.

Bilgunea montatu zuen pare bat friendekin, eta Peloia eta ni atzetik joan ginen.

Iritsitakoan, bidea handik zihoanik seguru ez genekienez eta dena nahiko puskatuta eta begetazioz beteta zegoela ikusita, behera joatea erabaki genuen.

-Esaten nizuen nik! 5 ordu! Hau ez huan bide egokia gaurko!

Oraingoan behintzat arrazoi zuen.

Bilgunetik rapel egin gabe jaisteko modua ere aurkitu genuen, eta handik jaitsi ginen.

Behin behera iritsitakoan, hain goiz ez zela eta eguzkiak sekulakoa eman behar zigula pentsatuta, atzera etxera joatea proposatu nien.

-Ostiyak! Honeaino etorrita zeozer egin beharko diagu ba!

-Iturrimurri- bota zuen Larregik.

Eta horrelaxe, trasteak jaso eta Iturrimurriren hasieraraino joan ginen.

-Bueno, mutilak. Goizeko 9ak dituk. 11etako goian egon behar diagu eta 12tako Eginon- esan nien.

Oraingoan ez zuten protestarik egin. Iritsi ginen bidearen hasierara.

IMG-20160814-WA0004

Lehenengo hiru luzeak nik egin nituen aurretik, eta azken biak, Larregik.

Hemen lehen luzeari ekiten.

IMG-20160814-WA0014

Eta Peloia adi-adi aseguratzen.

IMG-20160814-WA0005

Atzetik, Peloia atera zen. Ez zeukan egunik onena, bezperan eguzkiak berotu ederra eman ziolako gerrialdean. Aitzakia polita motxila arin-arin eramateko.

IMG-20160814-WA0013

Ondoren, Larregi. Horrela aurkeztu zitzaigun lehen bilgunean. Antiejuen gainetik begiratzen.

100_1915

Denborarik galdu gabe (kantuan hasi gabe) bigarren luzeari ekin nion.

100_1926

100_1917100_1918

Bitartean Larregi posatzen.

100_1919

Gora, poliki-poliki.

100_1921100_1923100_1924

Bide hau egin genuen azken aldian, lehen bilgunea egin ohi den lekua atzean utzi eta plaka horretan montatu nuen bilgunea. Ederki asko, itzalean. Peloia iritsi zenean, bronka bota zidan. Lekua ez zela erosoa eta ea nola bururatu zitzaidan bilgunea han jartzea. Atzokoan ez nuen punturik galdu nahi eta bilgunea tokatzen zen lekuan egin nuen.

Peloia bigarren luzean.

IMG-20160814-WA0008

Plaka polita da, baina azkar bukatzen da. Pixka bat gorago, bigarren bilgunea prestatu nuen. Tokatzen den tokian.

Biak bilgunean zeudenean, hirugarren luzeari ekin nion.

Hirugarren luzearen amaieran, bilgunean, esertzeko leku ezin hobea aurkitu nuen. Motxila bizkarretik kendu eta gustura egon nintzen. Hain gustura Peloia agobiatzen ari baitzen nire hitz-jarioarekin.

-Ez haiz isiltzen! Eta gañea, hitz eta hitz, eta ez dek ezer esaten!

Isildu beharko.

Peloia bigarren luzea amaitzen. Horrela lortzen dira kamiseta bat balio duten puntuak.

IMG-20160814-WA0015

Larregiren txanda. Laugarren luzearen hasieran.

100_1930

Eguzkia jaun eta jabe izan arren, gezurra ematen badu ere, brisa zebilen, eta eroso genbiltzan.

Bazihoan gora pixkanaka.

100_1931100_1932

Zoom pixka batekin.

100_1934100_1935

Eta berehala ezkutatu zen bistatik.

100_1936

100_1937

Peloia eta biok hirugarren bilgunean.

IMG-20160814-WA0006

Azken luzea geratzen zitzaigun. Bagoaztik, goan ere!

Hemen Larregi bosgarren eta azken luzeari ekiten. Espoloi batetik hasten da, eta kanal zikin samar batetik pasatu ondoren, tubo moduko plaka batean zehar jarraitzen du. Izugarri gustatzen zait amaierako plaka hori. Adarra jo zidaten horregatik ere. Ez da giro bi hauekin!

Badoa Larregi.

100_1938

100_1939

Azken bilgunera iritsi zen, eta Peloia eta biok abiatu ginen ondoren.

Begiratu zer pare agertu zitzaion Larregiri, azken bilgunean zegoela.

Karakola ta baria?

IMG-20160814-WA0012

Elkarri bostekoa eman eta trasteak jasotzen hasi ginen.

-Ondo, mutilak! Oraindik hamar terdiak ere ez dituk. Hamaiketakua lasai asko egiteko moduan gaudek.

IMG-20160814-WA0011

Zerbeza bero samarra edan, zerbait jan eta beherako bidearen bila abiatu ginen.

Ederki joaten zen basoaren itzalpean.

IMG_20160814_110433

Ekialderantz (hori esango nuke behintzat) basotik pixka bat aurrera egin behar da. Bidea puntu gorri batzuek erakusten dute. Haitz handi batean, Egino jartzen duen seinaletxo bat dago eta hark erakusten du beherako bidean. Jaitsieraren hasieran.

IMG-20160814-WA0010

Hemendik aurrera ederki igarri genuen eguzkiaren beroa.

Han zegoen Egino, betiko tokian. Eta hor hasi zen kamisetaren sugetzarraren amaiera.

Larregik egin zuen kamisetaren entrega zeremoniatsua.

IMG_20160814_120656

Eta Peloia pozez txoratzen. Hainbeste motxila astun, jel, barrita eta ur eramateak badu bere ordaina, alajaina!

IMG_20160814_120606

Uste dut egun osoan ez zuela kendu.

IMG-20160814-WA0003IMG-20160814-WA0002

Bazkaria zeukan Zarautzen. Mingaina edo horrelakoren bat. Gero Apolok hitz egiten duela!

Zorionak, Peloia! Merezi huan!

Hurrengo erronka, .eus-eko kamisetak lortzea da. Ez dakigu seguru nola lortzen diren puntuak. Baina brasa emateak balio badu, zerbait egingo dugu.

Zeremoniaren ondoren, Ziordiara joan ginen. Merezitako zerbeza freskoa eskatu eta telebistari begira jarri ginen, ea zumaiarrek estropadan zer egiten zuten ikusteko.

Handik, autoa hartu, Peloia Zarautzen utzi eta Zumaiara. Udako egun bete-betea izan arren, azalik erre gabe etxeratu gara behintzat. Ez da gutxi.

Segi gortzen!

 

 

 

 

 

 

5 thoughts on “Iturrimurri eta Peloiaren kamiseta

  1. Ñoooooooo!!! Oraingoan luze idatzi dek! Eta hori ez hagoela oporretan!
    Iturrimurri bia polita dek, baina aproximazioa, hasierara ailegatzeko aldapa… A zer aldapa! Hor nik ikusi diat Apolo birikak bota beharrean eztulka!
    Eta kamiseta… Hainbesteko exitoa izango zuenik ere… Orain denak eskean eta ez zait bat ere geratzen! Lortzeko meritoengatik baino, gehiago izan dek bigunegiak garelako…
    Hasi datorren kanpainarako kamiseta prestatzen: modeloa, kolorea, marrazkia, testua… Patrozinadorea aurkituko diagu! Niri adinako brasa emanez gero, lortuko diagu seguru… Wali! Eslogan polita duk: “Gortu eta punto.eus”.

  2. Ez zarete makalak Gortukoak!
    Aizue, eta kamixeta kontua Crowdfunding bidez egiten baduzue? Nik uste arrakasta dexentea izango lukeela proiektuak.
    Ni behintzat “engantxatzen” ari nauk!

Utzi erantzuna gortu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude