Birra Moretti (***)

Ez, ez da hotel bat, baina ez nekien 3 izar edo 5 jarri. Larregik esan beharko du. Zuekin, jaun-andreok: Birra Mooooooooreti!!!

Txalo bero bat.

 

IMG_20160820_164423

Gaur, abuztuak 20, Ziordian izan gara Larregi eta biok. Arratsaldez, gure kasuan harrigarria bada ere. Baina, asmatu dugu. Goizean zapar ederrak bota ditu. Eta arratsaldean ere, bidean gindoazela, Arrasatera iritsi baino pixka bat lehenago, euria ari zuen. Arrasatek Mordor ematen du azkenaldian.

Eguerdiko ordubata jota, Itturrikin egin dut topo Erribera kalean.

– Ze! Gaur ez al zuazte mendira?

-Bai. Arratsaldian guaztik.

-Ze, paetea?

-Bai. Gortu biharra ziok.

Ez du ezer esan, baina muturra okertu du pixka bat. “Honei ez ziok onik egiten” pentsatu dut nik. Nola ibiltzen garen jakingo balu, lasaiago geratuko litzateke. Nork daki, agian Iturrimurri egitera ere animatuko litzateke.

Presaka bazkaldu, eta Larregirekin kafea hartzera joan naiz Erniora. Han zegoen Igone, gure irakurle finetako bat. Kafea hartu eta martxa. Laurak ondo jota utzi dugu autoa Ziordian, eta abiatu gara, tirriki-tarraka.

20160820_161442

Atxiperre dexente motxilan, eta giro ederra, batere berorik gabe.

20160820_163144

Hor dago gure gaurko pareta.

IMG_20160820_161535

Azken unean, bidea dezente okertzen da.

IMG_20160820_163739

Azkenean, ia biderik gabeko baso txiki batean barrena, iritsi gara.

IMG_20160820_164423

Ia-ia bostak dira. Gizon preparatuba gauza haundia da, eta nik, bada ezpada ere, frontala ekarri dut. Inoiz ez dago jakiterik gauak noiz harrapatuko zaituen.

Hasi da Larregi lehen luzearekin borrokan. Lehen luzea izateko elegantea dela pentsatu dut nik neurekiko.

IMG_20160820_165610

IMG_20160820_165613

Badoa plakan gora. Harria, ikaragarri ona. Ona, kazula-kazula.

IMG_20160820_165740

Gora bihotzak.

IMG_20160820_170227

Larregik lehen luzetik hasierako bilgunera ateratako argazkia.

20160820_170210

Nire txanda. Iritsi naiz lehen bilgunera eta zuzenean bigarrenaren bila abiatu naiz.

Trantsizio hutseko luze bat da. II. mailakoa.

Hor nago bigarren bilgunean. Ez dira anteojuak, argazkia borroso dago.

20160820_172131

Eta Larregi lehenengoan, bigarrenetik ikusita.

IMG_20160820_172014

Hirugarren luzeari Larregik ekin dio. Gaurkoan, ondo ikasita ekarri du luzeen banaketa.

Lehen luzea ederra izan da; bigarrena, trantsizio hutsekoa. Hirugarrena, berriz, gora zihoan ahala gozatzen ari zen Larregi.

IMG_20160820_172721

Tubo moduko batean sartu da. Izugarrizko heldulekuak zituen, jesukristoren itsasgarritasuna (adherentzia esaten dute, horretaz dakitenek).

IMG_20160820_172839

Berehala iritsi da bilgunera. Nire txanda. Abisatu dit luzea ederra dela benetan. Eta hala izan da.

20160820_173603

Asko gustatu zait niri ere. Peloiak ere izugarri gozatuko zuen, baina bere garaian soldaduzka egitea ahaztu zitzaionez, orain goardia tokatu zaio. Pena da. Baina bueltatuko gara Peloiarekin eta kamiseta berri flamanteekin. Hau hiretzat dek Wali: “noizko agindutako .eus-eko kamiseta termiko edo tekniko edo eztakitzer horiek? Oporrak ez dituk ba betirako izango”.

Beno, haria galdu gabe. Hirugarren luzean goaz oraindik, eta bidea luzea da.

Tuboan sartuta.

20160820_173716

Hurrengo luzea bideko gakoa da. Bidean pixka bat kezkatuta nentorren gaur, betiko beldur punttu horrekin. Banekien luzea niretzako zela, Larregik laguntasun osoz utzita. Eta Itturriren mutur okerrarekin akordatu naiz une batez. Keba, broma da.

Gustura ekin diot luzeari.

20160820_174339

Luze hau ere zoragarria izan da. Diedro batetik hasi, plaka batera igaro eskuinera (hor zegoen pauso tonto xamar bat) eta zulo ederrak zituen plaka batetik amaitzen da luzea. Gaizki kalkulatuta edo ez dakit zergatik, bidean konturatu naiz espres bat faltako zitzaidala. Ondo amaitu dut luzea, hala ere.

Hemen Larregi Laugarren bilgunetik ikusita.

IMG_20160820_180049

Hurbilago.

IMG_20160820_180504

Eta luzea bukatzen.

IMG_20160820_180658

Bilgunera iritsi denean, goseak nengoela esan diot. Adrenalinaren ajeak.

Zerbezarik ez dagoenean…

IMG_20160820_181114

…ez dago edari txarrik.

Larregiren ipurdia, eta atzean Beriain eguzkitan (bista ona edo zoom ona daukanarentzat).

IMG_20160820_181137

Hurrengo luzea, bosgarrena, Larregirena da.

Abiatu da.

IMG_20160820_181608

Aupa, Mauritzia!

IMG_20160820_181614

Ai, ai, ai, ai!!!!

IMG_20160820_181644

Konturatzerako, bakarrik utzi nau bilgunean. Eskerrak eserleku ederra aurkitu dudan, galtzak urratzeko. Auskalo, akaso puntueusen bigarren ekipajean galtzak ere emango dizkigute (termikoak edo teknikoak, berdin dio).

Paisaje polita daukat aurrean hala ere.

IMG_20160820_181954

Norbait honaino iritsi bada (irakurtzen, esan nahi dut), zorionak bene-benetan! Lehiaketa bat edo zeozer prestatu beharko dut zuentzat.

Aurpegi honekin geratu naiz ni bitartean bilgunean.

IMG_20160820_182004

Iritsi da Larregi eta abiatu naiz ni ere.

Hemen ni bilgunera iristen.

20160820_183917

Hurrengo luzea, seigarrena, trantsizioko horietakoa izan da, berriro ere.

Zazpigarren eta azken luzearen hasieraraino joan naiz. Han kordino lodi bat zegoen harkaitz-zubi batean pasatuta, eta Larregik (gizon prestatuba hau ere) friend batekin gortu du bilgunea.

Piura honekin ekin diot. Hori bai, aurrez baimena eskatu dut, luzeari nik ekiteko. Gizon edukatuba gauza haundia da.

20160820_184827

Luze hau ere benetan ederra izan da. Hasiera bertikala, flipatzeko moduko ur-tantak, ezkerrera trabesiatxoa, eta ur-tantak berriro ere. Ederra benetan. Zorionak bidea zabaldu zutenei. Inguruko ederrenetakoa iruditu zaigu.

Txapa utzi eta banoa gora, poliki-poliki. Baina, aurrena, pose txiki bat.

20160820_185448

Segi gora.

20160820_185733

Iritsi naiz. Badator Larregi ere.

IMG_20160820_190836

Harkaitza, beste behin ere, izugarri ona. Lapazorriya baino itsaskorragoa.

Tarteka harri sueltoa eta bloke arriskutsu batzuk bazeuden ere (orain pare bat gutxiago), bide honetako harria mundiala da.

IMG_20160820_190852

Eta goian gaude. Zazpiak eta laurden dira. “Ez gaittuk makalak!” esan diogu elkarri. Bi ordu eta laurdenean bentilatu dugu bidea!

Txokolate pixka bat jan dugu. Gaur jel-zalea falta zen, baina Larregik barrita pare bat eraman ditu, txokolateaz eta fruitu lehorrez gain. Gauzak aldatzen ari dira. Hau penagarri da!

Soka hau zer da, gorria edo laranja? (Hau lehiaketarako galdera bat izan liteke. Zergatik ez)

IMG_20160820_192134

Wathsapp bat bidali diot Itturriri, lasai egoteko, sanoysalbo gaudela.

Larregiri materiala lapurtu nahian. Ez dago erraza.

20160820_191743

Gezurra badirudi ere, zerbeza baten izena duen bidea eskalatu ondoren, akuarius edan behar izan dugu. Nora begira ote daude sponsorrak?

Puntu gorriei segika, beherako bidea hartu dugu, ekialderantz (bai, no?).

20160820_193514

Kanteratik barrena, behera iritsi gara.

20160820_200351

Eta irribarre handi-handi banarekin, autoan sartu eta Zumaiara. Eta ordu hauetan, kronista gaixoa, irakurleei zor dien errespetuagatik, idazten! Hau mixeria! Eskerrak oporretan nagoela.

Gaurkoa plazer hutsa izan da. Gortu!

(Oharra: idazten hasi naizenean “gaur, abuztuak 20” jarri dut, baina, dagoeneko, abuztuak 21 da. Ondo lo egin).

 

 

5 erantzun “Birra Moretti (***)” bidalketan

  1. Hi oporretan, eta besteok ezin oporrik egin?
    Iritsiko dituk kamixetak, baina benetako paretak eskalatzeko, eh? Umekeiak dituk hauek esponsorrentzat! Gortu, ez biundu!

  2. Eada bia, Xabier, eada bia. Zenbat izar eman? Nik aspaldian egin deten polittena, dudipe.
    Ederki laburbildu dek dana kronikean! Hurrena…Berta!
    Wali! Ez al haiz animatzen egunen baten gurekin etortzera? Beno, aurrena materiala bilatu egin behar…

  3. Pareta bezain earra azken kronika ere. Are gehiago oporretan izanik halako esfuertsoa egin izana(abuztuaren 20tik 21era) guri, irakurle finoi, gogoak asetzeko. Gizon prestatuba izan ere kronista!
    Sokaren kolorea dela eta, dudipe gorriya. Zumaiarren kolorea! Laranja anekdotikoa.
    Eta…. Irakurle finon artean ere kamixeta termiko zein teknikoak zozketatuko al dira?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude