Udaberri

Atzo, irailak 4, Eginon egon ginen, ohitura zaharrari jarraituz. Azkenaldian ez gara handik urrun ibiltzen.

Goizeko 5:30tan jaiki, zerbait gosaldu eta begiak ireki ezinik, arranplara abiatu nintzen. Seietan genuen hitzordua. Irtetean, neska-mutil koadrilla ederra zegoen moilan, parranda bukatu ezinik.

Eginora iritsi ginenean, goizeko zazpiak jota, artean eguna argitu ezinik zebilen.

Eginon autoa utzi eta hormarantz goazela argazki hau atera zigun Larregik.

Esaten nion nik ez zela piperrik ikusiko. Ez dugu argazki lehiaketarik sekula irabaziko.

IMG-20160904-WA0013

Iritsi ginen bidearen hasierara eta orduantxe argitu zuen. Zazpi luzeko bidea da Udaberri. Jakinaren gainean geunden leku batzuetan harria nahiko suelto zegoela, parranderoak bezala.

Lehen bi luzeei Larregik ekin zien. Hemen lehen luzearen hasieran.

IMG_20160904_074715

Gorago.

IMG_20160904_075137

Eta gorago. Eta gora gu!

IMG_20160904_075526

Zuhaitz hartan bilgunea prestatu eta Peloia eta biok abiatu ginen.

Luzean gora gindoazela, leku jakin batean Peloiari argazkia atera nahi nion, nere ustez ikusgarria aterako zen eta. Baina ezin izan nuen. Mobila motxilan neukan.

Norbait honezkero konturatu ez bada, esan beharra daukat argazki guztiak mobilarekin ateratakoak direla. Izan ere, Peloiak argazki-kamerarik ere ez du eramaten, “Peso de más” delakoaren modak harrapatuta.

Hemen bilgunera iristen. Peloia gortuko kamisetan flamantearekin.

Makina batek eskatu dio Larregiri, baina galdetu diezatela Peloiari ea nola edo hala lortzen den.

IMG-20160904-WA0014

Hemen Larregi bigarren luzean.

IMG_20160904_082338

Bigarren bilgunera iritsi zenean, Peloia eta ni joan ginen atzetik txintxo-txintxo. Eta isil-isilik, jendea azkar molestatzen da eta.

Sokaburua aldatu eta hirugarren luzeari ekin nion. Aurpegi hauekin utzi nituen bigarren bilgunean.

IMG_20160904_083849

Sabaira iritsi arte parabolt bakarra ikusi nuela esango nuke.

IMG-20160904-WA0018

Dena dela, sabaiaren azpira arteko tartea erraza zen. Baita sabaia gainditzea ere.

IMG-20160904-WA0011

Hurrengo plakaren amaieran zegoen zailtasuna.

IMG-20160904-WA0010

Ondo izerdituta iritsi nintzen bilgunera. Halaxe ailegatu ziren beste biak ere.

Baina, bien bitartean, Peloiak izugarrizko blokea bota zuen (nahi gabe), eta ez zen gogoratu deiadar eginez abisatzeaz.

Laster hartu ziguten kargu Elmer edo Berta edo egitera joan ziren batzuk (azpeitiarrak gure ustez, hizkeragatik).

-Ez al dakizue abisatzen? Harria edo piedra edo zeozer esan!

Arrazoi osoa zuen, baina dena den blokea beste aldera erori zen.

Beno ez dakit blokea zen edo harri koskor bat. Nik ez nuen ikusi eta. Batek blokea esaten dit eta besteak harri koskorra. Sakana osoan eta Aiaraldean ere sumatu omen zen. Auskalo.

Larregik eramandako akuariusen granizatua edan eta laugarren luzeari ekin nion.

Ezkerrerantz doa luze hori eta kuriosoa iruditu zitzaidan.

IMG-20160904-WA0007

Bilgunea arte eder baten itzalean egin, eta berehala iritsi zen parea.

Hurrengo luzea ere neuretzako zen. Argazkian, bosgarren luzea amaitzen.

IMG-20160904-WA0009

Luzearen amaieran kolpe tonto bat hartu nuen eskuineko belaunean. Eta gizon preparatuba gauza handia denez, motxilatik tirita bat atera, jarri eta kitto.

Hurrengo luzea egiteko, zati bat oinez egin behar izaten da.

Azken bi luzeak Peloiarentzat ziren.

Judas, prest? Ekin!

IMG_20160904_102616

Kamiseta horrekin igoko ez da ba!

IMG_20160904_102701

Estilo ederrarekin gainera.

IMG_20160904_103133

Esan nion:

-Joder, Pelon! Hiri beti luze politenak tokatzen zaizkik!

Argazkian eskuinean ikusten den zuhaitzean egin zuen bilgunea. Hantxe dago eta.

Zazpigarren eta azken luzeari ekin zion Peloiak.

Bazihoan tirriki-tarraka.

IMG-20160904-WA0000

Eta ni aseguratzen, serio demonio!

IMG-20160904-WA0004

Di-da egin zuen. Hemen azken bilgunean.

IMG-20160904-WA0003

Larregi eta biok ere iritsi ginen. Elkarri bostekoa eman, “ez gatxuk makalak!” esan eta trasteak jasotzen hasi ginen, Larregik eramandako litxarreri batzuk jaten ari ginela. Ea esponsorren bat aurkitzen dugun, bidearen amaieran gosea igarri egiten da eta.

IMG-20160904-WA0001

Beti bezala gerria okertuta agertzen naiz ni. Beti lanean.

Hamaikak eta laurden ziren bidea amaitu genuenean. Trasteak bildu eta Usoa eta Aztorearen ondoko bidexkatik jaitsi ginen.

Larregi eta Peloia bidean aurrera. Atzean, Arista de los caracoles bidearen amaiera ikus daiteke. Pared de doña Eusebia omen du izena. Hori ere egin genuen, baina ez dut uste kronikarik idatzi genuenik.

IMG_20160904_114115

Jaitsiera amaitzen.

IMG_20160904_120344

Ederrak ikusten dira Usoa eta Aztorea.

-Hauek ere noizbait eskalatu beharko dizkiagu ba- bota zuen Larregik.

Hor geratzen da erronka, baina aurretik Berta egin behar dugu.

Eginora iritsi, ur pixka bat edan iturrian (tabernarik ez dagoelako) eta Zumaiara abiatu ginen, kontxako estropadak irratian entzuten, eta beti bezala Xarpasen falta sumatzen.

Ea hurrengoan Berta egiten dugun.

Gortu!

4 thoughts on “Udaberri

  1. Oyes! Makina bat marmar entzun behar izan nian orduarengatik, goizegi zala, ilunpetan zegoela… Baina eguzkia berotzen hasi zenerako, gu bueltan Zumaiara, lan guztiak eginda! Horrek ere asko balio du.
    Eginoko bia asko egin dizkiagu: Caracoles, Xabier, Elmer, Susi, Udaberri, Iturrimurri… Ziordian Irati eta Birra Moretti… Baina oraindik badaude pendiente beste batzuk, ala? Usoa eta Aztorea segidan, Berta, Batean kale, Ziordiko espoloia… Ea urtea amaitzerako posible dugun.
    Gortu!
    Larregi

  2. Ez zeate makalak!! Edo montaje bat ote dia argazki hoiek? Zuek ezagututa, askotxo iruitzen zait horrela eskalatzea…
    Eta gortuko kamiseten kontuarekin, ni Igonerekin ados, jarraitzaileok ere gure esfortzua egiten degu eta zeozer zeozer merezi deu!

Utzi erantzuna Libe(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude