Basurdetan Iñakirekin

Joan den astean, Peloiak astebukaeran lan egin behar zuela aprobetxatuz, Larregi eta biok zakila bira egin genuen. Baita gustura amaitu ere.

Aste honetan Peloia mendira joan da asteburu pasa, eta Larregik esan zidan ez zuela eskalatzeko tarterik edukiko. Ez neukan erraza.

Baina, nola diren gauzak, ostegun arratsaldean, auzoko pintxopotean, Iñaki eta familiarekin topo egin, eta harria bota nion suabe-suabe.

-Zenbat urte eskalatu gabe? Nik ezautzen diat bat Aiako harrian hiretzako moduko bide bat…

Dena prest zegoen paretosauroen emanaldi berri baterako. Eta horrelaxe, ostiral goizean (atzo) Basurdeen begiratokia eskalatzera abiatu ginen. Nik dagoeneko bi aldiz gutxienez eginda neukan, baina inoiz ez bide osoa aurretik. Oraingoan izan dut aukera.

Autoa Arritxulo aterpearen kanpoan utzi, trasteak hartu (beharrezko denak, nire ustez) eta bidearen hasierara joan ginen. Ailegatu eta motxila bizkarretik kendu baino lehenago konturatu nintzen soka autoan utzi nuela.

Iñakik ez zuen aukera galdu adarra jotzeko:

-Ze! Hainbeste urte eskalatu gabe eta sokarik gabe hasi behar al deu?

Motxila utzi, eta buelta berriro ere autora. Soka hartu eta bidearen hasierara joan nintzen berriro. Han zegoen Iñaki parre txikiarekin.

-Beno. Oraingoan bai. Bagoaztik zumaiarrak!

Lehenengo luzean.

img-20161007-wa0012

Luze berean pixka bat gorago.

img-20161007-wa0007

Bilgunea prestatu, eta Iñakiren txanda. Katu-hankarik ez zeukan eta nik utzi nizkion gure garaiko katu-hanka mitiko batzuk. Ea asmatzen duzuen zer marka eta zer modelo den.

Bidearen lehen pausoetan.

img_20161007_100250

Badator tirriki-tarraka.

img_20161007_101548

Dinosauro zaharrak oraindik ere bagarela zerbait!

img_20161007_101952

Eta iritsi da mutila bilgunera. Nekatuta baina pozik.

img_20161007_103016

-Zailena egin dek! -esaten nion behin eta berriz.

-Hankakin egin indarra! -a zer paliza eman nion.

Bigarren luzea egin nuen. Lehena baino motzagoa eta errazagoa.

Bilgunetik argazkia atera nion Iñakiri, bigarren luzeari ekin zionean.

img_20161007_104240

Zer gustura hartzen zuen bilguneko atsedentxoa!

img_20161007_111501

Erreparatu katu-hankei. Eta asmatu marka eta modeloa.

Tartetxo bat oinez egin eta hirugarren luzearen azpira iritsi ginen. Luzearen hasiera bertikala da eta hortxe dago bideko pauso gogorrena.

img-20161007-wa0014

Pixka bat argiago.

img-20161007-wa0003

Hortik berehala iristen da bilgunera. Dena prest zegoenean hasteko esan nion Iñakiri.

Pentsatu nuen kostatuko zitzaiola pausoa egitea, baina paretosauroen sena erabiliz, berehala lortu zuen.

img_20161007_110100

Beste bi luze erraz, eta bidea amaitu genuen.

Bista ederrak daude Basurdeen begiratoki horretatik.

Ez esan neri hau ez denik pose yosemitikoa!

img_20161007_120146

Horma horren ordez Yosemiteko El Capitan jarri, eta klabao!

 

Mezua bidali.

img-20161007-wa0006

Soka jaso.

img-20161007-wa0005

Trasteak hartu eta behera. Arritxulegiko lepotik pasatu.

img-20161007-wa0008

Eta handik Arritxulo aterpera.

Bidean, makina bat tiro jasotakoa bisitatu.

img-20161007-wa0011

Eta aterpean, zerbeza eder bat. Ongi irabazitakoa.

Espero dut Iñakiri agujetak pasatzen zaizkionean, arnes berria erostea. Roca urdin zahar horrek ez zidan konfiantzan handirik ematen. Ea noiz animatzen haizen berriz!

 

 

 

 

3 thoughts on “Basurdetan Iñakirekin

  1. A zer bi! Eskalatzeko beharra eta gogoa elkartuta!
    Katu-hankak: boreal firé, noaindik ere VI+ egiteko egokiak.
    Honezkero begiak itxita ere egiteko moduan haiz bia, Apolo!
    Zorionak bioi!

  2. Ez nun uste, baina bai, zakila bira egin zuten!! Han egon nintzan fin-fin noiz iritsiko zain! Ez ziren lehenengoak izan, baina duintasun osoz iritsi zian. Eta oain beste hau Apolok eta Iñakik, zorionak bioi! Nik ez dakik katu-hanka hoiek ze marka dian, baina polittak diala bai. Horrekin nahikoa da, ezta?

Utzi erantzuna Libe(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude