Urteko batzarra

img-20161203-wa0011

Atzo, abenduak 3, euskararen egunean, Larrunarrin ospatu genuen Gortuko urteko batzarra. Bazkideen %100 han izan ginen. Eta probatu gabe geneukan horma bat aukeratu genuen, plaka gorriak izenekoa.

Aurrez, beti bezala, sesioa.

-Nora joango gaituk? Aiztondora, Larrunarrira…?

-Aiztondoa paso! Rapelatu in behar dek!

-Ta Txindokin jesukriston aldapa.

Ba Txindokira. Nahiago izan dut Larrunarri edo Ñañarri jarri, Txindoki baino. Nonbaiten irakurri dudanaren arabera, Txindoki hara joaten ziren artzainek jarritako izena da. Mendiaren berezko izena Larrunarri edo Ñañarri omen denez, Larrunarrikin geratuko naiz oraingoz.

Zazpi terditako abiatu ginen Arranplatik, ez aurretik Peloiari sustotxo bat emateko saiakera egin gabe. Larregi iritsi zen eta Peloiaren zain geundela, “ezkutatzea” pentsatu genuen, auto eta guzti. Baina ezin izan genuen. Esnatuta etorri zen.Umeak baino okerragoak gara.

Iritsi ginen Larraitzera, kostan geneukan eguraldi ona atzean utzita, Tolosatik Amezketara arteko mordor txikia gurutzatu ondoren.

Abiatu ginen aldapa luzean gora. Batzuek ordurako bueltan zetozen, frontala kopetean dutela igotzen diren horiek.

img-20161203-wa0006

Arnasa hartzeko atsedenetan paisaia ederrak ikusten dira.

img_20161203_084420

100_1980

Aldapan gora egin ahala, Aizkorri, Gorbeia, Anboto, Mugarra, Oiz, Udalaitz eta abar ikusten genituen.

Eta, nola ez, Larrunarriko pareta ederrak.

100_1983

Lurra lainoa soinetik aztindu ezinean.

img_20161203_094535

Oria iturria delakoa pasatu eta berehala, ezkerrera abiatu ginen, Tximista bidea izenekoan barrena.

img-20161203-wa0007

Beti bezala, Peloia aurretik. Normala, Amezketan ere Peloiari animoak emateko pankarta bat ere ikusi genuen eta. Eta Larregi eta biok atzetik, pixkanaka.

100_1985

Gora begira, ondo ikusten ziren plaka gorriak.

img_20161203_094506

Hurbilagotik.

100_1984

Gure bidea Eskualido Karnero izenekoa zen. Baina haraino iristea ere ez zen lan makala.

Hiru luze, hiru lagun (Gortuko kideen %100) eta nahi adina haize fresko. Plan ederra geneukan. Gainera, urteko batzarra izanik, bagenekien lau edo bost erabaki on hartuz gero, bazkari ederra edukiko genuela.

Hormaren azpian, bidea nondik hasten den ondorioztatu ondoren.

img_20161203_102125

Ezkerrean, presidentea, eta eskuinean, presidenteordea (hau da, inolako ardurarik ez duena).

Eta itzalean, idazkaria-diruzaina-kronista-uraeramatenduna….

img_20161203_102110

Larregik ekin zion lehen luzeari.

100_1987

Oraingoan, urteko batzar orokorra zela eta, Peloiak argazki-kamera eraman zuen. Eta hori igarriko da erreportaje honetan.

100_1986

Larregi bazihoan kanalizoetan gora, harri gorrixkan barrena, motxilatik kea zeriola.

100_1989

Ederra haitza, ederra bidea eta ederra eguraldia, haize freskoa nagusi zen arren.

Aupa Mauritzia!

100_1992

Idazkaria aseguratzen.

100_1994

Bidea paperean erraza izan arren, ez zen eskalatzeko hain erraza; heldulekuak ez ziren hain nabarmenak eta hanka kanalizoetan sartzea zen gakoa. Pixka bat arraroa baina oso sentsazio ona.

Ni, lehen luzea bukatzen.

img-20161203-wa0014

Bigarren luzea, Peloiaren txanda. Amezketako pankarta ikusi ondoren, erraz egin zuen mutilak. Normala.

img_20161203_105107

Plaka gorri-gorriak. Zumaiarrenak dirudite. Haizeak tarteka fuerte jotzen zuen arren, gustura egoten zen.

img_20161203_105158

Zeruan behintzat, airea ari zen berotzen, putreak igogailua hartzen ari ziren eta.

img_20161203_105453

-Hoiek bai earki, hegoak mugitu ere egin gabe!!

Peloiak honela ikusten gintuen bigarren bilgunetik.

100_1997

Esplikatu beharko die rokodromoko lagunei nola egiten duen aldi berean eskalatzen ari diren bi lagun aseguratzeko. Ea noizbait animatzen dituen gurekin etortzera. Indar gaztea behar dugu motxila astunak igotzeko, babarrunak jan eta musean egiteko.

Hirugarren luzea, nirea. Konturatu gabe, luzeak helduenetik gazteenera egin ditugu. Lehena presidenteak, bigarrena presidente ordeak eta hirugarrenak idazkariak.

Nire txanda.

100_2000

Ur-tanten luze polita. Bitxia bada ere, bigarrena iruditu zitzaigun zailena. Pauso tonto bat zeukan hasieran, fedez egin beharreko horietako bat. Eta nik behintzat, fedetik gutxi.

Bagoaz gora, haizearekin batera. Ez dakit puzkerra bota nuen edo motxilari kiratsa zekion… Dizerdit.

100_2007

Pena da, baina bide ederrak bukatu egiten dira konturatzerako.

Iritsi zen Larregi.

100_2011

Peloia ere bai. Pixka bat gorago bidali nuen, eta Larregik eta biok sokak jaso genituen.

Eta gero, gora zuzen-zuzen, gurutze distiratsu batera iritsi arte. Gurutze horren distira erraz ikusten da Larraitzetik ere.

Ez dakit zer duen argazki honek, baina badirudi hegan hasi behar dudala.

100_2013

Hortik aurrera, aldapa pikea. Peloiaren terrenoa. Eta gainera, amezketarrak ere alde ditu.

Ez, ez, ez. Ez da txizañean ari. Inspiratzen ari da, haran-zulora begira.

100_2014

Zuzen-zuzen jarraituta, gurutze distiratsura iritsi ginen.

100_2016

Handik, berehala harrapatu genuen gailurra. Ez dakit batzarra zelako edo zergatik, baina jendetza zegoen. Txapeldun hori ez da gure kuadrilakoa, eta bokala izateko profilik ere ez genion ikusi.

100_2017

Hemen ematen du beleak Larregiren ahoan sartu nahi zuela, dentista balitz bezala. Eskerrak ez zuen ahoa zabaldu.

100_2018

Ez naiz gogoratzen zer galdu zitzaigun, baina hor gaude biok lurrera begira.

100_2020

Batzarreko kide guztiak, gustura asko.

100_2024

Ahoan zerbait sartu, giharrak ez atrofiatzeko, eta beherako bidea hartu genuen.

Izan ere, Larrunarriren gailurrean ez dago intimitaterako lekurik. Beherakoan, uda ukituko argazki bat.

img-20161203-wa0010

Kamiseta ederra da Gortukoa, baina beste zenbait gauzaren artean, hurrengo urtean kamiseta berria ateratzea erabaki genuen. Izango duzue irakurle maiteok horrelakoren bat lortzeko modua. Baina ez da erraza izango. Urduliz? Ba horrek ez dizu batere lagunduko.

100_2025

Jaisten amaitzen ari ginela, urteko batzar guztietan egin ohi den moduan, bazkaltzera joan behar genuela erabaki genuen.

– Nora joango gaituk?

-Nigatik sagardotegira.

Deitu batera, deitu bestera, eta azkenean, Petritegin aurkitu genuen lekua.

Larraitzera iritsi ginenean, motxilak utzi, arropa aldatu (aldatzeko zeukanak) eta eztarria busti genuen lasai-lasai bertako tabernan.

img-20161203-wa0017

Eta handik, Petritegira. Aparkatzea ere ez zen erraza izan. Hura jendetza. Larrunarriren gailurra zirudien. Hor gaude majo-majo.

img-20161203-wa0034

Hortik aurrera, gero eta majoago.

Gogoratu, bokala behar dugu. Ez lokala eta ez vokala. Bokala, kon b. Ahozabala, alegia.

Adi hemendik aurrera, lehiaketa eta zozketa ezin hobeak egingo ditugu eta.

Gortu. Hurrengo urtean berriz!

 

 

Eta pankartaren misterioa, zer?

Ba, Amezketan Peloiaren artista edo horrelako zerbait zioen pankarta bat zegoen. Horixe bakarrik behar genuen txorakeritan hasteko. Peloiaren artista, eta Peloiak arista egin nahi, eta nik ezetz, bide asko daudela eta probatu egin behar direla. En fin. Honatx Peloiari animatzeko pankarta.

img-20161203-wa0016

Itxuraz, Altunak eta Saralegik egingo zuten Peloiari animatzeko. Bai, ezta?

 

4 thoughts on “Urteko batzarra

  1. Kar, kar, kar!
    Igoera poetikoa, idazkari jauna.
    Urteko batzar konpletua, ke majos!
    Urduliz urduliz ni Gortuko kamixeten asuntoarekin…
    Gora Maurizia!

  2. Joño, a ze inspiraziyua!!
    Azkenian hartu al zenuten erabakiyik urteko batzarrian?
    Hoixe jakiteko goguakin geatu naiz ba ni…
    Batzar irekiren bat egiten baldin badezue inoiz, abixatu!!!

  3. Oso ondo kontatua, Xabier. Ederki ari haiz, eta neurria hartu diok testuaren eta argazkien arteko orekari, eta umorea ere tamainan, behar den bezala. Zorionak!
    Informazioa osatze aldera, eta kronikean aitatu ez duanez, komeni duk arratsaldeko mus-saioa ere gogora ekartzea. Izan ere, presidenteak eta presidenteordeak irabazi egin zioten Euskal Herriko Mus Txapelketan Zumaiaren izenean Zuberoan aritu zen bikoteri, alegia, Kikiri eta idazkari-diruzain-kronista-uraeramatendunari. Urduliz jarri gabe, presidenteordea betaurrekorik gabe (zer ikusiko zuen!), batere izerditu gabe… erraz! Datorren urteko batzar osterako gehiago entrenatu, Xabier.

Utzi erantzuna gortu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude