Gaur, abenduaren 10ean, Pikoketan egon gara Peloia eta biok. Goizeko 7:30etan jaso nauenean, autoko termometroak 14ยบ C markatzen zituen. Bidean goazela entzun diogu irratiari kostaldean giro epela zegoela baina barrualdean zero azpiko tenperaturak zeudela. Entzun bai, baina ez diogu sinetsi.
Barrurantz gindoazen heinean, termometroa behera hasi da poliki-poliki.
Araban sartzean, jesukristoren behe lainoa eta gradu bakar bateko tenperatura. Agurain parean 3 gradu zero azpitik, eta han ere behe lainoa. Esan diot Peloiari:
-Gaur Egino ikusi ere ez diagu egingo.
Eta berehala Ziordiako irteera ikusi dugu, Egino pasatu dugunaren seinale.
Baldintza horietan eskalatzeko inolako asmorik gabe, Altsasu pareraino jarraitu, eta Etzegaraten barrena Gipuzkoan sartu eta Oiartzun aldera jo dugu, Pikoketara.
Han, berriz, tenperatura goxoa, eguzkia eta eskola osoa (txikia bada ere) guretzat.
Gaur Larregi falta genuen. Kale. Urteko batzarra eginda eta musean irabazita, jubilatzeko moduan daukagu gizona.
Hastera gindoazela hiru mutiko iritsi dira. Geroxeago, beste bi.
Ezkerretik hasita, lehen hiru bideak egin ditugu. Lehen biak oso errazak eta hirugarrena zailagoa.
Ni lehenengo bidean.
Peloia bide berean.
Bideak oso motzak dira. Peloia bide berean, pixka bat gorago.
Peloia goitik ikusita.
Peloia hirugarren bidean, desplometik atera ondoren. Helduleku oso onak dituen desplome labur bat gainditu behar da.
Gero, eskuineko aldera mugitu gara eta han ere pare bat bide eskalatu ditugu. Azkenerako kamiseta hutsean gainera.
Ezkerreko aldea. Ezker-ezkerreko desplome horren ertzetik doa gaur egin dugun biderik zailean. Krokis batean V+ ematen diote eta beste batean 6a.
Itxura hau dauka eskuineko aldeak.
Bueltan, Zarautzen jesukriston ohol piloa ikusi dugu itsasoan. Olatu txiki-txikiak eta surfista andana. Eskerrak guri ez zaigula horrelako masifikaziorik tokatzen. Lasai asko ibili gara gaur ere.
Segi gortzen!
Gortuko ez zarete ba zuek hainbeste kotxe buelta eta peretekin!
Arraun! Kar, kar, kar…
Peret? Guk Black Sabbath jartzen deu!