Santelmotan, Elmer

Atzo
Argitu dezadan lehenbailehen: gaurkoan hau idazten duena ez da blog honetako idazkari ofiziala, Apolo, baizik eta Gortuko trinitatearen presidentea, Larregi, alegia, eta horrek badauka azalpena. Astean zehar gortzen aritu gara, igandeari begira, Ziordian Rock circus izeneko bia egiteko asmotan Peloiarekin, baina atzo arratsaldean Apoloren uasapeko mezua Gortu taldera: “Bihar ezin diat jun gortzea”. “Uiiiiiiiiiiiii, arrazoi handi samarra izan behar dik”, pentsatu nuen. Total, Apolok taxistatza egin behar zuela gaur goizean eta ezin zela etorri. “Biuna!”, suabeena, Peloiak; ni, berriz, Evaristoren liburu batekin akordatu nintzen, askotan bezala: Por los hijos lo que sea.

Peloiari B plana proposatu nion: Elmer egitea, Eginon. Duela hilabete batzuk egin zuten Apolok eta berak (ikusi orduko kronika hemen), eta Circus hurrengorako uztea, hirurok gaduenerako. “EA konforme”, Peloiak.

 

Gaur goizean jaiki naiz…
Amaiako plazan geratuta nengoen Peloiarekin, 07:00etan. Loa amenizatua izan dugu Moila inguruko bizilagunok (bai, zahartzen ari naiz), eta bereziki akordatu naiz txosnetatik ailegatu zaidan abesti batekin: “Se acabó la diversión, llegó el Comandante y mandó a parar”, baina ez da etorri Fidelik eta musikak ozen jarraitu du gau osoan.

Etxetik irtetean, Arranpla aldetik sartu naiz Amaiako plazan, Marina alderako perspektiba hobea izateko, eta a zer panorama! Peloia zain neukan. “Jode, honek ematen dik Los otros“. Isil-isilik eta disimuluan, han abiatu gara Egino aldera. Aurretik, ordea, ezustekoa: Jadarre parean, ertzainen kontrola, akoholemia; “Gelditu!! Gelditu!!”, deseatu dut behingoagatik, baina aurrera jarraitzeko esan digute.

 

Eginhotz!
Zumaiatik 12º-rekin irten gara, eta Gasteiz pasa orduko, Lautadan, Sakana aldera, 2º besterik ez dago… Eguzki ederra daukagu aurretik, baina termometroa ez da igotzen. “Jodeeeeee!!!! Hotzaaaaaa”. Aparkatu, motxilak prestatu eta betiko duda, abrigatzeko zerbait hartu edo ez; izan ere, orain momentuan hotz, baina aldapa igotzen hasi orduko, izerditan hasten gara eta alferrikakoak dira beroki guztiak. Ez da erraza asmatzea… Txalekoak kotxean utzi ditugu. “Kondoskojones”, Peloiak.

Ez gara lehenak
Cujoren baserriaren aurretik isilik pasatu gara, ez esnatzeko, eta pistari jarraituta, burdinazko hesia pasatu eta aldapan gora egin dugu. “Peloia, hik zertarako daukak 4x4a? Hemendik kotxean igo behar diagu! Begira, hemen daukak aparkatzeko tokia!”. Baina Peloia, azeri zaharra, perretxikuez hizketan hasi da, hemen basoan irtengo direla, hurrena begiratu behar dugula fiu-fiu y bla-bla, despistatu nahian.

Basotik paretaren azpialdera irten eta ikusi dugu ez garela lehenak, beste batzuk aurreratu zaizkigula, Elmer bidean bertan. “Aibadios! Ta? Zer egingo diagu? Zain egon? Beste bia bat egin?”. Hizketaldia egin eta erabaki dugu zain egotea. Bi mutil dira, bata Bilbokoa eta bestea Logroñokoa. Trasteak atera eta Peloia boluntario hasteko. Ezagutzen du bia. Lehen aldiz etorri zen Apolorekin hark 103 kilo zeuzkanean, eta jaitsiera tekniko bat (erretirada, alegia) egin behar izan zuten; gero, hurrengoan, pixka bat geghiuago prestatuta, igo zuten, baina nahikoa petatuta bukatu omen zuen, eta orduan erabaki omen zuen plafoian entrenatuko zela, eskalatzeko lokalean, beso-zuztarrak gortzeko.

Trasteak jartzen eta prestatzen ari garela, Peloiaren fama areagotuko duen gertakaria: “Ostia! Kamera! Etxean utzi diat. Dena prest nitxakan… Mahai gainean etxean… Atzo kargatzen laga nian…”. Batzuek fama eta besteak tenitu, eta berriz ere izango da hau Juan Olvido memoria de grillo.

 

Ederra bia
Peloiak erraz igo du lehen sokaldia, elegante. Aste Santuko oporretatik tripatxoa aterata etorri zaigu (“La buena vida”, dixit), mejoratuta, baina besoetan dinamita dauka, eta hori igartzen da.

Ondoren nik bigarrena egin dut, gozatzen. Orduan esan du lehen aldiz Peloiak:
-Hau dek lasaitasuna!

Hirugarren sokaldia Peloiarentzat. Eskalada oso polita da, helduleku onekin, bertikala, gozatzekoa.
-Hau dek lasaitasuna! Hau dek isiltasuna!

Laugarrena hasi aurretik, eguzkitako krema atera eta eman dugu, Lorentzo ederki berotzen hasi zaigu eta. Peloiak ideia brillantea izan du: “Utzidak mobila, hiri argazkiak ateratzeko”, eta hauxe emaitza:


Sokaldi hau ere ederra da, eta gora ailegatutakoan, oinez jarraitu dugu 80 metro inguru, azken metroei ekin aurretik. Zuhaitz baten itzalean jarri gara, denbora egiten, gure aurretik zihoazenei tarte bat uzteko, baina Peloia fuerte dago eta nahi gabe ere harrapatu egiten zuen bilbotarra; begiratu eta ikusi argazkietan:


Orduan ere entzun dut, ozen eta garbi:
-Hau dek lasaitasuna! Hau dek isiltasuna! Hau dek espiritualitatea!

Alegia, nabaritzen zela Apolo falta zela. Makina bat aldiz entzun eta irakurri dugu aste honetan Peloiaren “Kraboiak!” ozena.

Goian elkartu ondoren, azken sokaldia, laburra eta erraza, niretzat.

Amaieran erreibindikazioraiko tartea: guk ere maiatzaren 7an bozkatzeko asmoa daukagu!


Ohi bezala, eskua eman diogu elkarri eta betiko esaldia esan: “Ez gattuk makalak!”, eta trasteak jasota, zerbait janda eta edanda, goialdera irten gara.

 

Bueltatzen
Bidexka estua doa mendiaren goialdetik, eta Aztorearen parean, kanalean behera hasi aurretik, Peloiak tirolinaren proiektuari heldu dio eta neurriak hartzen aritu da: “Ez dakit zenbat metro kable, tentsoreak…”. Hori dek eta, Peloia!

Bide estutik eta hartxingaditik behera, tarteka kontuz jaitsi beharra dago:

Aztorearen eta Usoaren ondotik pasata, atzera basoan sartu gara, eta berehala iritsi gara Eginora. Zain geneukan, ordea, Cujo, zaunkaka, ondo esnatuta.

Bidean, Euskadi Irratia (Peloia, noiz jarri behar dek Ozzy Ousborne?) eta Realaren partidua. 1-0 irabazten eta komentarista gustura, baina Arrasate pare horretan gindoazela beldurra nagusi, oraingoan ere ez zioten gola sartuko eta enpatatuko.

Kotxea garajean sartu, eta Labarran hidratazio-saioa (horrela esaten zaio, ezta, Libetx?); oraingoan, ordea, falta genituen gure irakurle finak, laguntzeko, eta Peloiak eta biok bakarrik moldatu behar izan dugu. Ederra zegoen!

“Egintzak kronikea!”, Peloiak. “Idatzizak luzea, literatura asko eta argazki gutxi. Nik gero komentario bat egingo diat”.

Zer diok, Pelon? Oh, Pelon, oh, Pelon-Pelon blues, oh, Pelon blues. Ederki ibili gaituk, ezta?

2 thoughts on “Santelmotan, Elmer

  1. Apoloren prentsa-oharra:
    Kontxo, kontxo!
    Ez nuen gutxiago espero. Behin kale egin eta entzun egin behar: “103 kilo, isiltasuna, lasaitasuna…”. Ni ez naiz ssssssssekula 103 kilo izan.
    Isiltasuna eta lasaitasuna hainbeste aldiz zergatik errepikatzen diren ez dut ulertu. Seguruena autobidea itxita egongo zen eta ez zen autoen eta kamioien burrunba entzungo.
    Hurrengoan zirkura. Gortu!

  2. Kar, kar, kar…
    Apolo ziur ez hituala higatik ari isiltasuna eta aipatzean, bai zea!!!
    Tirolinaren kontuari helduz, irakurle jatorrok ere aukera izango ote genuke trinidadearen saio bat zuzenean ikusteko eta abiadura handiko tirolina eraikitzen den bitartean, planteatu ote duzue, bestela planteatu, streaming bidez egitea konekzioa???
    Aupa, Gortu!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude