Baltzolan, flipetan

Larunbatean, abuztuak 19, Baltzolan izan ginen Peloia, Mutua eta hirurok.

Hau egia da: Extremadurako herri txiki batean nago, hotzak akabatzen (gauerdian kalean, a la freska, 30°-tik gora) eta kronikea mobiletik idazten. Hau ez bada 6c, zer ote da 6c?

Kontua da Atxartera joateko asmoa genuela, baina Durango parean zer eguraldi geneukan ikusita, Baltzola ezagutzeko proposamena egin zigun Mutuak.

Ni, gustura; Peloia ere bai (marmar batean). Mutua eskalatzen oso ona da, mutil jatorra ere bai. Baina GPSarena egiteko ez du balio. Eskerrak bidea ezagutzen zuen. Mobilaren laguntzarekin ere kostata! Hor ez du gradurik egiten.

Autoa utzi eta gero ere, Baltzolako kobazulora eraman ordez, beste kobazulo batean sartu gintuen. Han ere bazeuden eskaladako bideak, baina banekien ez zela hura benetako Baltzolako kobazuloa.

Iritsi ginen, behintzat, halako batean. Sabai erraldoi hari begira, ez da zaila lepoko minez ateratzea. Txakur bat zegoen han bakar-bakarrik, eta Perromari jarri genion izena.

– Honeaino etorrita, zeoze probatu beharko yu, ezta? -Mutuak.

Eta horrelaxe, besterik gabe, 7b batean sartu zen. Lehen saiakeran ez zen urrunegi iritsi, bigunduta dago. Baina amore propioak indar handia du Gortun.

Atzetik, nola ez, Peloia. Marmar ugari, balizatik kanpora gabiltzak ez dakit zenbat aldiz esan, baina beti gortzeko prest. Egin zuen saiakera eta iritsi zen lekuraino iritsi zen. Horma askatu orduko, zintzilik txorixua bezala.

Nire txanda. Plafoirik ukitzen ez dudanez, ez nuen espero oso gora iristerik. Baina, gauzak nola diren: Peloia baino pixka bat gorago iritsi, eta txorizontes lejanos bihurtu nintzen.

Peloiaren pikea! Mutuaren txanda bazen ere, Peloiak soka arnesean lotu eta hauxe bota Zion Mutuari:

-Berriz probatuko diat, ezta?

Mutua hormako magnesio markak baino zuriago geratu zen. Plafoiko mutikoa, berriz, motibatuta.

Ondoren, esango zuen beste hemezortzi aldiz balizatik kanpo genbiltzala eta ez garela hara bueltatuko. Balizatik kanpora agian bai, baina bueltatuko gara, bai horixe!

Gortu!

YouTuben Peloiaren bigarren saiakera eta nire bigarrena jarri ditut. Lehenengoan azkarregi joan nintzen eta ezin zidaten grabatu. Ahal dudanean jarriko ditur hemen

Bidearen izena Ipurtzulo omen da. Zailtasuna, berriz, 7c (7b zela esan zigun Mutuak). Horregatik ez genuen lortu egitea.

 

5 erantzun “Baltzolan, flipetan” bidalketan

  1. Aupa, zuek!!!
    Txirizontes lejanos!! Kar, kar, kar…
    Badik meritua mugikorretik ere kronika bidaltzeak.
    Segi sufritzen extrema y dura aldean!!
    Gortu!

    • Peloiak esan zuen bezala “balizatik kanpora”. Red bull baino red wine-koak gara, baina tira. Sponsorra lortzeko, red point jarri behar zaie aurrena bide gogor horiei.

  2. Bueno, bueno. ..
    Etzan hainbesterako, 7b edo 7c,
    Zer dek hori guretzako?
    Ez giñulako ondo berotu, bestela!!!
    Hurrengoan Peloia ez dek kexatuko 6c edo 7a baten sartzen bagara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude