Gora gu!

Ostiral arratsaldean.

-Bihar zer?

-Bi haizpetara, Irurtzunera.

-Bale. Nahekena. Zer bide?

-Gora gu ta gutarrak. Lehen lau luzeak, guztia bukatzeko denbora ez ziguk emango eta.

-Earki. Nik eguerdirako etxean egon behar diat eta.

Larunbat goizean, ostiral gaueko berriketaldiaren ondoren, ohea uzteko gogorik gabe jaiki, gosaldu, egin beharrekoak egin, eta zazpietan Irurtzun aldera abiatu ginen Mutua eta biok.

Pagozelain kafea hartu eta Irurtzunera. Zumaian giro txukun samarra zegoen. Bi haizpetan, berriz, fresko eta lainotuta.

Hemen, hormako motxila berri-berriarekin.

Baziren hamar urte ez nuela horma hori zapaltzen. Orduan, 2007ko uztailaren 29an, Larregi eta biok joan ginen Patxi Berrio bidea eskalatzera, baina gorabeheraz betetako eguna izan zen, eta eskuineko hankako astragaloa hautsita bukatu nuen. Esteka jarri nahi nuen, baina ez dut aurkitu.

Ordutik hona, asko aldatu dira gauzak paraje horretan. Lehen ibaia zeharkatu behar zen, bakoitzak ahal zuen moduan. Gero, tirolina bat ere jarri zuten. Baina ez dut uste Oronakoa zenik. Orain, berriz, zubia daukagu ibaia zeharkatzeko.

Handik aurrerako bidea ere nahiko urbanizatuta dago.

-Ez dakik hik nola ibili nintzen hemendik jaisten hanka hautsita! Eta ibaia zeharkatzeko, nolako kontuak!

Dotore agertu zitzaigun hormatzarra.

Ez genuen krokisik eraman, Mutuak bidea ezagutzen zuen eta.

Normalean, ez naiz lehen luzea egiten hasten den horietakoa. Nahiago izaten dut lagunari utzi eta pixkanaka berotzen joan. Baina, luzeeen zailtasunei erreparatuta, ni hasiko nintzela esan nion. Eta hasi nintzen.

Haitzari itsasgarritasun pixka bat falta zitzaiola ematen zuen, eguraldia ere heze samarra zegoen eta. Baina ez genuen arazo berezirik izan horrekin. Izerditakoa kendu ere egin gabe eskalatu genuen, ordea.

Pixka bat gorago.

Iritsi nintzen bilgunera, bero-bero eginda, eta kaskoa (errioxarrena) eta izerditakoa kendu, eta igotzen hasteko agindu nion Mutuari.

Bilgunera iritsi zenean, berriro jantzi nuen izerditakoa. Ez zuen berorik egiten, baina ez geunden eguzkipean behintzat.

Bigarren luzeari Mutuak ekin zion. Eta hortik aurrerako guztiei.

Al ataker!

Gorago.

Goian ikusten den zuhaitzaren parean dago bilgunea.

Txikia, pare-parean.

Nire txanda. Zailtasuna benetakoa zela egiaztatu nuen. Baina, luze ederra benetan.

Mutuak ekin zion hirugarren luzeari ere. Hasieran, babaresa ederra dauka ezkerrerantz.

Ondoren, plaka fina.

Egin nuen nik ere. Ez da luze samurra, baina bigarrena baino hobeto egin nuen. Beti ere atseden bat edo beste hartuta. Gaur ez dauzkat besaurreak aurreko igandean bezala. Agujeta ederrak izan nituen.

Laugarren luzea. Zortzirak eta laurden eta zortzi terdiak tarte horretan hasiko ginen eskalatzen, eta erlojuaren mende geunden. Ura bageneukan eta Pagozelain erositako gailetak, berriz, oso-osorik iritsi ziren Zumaiara.

Arrrrranka!

Goian ezkerreko aldean ikusten den orban zuri horren parean, hormak atzeraka botatzen zaitu, eta heldulekuan tamainak ere bai!

Eskerrak ez zitzaidala niri egokitu, bestela nola pasatu hortik?

Nahikoa lan izan nuen.

Ikusten denez, eguzkia ere atera zen.

Bilgunean:

-Ze ordu dugu, Mutu?

-Hamaikak eta hamar.

-Orduan, behera. Gaurkoz nahikoa egin diagu.

Hurrengo luzeak ezkerrera egiten zuela erakutsi zidan.

-Hasiera oso erraza eta polita. Ondoren, 6b-ko pauso bat plakan, A0-n egin daitekeena, eta hortik aurrera, bidea gozada hutsa bihurtzen da.

Tentatu ninduen, bai. Baina hurrengo baterako.

80 metroko soka bakar batekin joan ginen, eta esan nion Mutuari rapel batean lehen bilguneraino iritsiko ginela.

Jaitsi zen, baina nik esandako ez zen bete. Hiru edo lau metro falta ziren bilgunera iristeko. Zinta batzuekin bilguneraino jaitsi zen, eta ni, haraino jaitsi ordez, bilgune bat gorago geratu nintzen. Han beste rapel bat prestatu eta Mutuarekin elkartu nintzen.

Halako batean iritsi ginen behera. Trasteak jaso eta autora. Ez zegoen beste inor eskalatzen. Geu izan ginen bakarrak. Eguraldia, berriz, ederra zegoen ordu horretan.

Zumaiara iritsi, eta zuzenean frontoira.

Hidratazionea eta barritea.

Orduan hasi ziren wattsapeko barreak eta isekak. Gezurretan ari ginelakoan edo…

Hurrengorako badago aukera: Gora gu ta gutarrak osorik egin (atzo gora gu bakarrik egin genuen, Kuttuna, Ogoñoko bideren bat… Baina, betiere Gortu! Ez biundu!

1 thought on “Gora gu!

  1. Earki gortu giñun.
    Erdaraz esaten den bezela, querer es poder.Norberak ezetz esaten badu ezin egin.Atzo garbi ikusi zen,nahi izan ezkero asko ziok igotzia.
    GORTU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude