Urte berri hotz Aritxulegitik!

Hotz hasi zaigu urtea, baina horrek ez digu gortzeko gogoa kendu.

Aurreko astean ere hotz egiten zuen Eginon, eta batez ere hara iristeko bidean, eta giro ezin ederragoarekin eskalatu genuen. Esperientzia hori barneratuta (haizerik gabe eguzkitan ondo baino hobeto egoten dela, alegia), ez dugu zalantzarik izan gaur Aritxulegi aldera joateko. Normalean baino beranduago, noski. Eguzkiari irteten utzi behar zaio.

img_20170106_122850

Aurreko batean Peloiak eta biok mano-mano Basurdeen begiratokia egin genuen batean, konturatu ginen bide berri pila bat zabaldu zituztela, baina orduan ohar batzuk jarri zituzten inork ez eskalatzeko, artean ez baitzeukaten Aiako Harriko parkearen baimenik. Baina, orain beda zabaldu da eta paradisua aurkitu dugu Gipuzkoan bertan. Eskura eta guretzako moduko bidez beteta. Mila miloi esker ekipatzaileei. Opari makala egin diguzue.

Atzo bertan jaso nuen Ramon Gaztañagaren mezu bat, Aritxulegiko krokisekin. Badirudi pentsamendua irakurri didala, gaur joateko asmoa genuen eta. Mila esker, Ramon!

Bidean izotzaren erreinua ikusi dugu, izotza nagusi bazter guztietan. Oiartzuna iritsi garenean, -3º C markatzen zuen autoko termometroak. Arritxulon, zerbait gutxiago.

Trasteak hartu eta abiatu gara, giro ezin hobearekin eta zelaiak izoztuta.

img_20170106_093317

Krokisean agertzen den lehen sektorera jo dugu, hasteko. Aske eta Agorre izeneko bi eremu ditu.

Beheko zatian, Aske izenekoan, lau bide daude, eta laurak egitea erabaki dugu. Ordurako giro ezin hobea geneukan. Txamarra kendu eta kamiseta eta sudaderarekin egin dut lehen bidea. Beste guztietan, sudadera ere sobran neukan. Peloiak esaten duen bezala, ez sinesteko moduko giroa.

Peloia gogotsu etorri da, eta berak ekin dio lehendabizi bide horietako bakoitzari.

Hemen, lehenengoari begira. Laritz (4b). Granito ederrean.

img_20170106_095732

Haitza oso itsaskorra da, eta heldulekuak askotan txikiak badira ere, oinetan konfiantza izanda ederki joaten da gora poliki-poliki. Ez dakit kaskoa jantzi duen, burua motxilan sartu duen, Photoshopekin moztu dudan…

img_20170106_095921

Gora eta gora beti.

img_20170106_100129

Peloiaren atzetik nik egin dut. Bide guztiek deskuelgea dute goian, eta horrela erraz eta azkar samar egiten dira.

Bigarrena, Aruba (5b), zailxeagoa iruditu zaigu eta pixka bat gehiago kostatu zaigu.

Hemen Peloia bideari ekiten.

img_20170106_102603

Hirugarren kimikotik aurrera (oker ez banabil) pauso fin bat dauka. Ia heldulekurik gabe pasatu beharreko horietakoa. Fedezko aderentzia. Haitzaren itsasgarritasunaz fidatu behar. Gaztelaniaz, jergan, “paso de fé” esaten zaion horietakoa. Ez gara gu oso sinestunak, baina pasatu dugu behintzat. Ave maria.

Handik gora…

img_20170106_102835

Egin dut nik ere, eta ondoren, hirugarrenari ekin dio Peloiak. Ariletxugi du izena eta 5c zailtasunekoa dela dio krokisak, baina Larregi egon izan balitz (gaur hirugarren errege magoa falta genuen) dekotatzea ere proposatuko luke akaso. Batek daki. Egunen batean probatzen badu, esango digu.

Ieeeeepa!

img_20170106_104626

Hasieran, desplometxo bat gainditu behar da, baina berehala konturatu gara ez dela hori bideko pauso gogorra (krux esaten diote orain).

img_20170106_104719

Pausotxoa pixka bat gorago dago, eta aderentziakoa da.

Hemendik aurrera hasten da, gutxi gorabehera.

img_20170106_104805

Egin dugu biok, eta gustura geratu gara.

Ondoren, sektorean geratzen zitzaigun laugarren eta azken bidera jo dugu. Kilinxki (4b). Bide hori motxilarekin egin dugu, lastre ederra hainbeste arropa kendu eta motxilarik gabe arin-arin eskalatu ondoren.

Badoa Peloia.

img_20170106_110624

Dotore, motxila eta guzti.

img_20170106_110650

Eta pixka bat gorago, sektoreko olagarro guztiak harrapatu ondoren.

img_20170106_110831

Atzetik ni igo naiz. Ni ere motxilarekin, noski. Eta ailegatu bezain pronto, aurrera jarraitu dut Agorreko sektoreko lehen bidetik.

Badator Peloia atzetik.

img_20170106_112216

Luze hori oso erraza da (3b), baina hurrengo sektorearekin lotzeko aproposa.

Hurrengo luzeari, Pizkor (4b) izenekoari, Peloiak ekin dio.

img_20170106_112527

Hasieran pausotxo arraro bat, klaro ke gero, baina ezin izan nuen… Bai! Librean, jakina!

img_20170106_112556

Ezkerreko tontorrera irteteko esaten nion nik, baina eskuinetik jarraitzea erabaki du.

Iritsi naiz ni ere bilgunera. Aske eta Agorre finikitatuta. Erlojuaren aurka gindoazenez, Kakua izeneko sektorea hurrengorako utzi eta Fuxina izenekora jo dugu.

-Beno, ez daukagu denbora gehiegi. Bide bat hemen, eta behera.

Krokisari begiradatxo bat, paretari beste bat, eta 12. bidea egitea erabaki dugu: Garbantxoa (5a).

Nik ekin diot oraingoan, motxila eta guzti. Hasiera oso bertikala, eta pixka bat heldulekuak ondo bilatzekoa. Gorago izugarrizko babaresarekin egin dut topo. Ezkerretik eskuinera doa eta krokiseko argazkian nabarmen-nabarmena da. Horrelako babaresa ederra heldu ondoren, pena eman dit askatzea, eta uste dut gehiegi joan naizela eskuinera. Eta ondoren, kontuak. Pare bat pauso oso fin eta kostata iritsi naiz hurrengo kimikora. Eguneko zailena iruditu zait.

Ondoren, Peloia.

img_20170106_115055

Zer ikusi, hura ikasi. Eta horixe egin du Peloiak. Ni eskuinera joan banaiz, bera ere bai. Eta gero, lanak.

-Tensa!

-Laksai, Etxeberria. 5a baino ez dek eta!

Gauza bera esan dit Peloiak.

-5b eta 5c hain elegante egin, eta 5a hau egiteko a zer sufrimendua!

-Bai motel!

Uste dut aurten Aritxulegiko granitotan urtu behar ditugula gure katu oinak. Ez da txarra!

Eskalatzen ari ginela, konturatu gara jendea bazebilela mendian, eta une batetik bestera eskalatzaileak agertuko zirela iruditzen zitzaigun. Baina ez da hala izan. Bakar-bakarrik egon gara.

Mila esker, berriro ere, ekipatzeko lan itzela hartu dutenei! Ez zarete makalak!

 

 

Basurdetan Iñakirekin

Joan den astean, Peloiak astebukaeran lan egin behar zuela aprobetxatuz, Larregi eta biok zakila bira egin genuen. Baita gustura amaitu ere.

Aste honetan Peloia mendira joan da asteburu pasa, eta Larregik esan zidan ez zuela eskalatzeko tarterik edukiko. Ez neukan erraza.

Baina, nola diren gauzak, ostegun arratsaldean, auzoko pintxopotean, Iñaki eta familiarekin topo egin, eta harria bota nion suabe-suabe.

-Zenbat urte eskalatu gabe? Nik ezautzen diat bat Aiako harrian hiretzako moduko bide bat…

Dena prest zegoen paretosauroen emanaldi berri baterako. Eta horrelaxe, ostiral goizean (atzo) Basurdeen begiratokia eskalatzera abiatu ginen. Nik dagoeneko bi aldiz gutxienez eginda neukan, baina inoiz ez bide osoa aurretik. Oraingoan izan dut aukera.

Autoa Arritxulo aterpearen kanpoan utzi, trasteak hartu (beharrezko denak, nire ustez) eta bidearen hasierara joan ginen. Ailegatu eta motxila bizkarretik kendu baino lehenago konturatu nintzen soka autoan utzi nuela.

Iñakik ez zuen aukera galdu adarra jotzeko:

-Ze! Hainbeste urte eskalatu gabe eta sokarik gabe hasi behar al deu?

Motxila utzi, eta buelta berriro ere autora. Soka hartu eta bidearen hasierara joan nintzen berriro. Han zegoen Iñaki parre txikiarekin.

-Beno. Oraingoan bai. Bagoaztik zumaiarrak!

Lehenengo luzean.

img-20161007-wa0012

Luze berean pixka bat gorago.

img-20161007-wa0007

Bilgunea prestatu, eta Iñakiren txanda. Katu-hankarik ez zeukan eta nik utzi nizkion gure garaiko katu-hanka mitiko batzuk. Ea asmatzen duzuen zer marka eta zer modelo den.

Bidearen lehen pausoetan.

img_20161007_100250

Badator tirriki-tarraka.

img_20161007_101548

Dinosauro zaharrak oraindik ere bagarela zerbait!

img_20161007_101952

Eta iritsi da mutila bilgunera. Nekatuta baina pozik.

img_20161007_103016

-Zailena egin dek! -esaten nion behin eta berriz.

-Hankakin egin indarra! -a zer paliza eman nion.

Bigarren luzea egin nuen. Lehena baino motzagoa eta errazagoa.

Bilgunetik argazkia atera nion Iñakiri, bigarren luzeari ekin zionean.

img_20161007_104240

Zer gustura hartzen zuen bilguneko atsedentxoa!

img_20161007_111501

Erreparatu katu-hankei. Eta asmatu marka eta modeloa.

Tartetxo bat oinez egin eta hirugarren luzearen azpira iritsi ginen. Luzearen hasiera bertikala da eta hortxe dago bideko pauso gogorrena.

img-20161007-wa0014

Pixka bat argiago.

img-20161007-wa0003

Hortik berehala iristen da bilgunera. Dena prest zegoenean hasteko esan nion Iñakiri.

Pentsatu nuen kostatuko zitzaiola pausoa egitea, baina paretosauroen sena erabiliz, berehala lortu zuen.

img_20161007_110100

Beste bi luze erraz, eta bidea amaitu genuen.

Bista ederrak daude Basurdeen begiratoki horretatik.

Ez esan neri hau ez denik pose yosemitikoa!

img_20161007_120146

Horma horren ordez Yosemiteko El Capitan jarri, eta klabao!

 

Mezua bidali.

img-20161007-wa0006

Soka jaso.

img-20161007-wa0005

Trasteak hartu eta behera. Arritxulegiko lepotik pasatu.

img-20161007-wa0008

Eta handik Arritxulo aterpera.

Bidean, makina bat tiro jasotakoa bisitatu.

img-20161007-wa0011

Eta aterpean, zerbeza eder bat. Ongi irabazitakoa.

Espero dut Iñakiri agujetak pasatzen zaizkionean, arnes berria erostea. Roca urdin zahar horrek ez zidan konfiantzan handirik ematen. Ea noiz animatzen haizen berriz!

 

 

 

 

Basurdeen begiratokia + Erroibilderen mendebaldeko ertza

Asteburu ederra izan da. Atzo Elmer egin genuen, eta gaur, berriz, Aiako harrietan izan gara. Gaurkoan hirukotea. The good, the bad and the ugly. Atzo Zumaian galako eguna izanda, makina bat gala ikusi ditugu gaur goizean. Zumaian jende asko, Zarautzen pila bat eta Oiartzunen mundu bat.

Autoa Arritxulo aterpetxean utzi eta lehendik ere pare bat aldiz eginda daukagun Basurdeen begiratokia bidera abiatu gara.

 

IMG_20160807_075729

Lehenengo luzea, behetik ikusita.

100_1877

Lehen luzeari Peloiak ekin dio. Gaurkoan ez da saiatu hasierako hormatxoa eskakeatzen.

IMG_20160807_081708

Atzetik, Larregi eta biok. Hemen Larregi bilgunera iristen.

IMG_20160807_083446

Hurrengo luzean ere Peloia joan da buruan.

Eta hurrengo bietan, Larregi.

100_1880

100_1908

Bidea bukatu, trasteak motxilan sartu eta gerritik behera zeharo busti gara, hurrengo bidearen bila.

Eguraldi bikaina, eta paisaia ederrak ikusi ditugu bidean.

IMG_20160807_095448

Eguneko bigarren biderantz.100_1890100_1892100_1895

Erroilbide mendiaren Mendebaldeko ertza bidea bilatzera joan gara.

Lehen luzeari Larregik ekin dio.

100_1897

Bide hau garbi dago, aseguru finkorik gabe, eta atxiperreak ezinbestekoak dira.

100_1898

Atxiperre egokia aukeratzen.

100_1899

Sartu eta gora.

100_1900

100_1901

Hurrengo luzea ere Larregik egin du.

Hemen ni bigarren bilgunera iristen.

100_1903

Bilgunean, gustura asko.

100_1904

Azkenean, heldu da nire txanda. Luze dezenteren ondoren, lehenengoa.

100_1905100_1906

Luzeko “pasitoa” egin ondoren.

100_1907

Banoa ertzean gora. Hortik aurrera erraza da, baina harri suelto asko dago. Kontuz ibili behar da.

Azken luzeari Peloiak ekin zion, eta ia-ia Erroilbide mendiaren gailurrean amaitu zuen.

Gailurreko argazkia.

Oker samar iritsiko ginen.

100_1911

Hemen zuzenago.

100_1912

Trasteak motxilan sartu eta behera. Makina bat izerdi bota nuen beherakoan ere.

Arritxulon zerbeza fresko bat hartu eta etxera.