Etxauri

Gaur Etxaurin izan gara Mutua eta biok.

Pagozelain geratu gara, ohitura zaharrari jarraituz. Kafea hartu dugu, baina ez dut komunekoa kudeatzeko aukerarik izan, ehiztariz beteta zegoen eta.

Hasiera batean, Las rayas izeneko sektore berrira joatea zen asmoa.

Baina, Etxaurira iritsitakoan sekulako behe lainoa zegoen.  Aurrera jarraitu dugu Gradas de cirizako errebueltaraino. Han goian garbi zegoen, baina behean, egundoko behe lainoa.

Etxauri herrira joan eta kafe bat hartu dugu Basterra tabernan. Azkenean, behe lainoak alde egiteko asmorik ez zuela ikusita, Gradas de ciriza aldera joatea erabaki dugu. Jessica sektorera joan gara. Gauza serioa niretzat, serioegia. Gainera, lagunak ez du ez zerbezarik, ez urik eta ez jatekorik eraman.

Han, giro ederra, laino guztien gainetik.

dscn0860.JPG

Horma bertikala erabat. Egoteko lekua ere txukuna, batere lokatzik gabe.

dscn0859.JPG

5c+ mailako bide batean sartu da X jauna, berotzeko.

dscn0862.JPG

Ni berotu baino gehiago ere egin naiz bide horretan. Gero, deskuelgea 7a-ko bide batetik pasatzen zela aprobetxatuz, bide horretan sartu da X jauna top-ropean.

Kostata, baina pauso guztiak ederki atera ditu.

Ondoren, ezkerraldera jo dugu, eta han zeuden batzuek esanda, 6b zailtasuneko bide bati ekin dio X jaunak.

Bai eta egin ere, baina besoak nola berotu zaizkion ikusita, eta aurrez lehenengo bidean nahi baino gehiago sufritu dudanez, hortxe amaitu da eguneko jarduna.

Sektore horretako Txoki (7a) bideko babaresari argazki batzuk atera dizkiot, joan aurretik.

dscn0866.JPG dscn0867.JPG

Etxaurin zerbeza bat hartu eta etxera.