Pikoketan, eguzki goxotan

Gaur, abenduaren 10ean, Pikoketan egon gara Peloia eta biok. Goizeko 7:30etan jaso nauenean, autoko termometroak 14º C markatzen zituen. Bidean goazela entzun diogu irratiari kostaldean giro epela zegoela baina barrualdean zero azpiko tenperaturak zeudela. Entzun bai, baina ez diogu sinetsi.

Barrurantz gindoazen heinean, termometroa behera hasi da poliki-poliki.

Araban sartzean, jesukristoren behe lainoa eta gradu bakar bateko tenperatura. Agurain parean 3 gradu zero azpitik, eta han ere behe lainoa. Esan diot Peloiari:

-Gaur Egino ikusi ere ez diagu egingo.

Eta berehala Ziordiako irteera ikusi dugu, Egino pasatu dugunaren seinale.

Baldintza horietan eskalatzeko inolako asmorik gabe, Altsasu pareraino jarraitu, eta Etzegaraten barrena Gipuzkoan sartu eta Oiartzun aldera jo dugu, Pikoketara.

Han, berriz, tenperatura goxoa, eguzkia eta eskola osoa (txikia bada ere) guretzat.

Gaur Larregi falta genuen. Kale. Urteko batzarra eginda eta musean irabazita, jubilatzeko moduan daukagu gizona.

Hastera gindoazela hiru mutiko iritsi dira. Geroxeago, beste bi.

Ezkerretik hasita, lehen hiru bideak egin ditugu. Lehen biak oso errazak eta hirugarrena zailagoa.

img_20161210_100501

Ni lehenengo bidean.

100_2028

Peloia bide berean.

img_20161210_100713

Bideak oso motzak dira. Peloia bide berean, pixka bat gorago.

img_20161210_100833

Peloia goitik ikusita.

img_20161210_101745

Peloia hirugarren bidean, desplometik atera ondoren. Helduleku oso onak dituen desplome labur bat gainditu behar da.

img_20161210_102903

Gero, eskuineko aldera mugitu gara eta han ere pare bat bide eskalatu ditugu. Azkenerako kamiseta hutsean gainera.

img_20161210_105412

img_20161210_105518

100_2030

Ezkerreko aldea. Ezker-ezkerreko desplome horren ertzetik doa gaur egin dugun biderik zailean. Krokis batean V+ ematen diote eta beste batean 6a.

img_20161210_112247

Itxura hau dauka eskuineko aldeak.

img_20161210_112243

Bueltan, Zarautzen jesukriston ohol piloa ikusi dugu itsasoan. Olatu txiki-txikiak eta surfista andana. Eskerrak guri ez zaigula horrelako masifikaziorik tokatzen. Lasai asko ibili gara gaur ere.

Segi gortzen!

 

 

 

Pikoketan, arratsalde pasa

Gaur arratsaldean, Pikoketara abiatu gara Peloia eta biok.

-Eta Larregi?- galdetu dit Peloiak.

-Biunduta ziok. Biharko baietz, baina gaur ezta pentsatu ere.

Iritsi gara, eta:

-ño! Ez dakau aproximaziyo haundiik!

-Honea zerbeza ekarri laike!- Peloiak. Baina ez du eraman (-4)

Ekin diogu bide gogor eta luzeari.

IMG_20160730_171152

Lehenik, ezkerreko aldera joan gara eta bi bide egin ditugu, motzak eta guretzat arraro samarrak (rrrrrarrro, rrrarrro, rrarrrro). Graduak ere xelebreak, 4b+ eta 4c+. Jan ezank erreta!

Hemen Peloia estutzen.

IMG_20160730_175013

Dotore eta estiloarekin. Eta ni harro-harro aseguratzen.

Peloia, leku berean, baina dotore-dotore (gaur fotograforik gabe argazki gutxi atera ditugu eta).

IMG_20160730_175020

Bitartean beste 3 lagun iritsi dira txakur handi batekin. Egoera xelebreak ikusten dira leku hauetan, mutiko bat eskalatzen hasi da eta neska bat aseguratzen, zertan ari zen ez zekiela. Eskerrak txakurrak ez zeukan gortzeko gogo handirik.

Handik eskubiko aldera jo dugu. Ordurako ikusi dugu lainoa Aiako Harrian sartzen, eta Pikoketan bertan ere hezetasun handia geneukan. Peloiak krokisa eraman du paperean (horrek puntu erdi edo mereziko dik, no?) eta konturatzerako blai zegoen.

Esan diot:

-Hi, Pelon! Esto es papel mojao.

Han, IV inguruko lau bide egin ditugu. Denetan, hasieran paret zati bat falta zela ematen zuen. Paretaren hasieran barrurako zokalo moduko bat dago, eta kosta egiten zen bideak hastea. Hala ere, ondo jardun dugu, Peloia dotore ere bai, esango nuke nik.

Hona hemen azken bidean.

IMG_20160730_185830 IMG_20160730_185833

Baina, ai, ai, ai, bide horietako azkena egiten (ordurako euri txikia hasita zegoen eta), detodalabidako pasodehombros bat tokatzen zen lekuan, ez du ba belauna jarri!!

-Eeee! Hau blokian kontauko diat! Gaston Rebuffatek burua altxatuko balu!

Larregik jakingo du zer penalizazio dakarren horrek. Bihar kontatuko digu.

Gauzak jaso, eta erdi euritan Peloiaren autoan Zumaiara itzuli gara.

Bihar gehigo!!! Eta gogorro!!!

 

Oharra: puntuen kontu hori konplikatua da esplikatzeko, baina hasiko naiz pixkanaka, bihartik aurrera. Esan agur-agur!!