Nora ez dakizun hori

Datorren abenduaren 20an jasoko dugu Irati Jimenezen bisita Nora ez dakizun hori disekzionatzeko. Ostiralez bilduko gara oraingoan, Gabon aurretxoan. Ohi bezala, 18:00etan elkartuko gara Alondegian. Irakurketarekin gozatzen duzuen bitartean, hona liburuak orain arte jasotako kritikak eta idazleak 2009ko Beterriko liburua saria jaso zuenean egindako mintzalditxoaren bideoa. Sari horren nondik norakoak eta Jimenezen sentipenak azaltzen dituen beste bideo bat ere hemen duzue. Blog honetan bertan aurkituko duzue Iratiri egindako elkarrizketa bat ere. On egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude