Fikzioa eta errealitatea

Iruzkin luzea idatzi du Irakurri Matte taldeko Xabier Eizagirre kideak, Hamaika Pausoren irakurketak zer pentsatua eta zer izkiriatua eragin dion seinale. Jarraian duzue testua:

“Hamaika pauso” liburu ona delako ustean ados geunden atzo. Eta eskertzekoa  behinik behin, literatura arloan eta literatura talde batek irakurritako liburu batetaz bada ere zerbaitetan ados egotea, izan ere, maizegi sentitu det txiste hartan kontatzen zigutena, alegia, bi naufrago heldu omen zirela uharte batera eta bien artean eliza bat eraiki zutela itotetzetik salbatzeagatik, bien jainkoari eskerrak ematearren, baina handik gutxira bigarren eliza bat eraiki behar izan zuten bakarra nahikoa ez zelako.

Gure herrian hamaika naufrago izan dira, horixe bera uste dut direla Mikel Zabalegi eta Iñaki Abaitua, bi pertsonaia protagonistak. Naufragoak eta doktrina eta eliza salbatzaile eske galbidetik abiatzen direnak. Politika ageri bada ere nabarmen geratzen da liburuan  haien “arazoa” ez dela bakarrik politikoa.

Heriotza eta jaiotza maiz, oso maiz izan dira kontrajarriak. Heriotza eta jaiotza. Jaiotza eta heriotza, eta tartean, bitartean ……bizitza.

Eta hirukote xelebre horretan maiz, oso maiz, ahaztu dugu…..haurdunaldia.

Haurdunaldia eta sexua. Sexua eta haurdunaldia. Horiek guztiak ditu gogoan Saizarbitoriak.

Zenbateraino da gizakia norabidea. Nor eta bidea. Bidea eta nor. Nortasuna. Bidea. Hamaika pauso. Aspaldi, oso aspaldi bideratutako hamaika pauso, aspaldi, oso aspaldi  hilerrira eta galbidera zuzendutako bektoreak.

Eta horixe bera dira Mikel Zabalegi eta Iñaki Abaitua. Bi bektore. Bi nortasun. Bi norabide, eta ibili eta ibili, ibili eta ibili……jakina, ezinbestez zapata galduko du norbaitek. Egon daiteke okerragorik zapata bat galtzea baino ibiltari batentzat?

Ibilbide horretan Hendaia eta Hondarribia. Mugan, beti mugan gure protagonistak. Mugakidea dira, beraz. Legea hautsi nahirik muga izango dute “aberria”.

Jokoz  kanpo futbolean, gizartez kanpo edo espetxean Espainiako legea  edo, hautsia edo urratua  beste edozein herrialderen legea bada, protagonistek besterentze-ibilbidean mugituko dira.

Familia, adiskideak, estatua, ideología, alderdia, taldea eta gizabanakoa bere bakardean.

Susana eta Julia izango dira Iñaki Abeituarentzat euskarri, sostengu eta babes. Hizkuntzaren zaintzalea deitzen diote. Gogora datorkit Salingerren Zekale artean harrapaka liburua eta atzean dagoen metafora.

Zekale artean jolasean dabiltza haurrak, eta jolas daitezen beharrezkoa da zaintzale bat.

Hizkuntzaren zaintzaleak. Zaintzaleak umearen paperean eta umeak zaintzailearen paperean.

Julia eta Susana. Zabalegi eta Abaitua. Zein da zaintzale? Nor da umea?

Juliak argi utzi du. Abatuari argi utzi dio: Inoiz zugandik eduki nahi izan nahi nuen ume bat. Gaur egun ez.

Edo bestela esanda: zu ume-umea zara. Umea eta haurra. Sexurako eta jolaserako balio duen norbait baina ume-umea. Ezin zara inoren zaintzaile izan.

Alferrik diharduzu besteen salbatzaile paperan. Ezin duzu inor salbatu ezta zaindu ere, ez zara gauza. Ez zara gizona, ez zara…

Gaztelaniaz irakurri nuen: Hay cosas que uno debe hacer por uno mismo.

Eta gauza batzuk norberak egin behar ditu.

Liburu osoan Abaitua ez da gauza sekula ez Juliari ez Susanari ezer…

Behin eta berriz Susanak nahiz Juliak hartuko diote “zakila” eta berak “egiten utziko die”. Ama falikoa aipatuko du inoiz pertsonajeak.

“No te voy a comer” esan dio inoiz Susanak.

“Y cuando la cubre por ultima vez, la sospecha de que pueda estar embarazada le produce una mezcla de aversión y de lástima”.

Ama estali du azkenekoz, Abaituak.

Ama estali du azkenekoz haurrak.

Zekalea eta zaintzailea.

Zaintzailea eta zekalea….

Eta …..gogoan eta alboan……Mikel Zabalegi.

Fikzioan bada ere Arroan bizitzen genuen beste mugalararia.

Txikitan zinemazalea bazen Zumaiako zinera joango zen, beraz.

Zumaiarrok hiru zine ezagutu ditugu.

Amaia, Maitena eta Aitamari. Horietan ikusi ditugu Ben-Hur, Cantinflas y los tres mosqueteros, Tarzan el hombre  mono, eta abar.

Hiru horietan eman du Mikel Zabalegik haurtzaroa.

Hiru horietan ahaztu du Mikel Zabalegik Ama Ismaelekin dagoela.

Hiru horietan ahaztu du Mikel Zabalegik Ismael aspaldi joan zela.

Amak egingo dio azkenengo bisita bere fusilamendua baino lehenago.

Zabalegi eta Abaitua bi bide paralelotan.

Bi seme txiki, bi seme txiki amaren oniritziaren zain.

Herria eta ama.

Ama eta herria.

Ama eta herria bi abertzalerentzat.

Amaia, Maitena eta Aitamari.

Hamaika pauso.
Hamaika urrats,
Hamaika amets,
Hamaika heroi,
Hamaika heriotza,
Baina  bizitza bakar ….bat.

Post oharra:

Ismael  izenak hebreraz esan nahi du: Jaunak (jaingoikoak) entzun dit.

Istorioa honako hau da: Abraham eta Sarak guraso izan nahi zuten baina guztiz ezinezkoa zen biak oso zaharrak zirelako. Orduan Yahveh (jaingoikoak) esan zien izango zutela beste seme bat. Adinagatik ezinezko izango zelakoan Agar esklabuaz baliatu ziren berriro guraso izateko, eta horrela jaio zen Ismael.

Alabaina, Ismael jaio ondoren, ordura arte antzua izan zen Sara, haurdun geratu eta Isacc jaio zen. Isacc izenak esan nahi du “hijo de la promesa” eta euskaratzatzekotan “hitzaren semea”  izan ere,  hebreoentzat “palabra de Dios” eta “jaunak esana” horixe bera da,  promesak, itunak, itun berria eta itun zaharra, sekula ezta inola ere “hitz hutsalak”.

Susanaren senarra Diego da.

Diego izena Jacobo izenetik eratorria da. Diego Santiago izenetik dator. San Tiago bereiztetik.  San Yago. Hau da Jacobo izenetik.

Jacobo izena hebreeraz da: “Orpotik helduta”. Bai orpotik heldu zaion norbait. Hebreraz  “Yad” “eskua”  eta beraz esan nahi du jaiotzerakoan haurrari heldu zaiola orpotik jaiotzen laguntzeko. Bestela esanda, emaginak edo norbaitek haurrari heldu diola amaren barrenetik irten eta jaiotzeko.

Jacobo pertsonaiaren ibilbidea ezaguna da, baina aipagarri izen berri bat izango zuela, alegia, Israel. Israel hebreeraz da “Jaunarekin borrokatu dena” “Aitarekin borrokatu dena baina “Aitaren alde”. Zergatia ezaguna da, Jacobo gau oso bat borrokatu  zen Jaingoikoak bidalitako aingeru baten kontra.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude