Apirilean “Ertzeko zatiak”

Apirileko zita-eguna aldatu du Irakurri Matte taldeak: apirilaren 14an elkartuko gara Jon Sarasuaren “Ertzeko zatiak” saiakeraz solasteko. Beti bezala, 18:00etan Alondegian.

2010ean eman zuen argitara Sarasuak saiakera hau, Argiaren eskutik. Gertakari txikien zatiak, esperientzien kontakizunak eta mini-gogoetak biltzen ditu liburu honek. Hego hemisferioan izandako lan bidaietan, bost urtetan zehar hurbileko lankideentzat idatzitako testu laburren bilduma da. Hondartzan bildutako egur puska, harri eta itsas-hondakinak bezalako zerbait dira… “Eta etxera daramatzazu, batzuk bakarrik. Ez dute areetan zegoena errepresentatzen. Ez dute hondartzan gertatutakoa biltzen. Halaxe dira testu pusketok, lagunentzat tarteka bildutako zatiak”.

Ez dugu sarean liburuari egindako kritikarik aurkitu, bai, ordea, egileari egindako elkarrizketa idatziak eta ikus-entzunezkoak. Segidan dituzue interesgarrien iruditu zaizkigunak:

Argia astekarian egindako bideo-elkarrizketa laburra.
-Argia astekarian Sustrai Colinak egindako elkarrizketa idatzia.
-“Gipuzkoa kultura” telebista saioko elkarrizketa laburra.

On egin!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude