Bulkada

Maiatzaren 13an Jon Benito zarauztarraren Bulkada poemarioa izango dugu mintzagai, eta idazlearekin berarekin solastu ahal izango gara, bisita egingo baitigu Alondegiko gure txokora.

Benitoren bigarren poemarioa izan zen Bulkada, 2010ean argitara emana. Aurretik kaleratua zuen Aingurak erreketan, eta zaleak bederatzi urtez eduki zituen zain bigarren bilduma honekin gozatu ahal izateko.

Segidan duzue irakurketa aberasteko balioko dizuen materiala:

Berria egunkariko elkarrizketa: «Poesiaren ikuspegi hertsia badugu, kondenaturik dago bakartuta egotera».

Hitzen Uberan-en egindako elkarrizketa: “Hitzei beldurrik gabe idatzi nahi nuen”.

-Liburuari egindako kritikak.

Gozatu irakurketaz, ez eutsi bulkadari.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude