Nevadatik Zumaiara

Sekula baino jendetsuagoa izan zen atzoko saioa Irakurri Matte irakurle-taldean. 40 bat lagun elkartu ginen Alondegiko erakusketa-gelan. Saioak, intimitatean galdu ala glamourrean irabazi, zer egin zuen esatea ez da erraza. Dozena bat lagun elkartzera ohituta egonda, formatu desberdina izan zen atzokoa, baina zukua atera genion, nola ez, aukera paregabea izanda. Nevadako egunak lanaren inguruan aritu zitzaigun Bernardo Atxaga, orain bere uztatik tiraka, orain irakurleen galderei erantzunaz. Luma bezain zorrotza eta fina, joria eta aberatsa baitu idazleak mingaina, gozatu galanta hartu genuean. Azpian, atzoko irudi batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude