Danele Sarriugarteren bisita

Feli Uria irakurkideak bere iritzia bidali digu “Erraiak”i buruz:

Esther Ferrer ez ei da lotsatzen zahar izateaz. Nik , oraingo honetan, harekin bat egiteaz gain, gaztetasunari kantatu nahi diot. Izan ere, a ze nolako liburua Danele Sarriugarteren “Erraiak”. Berritzailea forman, zintzoa diskurtsoan, indartsua adierazpenetan, dinamikoa erritmoan, eta batez ere, freskoa, gaztea. Horrelako haize berritzeak mesede besterik ezin dio ekarri euskal literaturari. Hain gazte eta gogotsu ikusita, pentsatzekoa da aurrerantzean ibilbide oparoa izango duela. Eta bitartean gu, presarik gabe baina irrikitan, hurrengo lana noiz argitaratuko zain.
Zuk ere zure iritzia utzi nahi baduzu, ongi etorria izango da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude