Virginia Woolfen ahotsa eta azken hitzak

Virginia Woolfen ahotsaz dagoen grabazio bakarra entzun ahal izango duzue hemen. Hauxe da Woolfen ahotsaren grabazio bakarra; 1937ko apirilaren 29koa da, BBC irratian irakurri zuen hitzaldiaren zati bat. Hitzei buruzko testu horretan bi ideia dira nagusi: batetik, hitzek egia esateko eta edertasuna sortzeko balio dute; eta, bestetik, egia horrek ertz asko ditu.

Bestalde, bere buruaz beste egin aurretik Virginia Woolfek senarrari idatzi zizkion lerroak euskaratu ditugu:
“Maitea:
Ziur nago berriro erotzen ari naizela. Uste dut ez naizela halako beste bolada ikaragarri bat igarotzeko gai. Oraingoan ez naiz neure onera etorriko. Ahotsak entzuten hasi naiz eta ezin naiz kontzentratu. Horregatik, ondoen iruditzen zaidana egiten ari naiz. Denik zoriontasun handiena eman didazu. Izan daitekeen guztia izan zara, denean. Ez dut uste bi pertsona gaixotasun izugarri hau iritsi aurretik ginena baino zoriontsuago izan daitezkeenik. Ezin dut borrokan segi. Badakit zure bizitza izorratzen ari naizela, ni gabe lan egin zenezakeela. Eta egingo duzu, badakit. Ikusten duzu, ez naiz gauza hau ganoraz idazteko ere. Ezin dut irakurri. Esan nahi dizudana, nire bizitzako zoriontasun guztia zuri zor dizudala da. Paizentzia handia izan duzu nirekin eta sinestezinki ona izan zara. Esan nahi dizut… Mundu guztiak dakiela. Ni inork salbatzea posible balitz, zu zinateke hori. Ez zain ezer geratzen, zure ontasunarekiko ziurtasuna baizik. Ezin dut luzaroago jarraitu zure bizitza izorratzen.
Ez dut uste bi pertsona gu izan garena baino zoriontsuago izan daitezkeenik.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude