Ekainean, Jamaica Kincaid

kinkaid_425x320Ohartzerako, joan zaigu ikasturtea. Ekainaren 16an izango dugu uda-aurreko azken saioa, eta Jamaica Kincaid izango dugu paperezko bidelagun. Kincaid Karibeko idazle gailenetariko bat da, Antigua uharteko St. John’s hiriburuan jaioa, 1949an. Hemeretzi urterekin Estatu Batuetara joan zen. The NewYorker aldizkariko kolaboratzailea izan zen. Besteak beste, liburu hauen egilea da: At the Bottomof the River (1983), Annie John (1985), A Small Place (1988), Lucy (1990), My Brother (1997) eta Mr. Potter (2002).

Nire amaren autobiografia da guk irakurriko eta xehetuko dugun obra. Eleberrian Xuela Claudette Richardson, ama karibe baten eta aita erdi eskoziar erdi afrikar baten alaba, amarik gabe hazten da bere aitaren arropa-garbitzaileak zainduta. Bakardadean eta emozio aldetik gabezian hazi arren, sentsualitateari, kolore biziei, lurraren usainei eta zetazko testuei dien atxikimenduaz agertuko du bere burua. Eskola-umea zenean linburturik, amodio pasiozko bat biziko du estibadore batekin, eta mediku ingeles batekin ezkonduko da, zeinaren emaztea, diotenez, Xuelak pozoituta hil baita. Baina Xuelari jakinduria-gosea bihurtuko zaio obsesio. Sekula ikusi gabeko emakumearen zatiak batuz, bere ama imajinatzen du aitaren ezagutza egiten, imajinatzen ditu haren bizitza eta sentipenak, hiltzera doan arraza bateko kide gisa harturik… eta bere burua irudi horren barrenean ikusiko du, arrazari, sexuari eta maitasunari buruzko nobela bikain honetan.

Hemen dituzue liburuaren euskarazko edizioak jasotako kritikak.
Sautrelan Jamaica Kincaid-i buruz egindako saioa hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude