Azken saioa… eta datozenak!

imgresAtzo eman genion amaiera irakur-urte honi, Jamaica Kincaiden “Nire amaren autobiografia” eleberriari buruz solasean. Udan irakurketak ez du etenik izango, bai, ordea, gure bilkurek. Irailean itzuliko gara irakurketa berriak esku artean, inguratu nahi duenarentzat gozagarri. Azpian duzue datorren urteko irakurgaien zerrenda. Eta gogoratu: hondartzan irakurtzeko postura egokia hautatzea eguzkitako krema ematea bezain garrantzitsua da!

2015-2016 ikasturteko irakurgaiak:

Irailak 8: IAZKO HEZURRAK. Unai Elorriaga
Urriak 13: HOBE KONTATZEN EZ BADIDAZU. Ipuingile katalanak
Azaroak 10: SU ZELAIAK. Mikel Peruarena
Abenduak 8: POST-IT BIZITZAK. Iolanda Zuñiga
Urtarrilak 12: MEMORIAK. MIKEL LABOAREN… Marisol Bastida
Otsailak 9: BELTZURIA. Ixiar Rozas
Martxoak 15: ATERTU ARTE ITXARON. Katixa Agirre
Apirilak 12: ISPILUAK/ HITZ IBILTARIAK. Eduardo Galeano
Maiatzak 10: KAPITAL PUBLIKOA. Jose Luis Otamendi
Ekainak 7: SUNSET PARK. Paul Auster

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude