Azaroan, Mikel Peruarena

imgresAzken asteotan aipagai izan da Mikel Peruarena: arrazoi literarioengatik bainoago, literatur sisteman sortzen diren korapiloen harira, nahiz eta motibo literario aski baduen aipatua eta azpimarratua izateko. Uko egin dio Peruarenak Euskadi Sariari, epaimahaiak “Su zelaiak” 2014ko literatur lanik hoberentzat jo duen arren. “Su zelaiak” eleberria da, hain zuzen, guk azaroan irakurriko duguna, eta literarioko xehetuko duguna muineraino heltzeko asmoz. Zorionez, Mikel Peruarena bera gure artean izango dugu. Bideo labur honetan labur eta argi azaltzen du I. Mundu Gerrak Euskal Herrian izandako eraginaz idatzi nahi izan duela. Euskal herritarrek «gerra modernoaren aita» izandakoan bizi zutenaren «ahalik eta mosaiko zabalena» eskaintzen saiatu da ‘Su zelaiak’ nobelan, idatzi zuen Juan Luiz Zabala kazetari eta idazleak Berrian. Ipar Euskal Herrian zentratu da idazlea lan honetan, eta ahalegina egin du eleberria lapurteraz emateko.

Solasaldia azaroaren 10ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Alondegian.imgres-1

Segidan material osagarria duzue irakurketa aberastu ahal izateko.

Hitzen Uberan-eko lagunek Peruarena Ansari eginiko elkarrizketa luze eta sakona.
“Mikel Peruarena Ansak errukirik gabe darama irakurlea 14ko gerrara”, Berria.
Sautrelako bideoa osorik.
111 Akademiaren weborrian hainbat irakurleren iritziak aurkitu ahal izango dituzue. (liburuak, Kritika saria eskuratu zuen, 111 Akademiaren eskutik)
-Liburuak orain arte jasotako kritikak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude