Abenduan “Post-it bizitzak”

A07_book_bigbenduaren 1ean elkartuko gara Iolanda Zuñiga idazle galiziarraren “Post-it bizitzak” liburuaz hitz egiteko.

Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute, amarruz batzuetan, fede onaren amarruaz bestetzuetan, desiraren eta abandonuaren, maitasunaren eta etsiaren, bestearen eta bakardadearen, egiaren eta gezurraren arteko muga lausoetan ia beti. Auskalo, zuk edo nik bezala. Urrutirakoa da bidaia: geure ertzetarakoa.

imgres

Iolanda Zúñiga (Vigo, 1975). Baby boomaren indar zentrifugoek bulkaturik jaio zen.  Madonna blond ambitionek Balaídos-en abestu zuen urtean, etorkizunean zer izango zen ebatzi zuen: pop izarra. Musika Hezkuntzako diploma baino ez zuen lortu. Besteren nahiak ase ez zituenez, bi lizentziatura eskatzen baitzizkioten, familiak senipartetik kendu zuen, eta gizarteak sailkatu egin zuen: galtzailea. Ogibidez, dendari, argazkilari, musikari, aktore, zerbitzari…. izan da. Guztietan plantak egiten zituen. Onikofagia dauka. Scooter bat, bi endodontzia, hiru txakur eta zenbait trauma. Atsegin zaizkio abiadura, herdoila eta X zinema.

Harentzat, literatura da larrialdiko azken aukera, medikuak agindutako metodo lasaigarriak agortzen direnean: diazepama, onanismoa, kick boxinga eta olio esentzialetan murgiltzeko bainuak.

Hemen duzue Iñigo Roque itzultzailea Zuñigan literaturaz eta itzulpen lanaz gogoetan, interesgarria. Liburuaren euskarazko edizioak jasotako kritikak ere irakurgai dituzue, baita liburuaren argitalpenaren harira Berrian argitaraturiko artikulua eta Radio Euskadiko Iflandia saioan egileari eta itzultzaileari egindako elkarrizketa ere (gazteleraz). On egin!

Abenduaren batean egingo dugu topo, beraz, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude