Urrian, Anjel Lertxundiren “Zu”

imagesUrriaren 11an Zarautzen bizi zen idazle oriotarra izango dugu bisitan, “Zu” liburu entzutetsuaz gurekin jarduteko. Zalantzarik gabe, iazko argitalpen laudatuenetariko bat izan zen “Zu”, balore literario ikaragarriko liburua izateaz gain, giza-kondizioaren muin-muina ukitzen duen narrazioa jostea lortu baitu autoreak: heriotzari, beldurrari, maitasunari, ausardiari, amorruari… hitzak jarriz eta gehituz gogoeta, pentsamendua, poetika, filosofia.

2012ko uztailaren 19an aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Orduantxe sortzen da “Zu”. “Heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa” dela irakur dezakegu liburuaren kontrazalean. Baina irakurle honek diotsue lilura gailentzen dela ororen gainetik, eta autoreak deio zuen bezala Ars vivendiĀ bat garatu duela orriotan, bizitzaren arteari buruzko kantu ederra, zinez.

Segidan duzue material osagarria, hura baliatu nahi izatera:

Kritikak
Bideo-elkarrizketa laburra
Aurkezpeneko bideoa
“Oinazeaz: esan ezin denik gabe” erreportajea
Elkarrizketa Euskadi Irratian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude