Harkaitz Canorekin solasean

Atzokoan Harkaitz Cano izan genuen irakurle taldera bisitan eta, ohi bezala, plazer hutsa izan zen. Banan-banan aztertu genituen “Beti oporretan” bildumako ipuinak, eta sortze prozesuaz, ipuinen egituraz, editorearekiko harremanaz, errealitatearen eta inbentzioaren arteko baskulazio-orekaz, istorien barne oihartzunez… eta beste hainbat kontuz jardun genuen, petit-comitean, gertutasunak ematen duen konfiantza profitatuz.

Hurrengo zita martxoaren 14an dugu eta Michel Houllebecq-en “Sumisioa” nobela izango dugu mintzagai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude