Maiatzean, “Ehiztariaren isilaldia”

Maiatzeko saioan Luis Garderen “Ehiztariaren isilaldia” nobela izango dugu mintzagai, 2016eko Euskadi Literatur sarietako sari nagusia, hain zuzen. Poeta gisa ezagutzen genuen Garde, baina hau izan du aurreneko nobela. Zazpi poesia libururen ostean ekarri du lehen narratiba lana Pamiela argitaletxearen eskutik.
Bertan bi hari, edo bi nobela batean: Ezkabako presondegitik egindako ihesaldia kontatzen du batek, ihesaldi hori bera kontatzerakoan idazle batek egiten duen barne bidaia besteak. Tartean, Ezkabako historiaren enborrean biderkatzen diren adarrak, memoria historikoaren inguruko gogoetak, eta literatura berari buruzkoak.
Gerra zibilera garamatza eleberriak:
Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a. Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.
Donemartie, gaur egun. Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.
Hemen duzue liburuari buruzko material osagarria:
Kritikak
–Elkarrizketa HItzen Uberan-en
–Bideo-elkarrizketa Euskalerria irratian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude