Ekainean, “Hauts haietatik”

Unai VIllenaren “Hauts haietatik” nobelaz arituko gara ekaineko saioan. Idazle elgoibartarraren lehen eleberria da Igartza bekaren bultzadaz iaz argitaratu zena.

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizizalea, lana, ikasketak, sexua, parrandakā€¦ dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoaā€¦
Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena.

Liburuari buruzko material osagarria:

Booktrailerra
Kritikak
Aurkezpeneko bideoa
Sautrelan Hasier Etxeberriak egindako elkarrizketa

Zita, ohi bezala, Alondegiko Moila gelan, arratsaldeko !8:ooetan. Idazlea ere gurekin izango dugu. Gonbidatuta zaudete!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude