Laura esaten zioten

Iritsi da iraila, urruti zirudien baina! Datorren asteartean, hilaren 12an, ekingo diogu ikasturte berriari Irakurri Matte taldean.

“Laura esaten zioten” liburua izango da aurreneko irakurgaia eta mintzagaia. Leire Ibarguren idazleak Miren Odriozola herrikideak El Salvadorko gerrillan izandako borrokak eta bizipenak kontatu ditu kronika-liburu biografiko eder honetan. Ekintzaile konprometitu baten ibilerak topatuko ditugu, idealen eta hurkoen aldeko konpromisoa, gerraren eta maitasunaren lubakiak eta zuloak. Su-lerroa eta zaintza, elkartasuna eta bizirauteko ekina, Dokumentazio lan luzearen ondoren maitasunez ondutako lana lortu du Ibargurenek.

Gurekin izango ditugu Leire Ibarguren idazlea eta Miren Odriozola protagonista. Aukera paregabea izango da, ez galtzekoa. Gustu baduzue, 18:00etan elkartuko gara Alondegiko Moila gelan. Saioak irekiak dira: gonbidatuta zaudete!

Material osagarria:
Kritikak
–Aurkezpeneko bideoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude