Otsailean, “Gerrak ez du emakume aurpegirik”

Svetlana Aleksievitx nobel saridunaren “Gerrak ez du emakume aurpegirik” liburu ikaragarria –hitzaren bi zentzuetan– izango dugu mintzagai otsailaren 13an.

Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak… Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea… baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia… Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.

Svetlana Aleksandrovna Aleksievitx  Bielorrusiako idazlea eta kazetaria da. Errusieraz idazten du, eta 2015ean Nobel Saria eskuratu zuen[1]; Suediako Akademiak kazetaritza-erreportaje bat saritzen zuen lehenengo aldia izan zen .[2] Errusiako presidente Vladimir Putin-ekiko oso jarrera kritikoa agertu izan du beti. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten emakumeen testigantzak jasotzen dituen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua euskaraz irakur daiteke, Iker Sancho Insaustiitzultzailearen eskutik.

 

Segidan duzue obrari buruzko material osagarria:

Kritikak
Iker Sancho itzultzaileari eginiko elkarrizketa
Berriako artikulua

Gustu baduzue, otsailaren 13an 18:00etan Alondegiko Moila gelan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude