Maiatzean, Arantxa Urretabizkaiak “Bidean ikasia”

Maiatzaren 8an izango dugu hurrengo saioa, eta Arantxa Urretabizkaia (1947, Donostia) idazle ezaguna izango diugu gurekin. Bidean ikasia testigantza-liburu saritua (Euskadi Saria 2016) izango dugu mintzagai berarekin. Hondarribiako alardearen inguruko berdintasunaren aldeko borroka du langai Urretabizkaiak, esperientzia pertsonaletik abiatuta, urteetan isilik gordeak argitaratu ditu liburu honetan.

Gure letretako lehenbiziko emakumezko idazle modernoetarik bat, ibilbide luzeko autorea dugu Urretabizkaia, hainbat genero jorrati dituena: nobela, narrazioa, kronika eta baita poesia ere. Aukera paregabea bere azken lanaz eta ibilbide osoaz solasteko.

Hemen duzue Bidean ikasiari buruzko informazio osagarria:

-Kritikak
-Elkarrizketa ETB1-eko Ahoz aho saioan
-Danele Sarriugarte Urretabizkaiaren azken liburuaz Arrosa irrati-sarean

Gustu baduzue, Alondegiko Moila gelan elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude