Otsailean, Iñigo Aranbarriren “Munduko tokirik ederrena”

Otsailaren 12an idazle azkoitiarraren azken lana izango dugu mintzagai. Hainbat nobela, poemario, artikulu eta saiakeeraren egilea denak, iaz kaleratu zuen aurreneko ipuin liburua Susa argitaletxearen eskutik, Munduko tokirik ederrena izenekoa. Paradisu horrek Urola Kostari egiten dio erreferentzia, ironiaz. Hizkuntza zaindu, eder eta aberatsean idatzitako 10 ipuin kondentsatu, paisaia ezagunean, denboran eta gure baitan atzera eta aurrera eramango gaituztenak. Gurekin izango da Aranbarri istorio hauei buruz hitz egiteko.

Kritikak

Aurkezpeneko bideoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude