Feeds:
Posts
Comments
oard_ad' ); ?>

AITZURI PILOTA PLAZA

AITZURI PILOTA PLAZA

3D irudia Toki arkitekturak & dco1971

3D irudia: Toki arkitekturak Oinplanoa: LKS Pilotaplaza: dco1971

Pilota plaza ez da pilotalekua. Pilotalekua plaza batean egonda ere ere, ez da beti pilota plaza izango. Pilota plaza pilota jokoan aritzeko espazioa da. Pilotalekuetan (frontoietan) aldiz, ble pilota jokoan aritzen dira.

Pilota plazek 60 tik 100 metro bitartean izan dezakete eta errebote pareta bat edo bi izan ditzakete. Errebote pareta 4 metro altuera x 20 zabal dituen horma izan daiteke; ondarea mantendu duten herrietan, elizaren edo etxe baten horma izan daiteke. Ezker eskubian ez dute paretik, herriaren harresian kokatuta ez badago behintzat (Hondarribia, Getaria, Agurain…). Gehienetan pretila besterik ez du izaten alboetan. Ble jokoaren harrakastak, errebote paretei altuera handitzeko lanak egin zituzten herri askotan, blean aritzeko 4 metro eskasegia izan daitekeelako agian; bote luzean edo laxoan aritzeko, 4 metro nahiko izan daiteke, plazak 60-70 m luze baldin baditu behintzat, oso sakalari indartsua izan behar bait da atzeko eskasetik errebotera 120 gr (guante laxoarekin) tako pilota errebotera helarazteko.

Labur azalduta, XIX mendeko erdialdera ble jokoa, hau da paretaren kontra pilota joan etorriaz jokatzen zen jokoak indarra hartzen ari zen. Orduarteko pilota joko bakarra, luzean jokatzen dena zen. Hau da, pilotari bi taldek (4-5 jokalarikoak), pilota plaza batetan elkarren aurka jokatzen dutena. Bote luzea izenez ezagutzen da, euskal herriko pilota jokorik zaharrena. Gaur egun ea desagertuta badago ere, berpizteko asmotan gabiltza, ikertzaile, elkarte eta kirolari batzuk. Guante Laxoa, XVIII mendeko Euskal pilota jokoa, bote luzea larruzko guantez aritzea dena da. Gaur egun Baztan eta Malerreka bailaretako herri batzutan bakarrik jokatzen da; zorionez, oraindik bizirik mantentzen dutelako. Hirugarren luzeko pilota jokoa errebotea da, eta hau, xisteraeskularruz eta eskuz jokatzen da, 5 jokalaritako bi taldeen artean. XIX mendean zehar ospea lortu zuen euskal pilota joko berritzaileenetako eta ikusgarrienetakoa da eta, gaur egun Iparralde eta Hegoaldeko herri gutxitan ikus daiteke. Gure artean Oiartzun, Amasa Villabonan edo Zubietan bizirik mantentzen dutelarik. Pilota joko hauek ahalegin asko eta ilusio gehiagorekin mantentzen dira bizirik eta noski, laguntza handirik gabe. XIX mende haseran, pilota plazetan ble – pleka pilota jokoa debekatuta edo bigarren mailako zen. Horra hor, plazetan azaltzen ziren oharrak, non “erreboteak edo luzeko pilota jokoak lehentasuna zuen, ble jokoaren aurretik”. Baina, jokoak ba zituen jarraitzaileak eta batipat plazetan luzean aritzen ziren pilotari ospetsuenak bakarkako apustuetan oinarrituz,  XIX mendeko bukaeran, jaialdietan hiru joko hauek elkarrekin osatzen zuten, festa giroko pilota jaialdiak.

Luzean, errebotean eta blean, pilota partidak“.

1887 urtean Donostiako Ategorreitako auzoan, lehen Jai Alai ikuskizuna aurkeztu zuten, negozio eta ikuskizun berritzaile modura. Ezker pareta, frontisa, errebotea eta ikusleentzako eserlekuak izango zituen ordaindutako ikuskizuna eta pilotari profesionalekin. Hauek xisteraz blean aritzen ziren (punta bolea, gaur egungo joko garbi). Hemendik, Espainiako hiriburu gehientsuenetara ideia zabaldu zen eta Madril (Beti jai besteak beste…), Bartzelona, Zaragoza e.a. etan Jai Alai asko ireki ziren. Euskal Erria edo Pelotari aldizkarietan jasota daude garai haietako hainbat kronika. Hurrunekoena Buenos Aireseko Plaza Euskara n eraiki zena, Txikito de Eibar, garaiko hartako lehen pilotari modura. Zumaiako pilotari bat ere, harekin joan omen zen (http://baleike.eus/zumaia/1421687340055) . Hala nola, Euskal Herriko hegoaldeko herrietako pilota plaza gehientsuenak, batik bat Gipuzkoan, pilota plazak eraldatu zituzten, frontoiak eraikitzeko. Luzeko jokoaren gainbehera zekarren hirigintza eraldapen honek.

Zumaian izan zen pilota jokoa Foruen plaza inguruan, zihur aski luzeko pilota jokoan aritzen zirenak. Foren plaza inguriko lur salmenta baten ondorioz, Odieta auzoan pilota jokoa eraiki zen 1856 urtean, ez dakigu ezker paretik zuen, baina bai blean aritzeko zela. Litekeena garai hartako piplota jokoa pareta bakarrekoa izatea , bertan luzean eta blean aritu bait daiteke. 1888 urtean gaur egungo Odieta eraiki zen. (http://blogak.baleike.eus/paolbidia13/2011/10/17/odieta-atzo-gaur-eta-bihar/)

Aitzuri pilotalekua, blean aritzeko jokamoldetarako egina da. Zesta puntarekin, erremontearekin edo palaz aritzeko balio du, pilotaleku luzea bait da. Baina kontutan izanda, gaur egun zesta puntan munduko pilotaririk handienetarikoak 39 metrotako Odieta pilotalekuan ikasitakoak direla, nola esan ezin direla, pilotaleku luzean motzeko modalitatean aritu? Eskuz, xare edo xisteraz (joko garbi) alegia…

Pilota jokoan, adibidez bote luzean aritzeko Aitzuri pilotalekuaren 54 metrotan aritu ba daiteke ere, aukeran ezker paretik gabe egokiago litzateke. Pilota plazek 60 metro behar bait dituzte, sakalariak tantua egiteko aukera izateko eta gehienbat xaxariak, arraiak pilota aldeko eskasetatik ateratzean zehazten dituelako ….Zumaiak beraz, gaur egun ez du pilota plazarik. Ez du izan XIX mendetik hona, foruen plazako pilota jokoa desagertu zenetik. Aukera paregabea gure herriko pilota jokoaren historiari berrirakurketa bat egiteko.

Aitzuri inguruko hiritartze egitasmoan, proposatu daiteke pilota plaza baten egokitzapena. Batik bat Gipuzkoa, Lapurdi edo Nafarroako herri batzutan ikus daitezkeen pilota plaza adibideak eredu modura erabiltzen baditugu; Pilota plaza zaharrek, lurrezko zorua (lurra) zuten, batzuek belarreakoa (Arraioz…). Gaur egungoak asafaltuzkoak dira. Azken berrikuntza Gipuzkoako Zubietako pilota plazarena aurki dezakegu, errikuntza egitasmoan kolorezko asfaltuz bukatu dutena.

Honek bi aukera eskaintzen ditu, luzeko pilota jokoa berreskuratzeko eta erakusteko aukera paregabea eta, beharrezkoa denean, aparkaleku modura erabiltzea, honetarako pibote mugikorrak jarriz. Pilota plaza batek, pilotalekuari historia eta pilotaren kultura gehituko liokeela uste dut. Pilotaren gune batek, historian eta pilotaren kulturan erreferentziak izateko behar duen elementua izango litzateke. Euskal Herrian, pilota plaza eta pilotalekua elkarrekin izatearen ohore hau, herri gutxik mantendu dute bere eraikitako ondarean, besteak beste: Getaria, Aizarnazabal, (Zarautz), Zubieta, Amasa Villabona, Oiartzun, Irurita, Arraioz, Doneztebe, Askain, Sara, Hendaia, Donibane Lohitzune, Donibane Garazi…

Zumaiak merezi ote, herri horien pareko egotea?

Nire ustetan aukera paregabea degu, hiritartze egitasmoa egiteke dagoenean, eta aurrekontuari aldaketa handirik egin gabe, proposatu den egitasmoan azaltzen diren belardi, aparkaleku edo eta argiteriaren ordez (http://baleike.tok-md.com/argazkiak/cxJ/frontoia-urbanizazioa.jpg), kolorezko asfaltuzko pilota plaza eta errebote horma bat eraikitzea. Herri plaza ohikoen modura, erabilera anitzerako izango delakoan nago, beharren arabera: Herri kirolak, aparkalekua, haur jokoak, azoka, talde kirolak, aisialdia eta noski!, luzeko pilota jokotarako pilota plaza!.

Daniel Carballo Ostolaza (Zumaia 1971, EHU Birgaitze Masterreko “jokoa alde zaharretan” ikerketa lantaldeko koordinatzailea)

dco1971@gmail.com

 

sara 2015

sara 2015

 

senpere2015

senpere2915

2015 arraioz

Arraioz 2015 Laxoa txapelketa

 

zubieta2015

Zubieta 2015. Euskal Herriko errebote txapelketa

Captura de pantalla 2015-04-08 15.27.35

Aitzuri pilota plaza. 2015 Proposamena

Captura de pantalla 2015-04-08 15.35.47

Aitzuri pilota plaza 2015 Proposamena

UBILLOS JAUREGIA

Ubillos jauregia zena, dorretxe batetik sortutako eraikina da. Zumaiak, harresia, Kale nagusia eta Foruen enparantzan artean zuen garaian, Gaur egungo konbentuko sorlekua zen Torreateko eta Ubillos dorrea aurki genitzake, besteak beste, harresi eremutik kanpora, Odieta izeneko auzoan (arrabal). Orella, J. L. “Casas Torre Palacios de Gipuzkoa” 369 or. coaatg. Donostia. 1996

Gaur egun herri jauregi itxura badu ere, garai batetan (XVI mendean) Ubillos familiarena zelarik, babes dorretxea izan zitekeen, lehio estuen itxuragaitik (saeteras). Ubillos tarrak izatez Ordiziatik datoz, eta bere armarria, eraikinean dafoen berbera da. XVI garren mendean Francisco de Zumaya Hubillos edo “Ubillos de Zumaya” bezela sinatzen zituen iskribuak. Litekeena, Zumaya izeneko familiako alabaren bat, Ubillos familiako oi9nordeko batekin ezkondu ondorengo abizena alegia. Zumaya sendia, Gamboatarrak ziren. Gebaratarren oinordekoak alegia. Zumaia sendiaren jauregia, San Pedro elizaren ondoan dagoena delarik. Zumaia familiak, Sna Pedro elizaren jabe ez zirenez (Roncesvalles ekoa Real Colegiata rena bait zen), ez zuen indar handia garai haietan, beste familiekin konparatuta.  Orella, J. L. “Casas Torre Palacios de Gipuzkoa” 369 or. coaatg. Donostia. 1996

Beraz, Zumaya familiaren izan zitekeen Dorretxea, XVI mendean Ubillos failiarena pasa zen, bien oinordekoen arteko ezkontzaren ondorioz. Garai haietan Ubillos tarrak, Itsas merkatzaritzan eta Indietako bidaietan eta Untzigintzan aritzen ziren. Hala nola, Francisco de Hubillos Ubillos jauregiko jauna izan zena, 1530 eta 1550 urte bitartean Indietan bizi zen, gero Sevilla ra joan zelarik 1560 urtean. 1562 urtean Zumaia ra bueltatu zelarik, bertako etxe eta lurrak erosi zituelarik 1560 eta 1584 urte bitartean. garai horietakoak izan daitezke, Dorretxeari eraikitako eranskinak, gaur egun duen itxura lortu arte. Orella, J. L. “Casas Torre Palacios de Gipuzkoa” 370. or. coaatg. Donostia. 1996

Eraikinaren lehen zatia XV mendeko izan daiteke, garaiko estilo Gotiko aurreratuaren irakurketa eginda, bertako leihoetan, baina XVI mendeko aldaketak, bidarren “dorrea eta erdiko patioarekin, Gaztelako Errenazimendu garaiko (renacentista) jauregien itxura dauka.

Hemen Gipuzkoako Foru Aldundiko “Gure Gipuzkoa” artxiboan aurki daitezkeen, planoak 1985 urtekoak. Bertan bi zatiak banaka marraztu dira, irakurketa historikoa garbiago egiteko.

VIDEOA IKUSTEKO KLIKATU: watch?v=4VDPDIKbUy8

Zumaia XV mendean. Egilea: Daniel Carballo

Ubillos jauregia 2012 urtean

 

 

 

Ubillos Jauregia 2012 abuztuan. Irudia: Daniel Carballo.

 

Ubillos Jauregia 1985 Gipuzkoako Foru AldundiaUbillos jauregia 1985 Gipuzkoako Foru Aldundia

Ubillos Jauregia 1985 Gipuzkoako Foru Aldundia

Ubillos jauregia 1985 Gipuzkoako Foru Aldundia

 

HARATEGI KALEAN, JAUREGIA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zumaiako Kale nagusian aurki dezakegu lehendabizi Dorrea izan zen eta gero Jauregi izatetik, egindako moldaeren ondorioz, herri etxebizitza bihurtu zen eraikin hau. Ganboatarrak zirela dorre honen familiakoak, garai haietan Zumaia, eliza inguruko eraikinek osatzen zuten eta Kale nagusia, lehen harresiaren sarrera zen Lourdes Odriozolaren Zumaia Historia liburuko 179 horrian jartzen duenez XIV mendean, Miren Ayerbe arkeologoaren arabera, Zumaiak lehe harresia Dorrea izan zen eraikin honen parean omen zuen.

Gipuzkoako Historian Dorreek izan duten garrantzia eta bilakaeraz zerbait gehiago jakiteko Gipuzkoa Kultura ren web horrian.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Atalak kudeatzen duen Gure Gipuzkoa Web ean Jauregiaren 1985 ean egindako planoak eskuragarri ditugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2011 ko Apirilaren 08 an, EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) ko Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa, Masterreko ikasketak egiten zuten ikasle irakasleen bisita izan genuen. 2010- 2011 ko ikasturtean, “Zaharberritze Egitasmoa” ikasgaia aukeratu zuten ikasleek, San Jose Karmeldar Oinutsen konbentuaren eraikina erabili zuten, bertan xarma izan dezakeen Hotel bat proposatzeko.

Bertara, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz, EHU ko DAGET Donostiako Goi Arkitektura Eskolako, maisuak, Javier Carballo, “Karmeldar Oinutsen San Jose Konbentua” liburuaren egilea, Arritokieta Manterola Konbentuko laguntzailea, Iñigo Garcia eta Xabier Lopez, Konbentuko planoen egileak (Non Arkitektoak) eta Gorka Arregi, zumaiako Udal Arkitektoa izan ziren besteak beste.

Irakasleen ikuspuntua, Konbentuaren izaera eta osotasuna mantenduko duen proposamena lantzea izango litzateke. Gaur egungo jarduera, iraganeko eraikin batean.

Honetarako, konbentuei buruzko ikastaroak eta eredu desberdinak aztertu eta gero, lan modura proposamen hauek (eta gehiago) aurkeztu ziren.
2011 apirilak 08, EHU zaharberritze masterreko ikasleakEHU Zaharberritze 2010-2011 Master eko Ikasleak, besteak beste.

 

 

 

 

Jon Arruabarrena - Aintzane Landa - Maider Soto

Jon Arruabarrena - Aintzane Landa - Maider Soto

Jon Arruabarrena - Aintzane Lanada - Maider SotoMaitane Otaño - Maria Yañez - Ohiana Irazusta - Ignacio de la HeraMaitane Otaño - Maria Yañez - Ohiana Irazusta - Ignacio de la Heraurtzi llano castresana

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa Zaharberritze Masterreko 2010 – 2011  ikasturtean, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektura maisuek antolaturiko “Interbentzio Proiektua” ikasgaiak, Zumaiako Karmeldar Oinutsen San Jose konbentua erabili zuten, proposamenak jorratzeko.

Gaurkoan, EHU ko masterreko ikasle izan den Igor Gaztelumendi Perez arkitektoak egindako “Gaur Egungo” egoeraren azterketarako egindako lana ikusgai degu. Bertan Iñigo Garcia Agirrezabalaga eta Xabier Lopez Atxega arkitektoek Zumaiako Udalarentzat egindako lan ikusgarrian (planoetan) oinarrituta, egindako lan interesgarria benetan.

Hemendik eskerrak Iñigo Garcia eta Xabier Lopez arkitektoei (NON arkitektoak), egindako lanagatik eta Igor Gaztelumendi arkitektoari argitaratzeko eskainitako aukeragatik.

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

 

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perezigor gaztelumendi perez

 

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

igor gaztelumendi perez

 

 

 

BEHEKO PLAZARAKO IDEIA BAT

Arritokieta Eizaguirre Iribar ( arri_87@hotmail.com ), 2011 ean Arkitektura ikasketak bukatzeko beharrezkoa den Karrera Amaierako Proiektua (KAP) Zumaiako Eusebio Gurrutxaga enparantzarako Kultur gune eta Aisi gunea proposatuz gainditu du. Zumaiarra izanda eskertzekoa da herrirako horrelako ekarpenek egite. Hemendik eskertu nahi diogu, bere proposamena argitaratzeko aukera eskaintza onartzea.

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa01

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa01

Gaur egungo Eusebio Gurrutzaga enparantza ikusita sorpresa eragiten duen proposamena iruditan daukaguna. Odieta auzoaren sorrera ezagututa, agian ulertu daiteke, eraikinen izaera.

Odieta auzoa, urez estalitako zingira baten betelanetatik ateratako herri eremua da. Torreberri eta bere inguruan eraikitako etxeak, ez zuten pilotalekua eraiki arte, enparantazrekin zerikusirik. Gaur egun, enparantza berriro Odieta auzora irekitzeko asmoa eginda dagoenean, berreskuratu da aintzinako topografiaren susmoa, txiki bada ere. Arritokietak egiten duen kultur eraikinak, gaur egungo eraikinak kentzen ditu, enparantzaren egituratik eta eraikin batekin, topografía modura, kontzeptu berri bat proposatzen digu, enparantza kale bihurtuz. Kaleak, kultur eraikinarekiko lotura sortzen du eta erabilera anitzeko guneak proposatzen ditu.

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa01

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa01

Arkitekto zumaiarraren asmoetan, eraikinak egitura organiko modura (flish aren modura) xaflak bailiran, ibairaino zabaltzen den kale berria osatuko duten egitura organiko itxura izango duen, eraikinak falta bat duela esango nuke.

Zumaiako historian garrantzia nabarmena izan duen Torre berri, egitura barnean adierazi ez izana alegia. Gure ustetan, Torre berri ren aztarnak, egitura berrian sartzea ez litzateke konplexua izango, kontutan izanda, eraikin historikoen sormenean, modu honetako eraikuntzak, historian zehar eranskinak elkartuz sortu ohi direlako. San Jose kalearen sorrera edo, Arritokieta kalea besteak beste, adierazle. Beraz, Torreberri ri erreferentzia egitea faltan botako genuke batetik.

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa03

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa03

Beste erreferentzia interesgarria, enparantza desagertzen denean, sortzen den kale berriak, beste eraikinekiko duen eskala aldaketa da. Horrela, Odieta ko etxe txikiak, kalearen egituran errekuperatzen dira, kultur eraikinaren morfologian barneratuz. Eraikina oso irekia irakurtzen da eta kale berriarekiko jarduerekiko arremana zuzena ikusten degu, kultur gune erabilerako behar beharrezkoa.

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa05
arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa04

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa04

arritokieta Eizaguirre Iribar, arkitektoa05

arritokieta eizaguirre iribar06

arritokieta eizaguirre iribar06

Buketzeko beraz, paisaia eta aintzinako Odieta auzoaren morfologiari egindako errefrentzia interesgarria bada ere, Torreberri proposamenean ez sartzearen hutsune nabarmena ikusi dezakegu.

Hirigintza eta Arkitektura Erreflexio interesgarria, ala ere, Zumaiarrek bere herria ikuspuntu berrietatik ikusteko eta iksteko.

Mila esker!

  zumaiako-morrua_pagina_2-copia.jpg

Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa Unibertsitate Masterra. EHU-UPV

Ikasgaia: Ingurumenaren Inpaktua Fatxada eta Estalduretan

ZUMAIAKO MORRUAREN ALTERAZIO ETA PATOLOGIEN IKERKETA

Iker Lamariano Garagarza. Arkitekto Teknikoa. EPSEB (Universitat Politècnica de Catalunya)

ilamagara@gmail.com

Yasmina Prada Lorente. Arte Ederretan lizentziaduna. UPV (Universidad Politécnica de Valencia)

yasprada2@hotmail.com

SARRERA

Ikertutako morrua Zumaiakoa (Gipuzkoa) da, Kantauri itsasoko kostaldeko herri arrantzale bat. Oraindik ezinezkoa izan zaigu morruaren eraikitzeari data bat jartzea. Dakiguna zera da: 1998 eta 1999. urteetan handitze obra bat gertatu zela[1]. Hala ere, gure ikerketa zati zaharrari buruzkoa da. Hau da, hareharrizkoari buruzkoa. Eraikitzeko erabilitako materialak hareharria, zementu-morteroz jasoa, eta hormigoizko harlauza dira.

Morrua Kantauri itsasoa eta Urola ibaiaren bokalearen artean kokatua dago, uraz guztiz inguratua eta aire zabalean, ipar-ekialdetik datozen haize eta euri uren talka jasoz.

IKUSIRIKO KALTEAK

1. MATERIALAREN GALERA

1.1 HAREHARRIA

1.1.a ALBEOLIZAZIOA: Morruaren goiko mailan (1. argazkia), zuloak dituzten harri asko ikus ditzakegu. Hau porositate handiko materialetan gertatzen den alterazioa da eta materia galtzean erlauntzen antzeko zulotxoak sortzen dira. Alterazio hau morruaren goiko mailan bakarrik ikus daiteke. Zati hau ipar-ekialdeko euri eta haizeak gehien jasaten dituen tartea da. Hau, gehienbat, gaineko ertzean gertatzen da eta oraindik itsatsia duen materiak bere partikulen arteko kohesio handiagoa duela dirudi.

zumaiako-morrua_pagina_2.jpg

[1] Lanaren ebaluazioan eta argazkiak begiratuz, irakaslearen aburuz bi izan zitezkeen jasandako handitzeak. Lehena, hareharrizko zatian bigarren maila egitea eta, bigarrena, erraz ezberdindu daitekeen kareharrizko luzatzea. Geroago, Daniel Carballo arkitekto zumaiarrak Lourdes Odriozolaren “Historia de Zumaia” liburuarekin egin zuen topo. Bertan, obraren proiektua 1887an Francisco Lafarga ingeniariak egin zuela dio eta, 1922an, berriz, bere lehengo luzatze proiektua, Ayerdiren eskutik. ODRIOZOLA OYARBIDE, Lourdes. Historia de Zumaia, Zumaia: Zumaiako Udala, 1998, 265 eta 277 orrialdeak.

1.1.b ARENIZAZIOA: Morruaren beheko maila hormigoizko harlauza batez babestua dago. Hau horrela izanik ere, harri asko arenizaziotik oso gertu daude. Arenizazioa, materialaren partikulen arteko kohesioa galduz, hondar ale forman erortzean sortzen den material galera larria da. Gainera, harri honen azaleran, besteetan ageri ez diren gatzak azaltzen dira. (2. argazkia)

1.1.c MORTEROAREN GALERA:

Goiko mailako harrien artean, mortero falta agertzen den zonaldeak ageri dira, toki batzuetan, guztiz galdu delarik. (3. argazkia)

zumaiako-morrua_pagina_3.jpg

1.2 BURDINA

Morruaren gure aztertutako atalean, guztiz oxidaturiko burdinazko edo altzairuzko hiru lotune daude. Oxidatze honek, gune zehatz batzuetan, burdinaren partikulen arteko disgregazioa eta askatzea eragiten du, ondorioz, bere sekzioaren murrizte handia dakarrelarik. Korrosio prozesu hau burdinari bere egoera naturalera itzultzen laguntzen ari zaio, oso egoera aurreratuan baitago. (4. argazkia)

2. MIKROORGANISMOAK

2.1 HARRIAREN KOLONIZAZIOA: Morruaren goiko mailan, bere aurpegi horizontalean, itsasotik gertuen dagoen aldea izanik, zolda beltz generalizatu bat aurkitzen dugu. Hau mikroorganismoen kolonizazio bat da eta harria babesten dute biozolda bat eratuz. (5.argazkia)

Modu antzekoan, beheko mailan ere, hormigoiak babesten duen eremuan, eta honek harriaren zati txiki batean sortzen duen itzalpean, beste mikroorganismo kolonizazio bat dago. (6. argazkia)

2.2 HORMIGOIAREN KOLONIZAZIOA: Hormigoizko harlauzak, bere funtzioa beheko maila babestea delarik, bere azalera guztian, mikroorganismo kolonizazioa du, eta honek klimak eragindako kalteengandik babesten du hau, hala nola, euria eta haizearen eraginez sortzen diren erosioengandik. Kolonizazioa babes biologiko moduan aritzen da. (7. argazkia)

  zumaiako-morrua_pagina_4.jpg

KALTEEN HIPOTESIA

HAREHARRIA

Independenteak edo osagarriak izan daitezkeen bi hipotesi aurreikusi ditugu.

1- Harriarengan bi portaera ezberdin daude. Lehenik, goiko mailan, harria albeolizatua dago, batez ere itsasotik urrenen dauden piezetan. Honen arrazoia bertan dauden haize korronte bortitzak izan daitezkeela uste dugu. Honek, batez ere, ertzetako harrietan eragiten du, beheko harriak babestuago baitaude. Gainera, ertzean dauden harriak atzerago esan dugun biozolda horrez babestuak daude bere aurpegi horizontalean, honek, eguraldiaren eraginari aurre egiten laguntzen diolarik azalera horretan, poroen zabalera murriztuz eta partzialki inpermeabilizatuz. Harri hauek, itsasotik gertuago izanik eta, beraz, olatuen talka gehiago jasanez, denbora gehiago igarotzen dute hezetasunean. Ondorioz, itsasoaren gatzek ere denbora gehiago igarotzen dute disoluzioan, beheko mailan ez bezala. Hemen, gatzek kanporako bidea hartzen dute eguzkiaren eraginez ura lurrunduz baitoa, harriari estresa eta honen desegite motela eraginez. Estres honek harriaren partikulen arteko konglomeratzailearen ahultzea dakar, bere hare aleak askatuz. Arenizazio hau generalizatua da harriaren azalera osoan.

2- Bigarren hipotesia bi mailetako harrien arteko portaera ezberdintasuna, harrien jatorri ezberdinagatik izatea da. Litekeena da, goian, ertza osatzeko erabilitako harria besteekiko tipologia ezberdinekoa izatea, bere portaera askoz gogorragoa baita kanpoko eragileen aurka. Hau hareharriaren formazioaren momentuarengatik izan ohi da. Harria inguru naturaletik ateratzerakoan, geruza baxuenetakoek konpaktazio maila altuagoa izaten dute, presio handiagoak jasaten baitituzte. Horrek erresistentzia handiagoa ematen die, hareharriaren aleek indar handiagoz loturik egotea lortzen baitute. Hala ere, baliteke harginek harri sendoago bat jartzea bertan (harrobi beretik edo beste batetik ekarria izanik ere) jasan beharko zuena aurreikusi zutelako.

[1] Irakaslearen iritziz, harrien arteko portaera ezberdintasuna eta beraietan gelditzen den materiaren arteko kohesio ezberdintasun garbiak ikusita, ziur zegoen jatorri ezberdinekoak zirela biak. Beraz, bi hipotesiak balizkotzat jo zituen.

BURDINA

Lehenago aurreratu dugun bezala, kalte hau metalaren korrosioaren eraginez izan dela uste dugu. Burdina, itsasoz inguraturiko leku batean dago eta, beraz, hezetasun handi batean dagoelako izan daiteke. Ur partikula bat bere gainazalean jarritakoan, korrosio elektrokimikoa sortzen duen erreakzioa gertatzen da, hurrengo marrazkian azaltzen den bezala.

Pieza sortzen duen burdinak bi elektroi galtzen ditu Fe3+ emanez. Partikula berri honek leku gehiagoren beharra daukanez, metaletik askatu eta bere gainazalean gelditzen da.

zumaiako-morrua_pagina_5.jpg

——————————————————————————————————————————–

Paolbide tik eskerrak eman nahi dizkiegu Masterreko iksale diren Iker eta Yasmina ri, lana gurean argitartzen uzteagatik.

paobideko-barra-bingmaps_pagina_1.jpg

harriak-bihotzak-adoquines-malecon-zumaia-gipuzkoa-060511-007.jpg

argazkia: www.javiercarballo.net

Zumaiako Eusebio Gurrutxaga enparantza ingururako, Zumaia Lantzen udal eragileak, lehiaketa antolatu zueneko proposamenetako bat, Donostiako Sestra bulegoak aurkeztu zuen; bertan Josu Agirrezabalaga Iparragirre Zumaiarra degularik arduradunetako bat.

Proposamenaren oinarriak ezartzeakoan, ezagunak ditugun kontzeptuak eskura jartzen ditu, enparantzaren egitura berria ulertarazteko. Batetik, itsasgintzan, zumaiak duen eta izan duen garrantzia adierazten da, untziolen lantegi modura, enparantzako estalki berria eraikitzeko, enparantzaren mutur batean. Beste era batetara, flish aren egitura, lurreko harriarekin adierazi nahi dute, traza diagonal eta lerrokadurekin. Baina gure ustetan garrantzia handiena duen kontua, pilotalekua, gaur egun dagoen eran uzten duela da. Enparantzari berezko elementuen mantentzearekin ados dagoela adierazten edo lehiaketaren baldintza ote zelako agian.

Aipatu nahi genuke, zumaiar batek osatzen duen bulego tekniko batetik, herrian bertan izan dezakeen ikuspegi tekniko eta artistikoa proposamena osatzeko momentuan.

sestra-eusebio-gurrutxaga01.JPG

Bigarren panel arekin, eraikin estaliari buruzko azalpenak agertzen zaizkigu. Kontutan hartzekoa, estalkiak duen neurria eta enparantzari sortzen dion, nolabaiteko itxitura erribera kaletik ikusita. Enparantza Narrondo ibaira irekitzen bada ere, erribera kalera itxi egiten dela dirudi. Eta zubi txikitik izugarrizko garrantzia hartzen du, gure ustetan gehiegi. Gaur egun, fielatoak, beheko plazan dagoen lorategiaren egiturarekin duen lotura galdu egiten da eta proposamen berrian galduta geratzen da; egitura hirukia, aparkalekuko sarreraekin bideratzen da, duen egitura irukira egokituaz. Bertan, lehiaketaren oinarria den, hiru solairuko aparkalekua ikus daiteke. Kontutan hartzekoa, odieta pilotaleku azpitik pasatzen denean, Odietaren horma desagertzen dela, lurrazpiko egituran. Bertan, horma, zabalera handiko langa bihurtzen delarik, aparkalekuko egiturara egokitzeko.

sestra-eusebio-gurrutxaga02.JPG

Hirugarren panelean, hiritartze egitasmoan proposatzen diren elementuen deskribapena azaltzen da, bertan landaretza, eserleku eta altzairuen itxura eta egitura adierazten da. Bertan flish aren garrantzia ikus daiteke.

sestra-eusebio-gurrutxaga03.JPG

Orokorki, proposamen interesgarria, nahiz eta egitura estaliak, Gurrutxaga enparantzaren betiko itxura asko aldatzen badu ere. Gure ustetan, lehiaketako proposamena egin zenean jarritako baldintzen ardura da hori. Neurri horretako estalki baten beharra ezartzen denean, betidanik pilotaleku estaliak bete dituen jarduerak betetzeko alegia.

Beraz, lehiaketa antolatzerako, hirigintza proposamen oker batekin, konpontzeko konplexua den arzoari aurrera egiteko, emaitza konplexuetarako antolaturiko lehiaketa izan zela alegia. Erreflexio modura, imagina dezagun, lehiaketan, etxebizitzak, gaur egungo taxi geltokian proposatuko balira eta enparantza bukaeran pilotalekuaren inguruan estalki berria? Gaur egungo Odieta enparantzako auzoak asko irabaziko luke, argitasun eta bizitza kalitaterai dagokionez. Ikus daiteke, proposaturiko estalkiak hartzen duen bolumena, Odietako etxe berrien neurrikoa dela, baina, alde horretan, onartu daitekeen neurrikoa. Odietan SARTU diren etxeak aldiz, inguruko etxe txikiei itzala sortu besterik ez dute egiten, lurrazpiko apaarkalekua baldintzatzeaz gain.

Rafael del Pilar Zufia zumaiarrak, herriari eskainitako lan eder hau argitaratu zuen eta doain banatu 2003 urtean. Bertan Arbustaingo garabiaren marrazkiak berrikusi zituen, 2000 urtean eraitsi zuten urtean. Berriro eraiki nahi duenarentzat, xehetasun guztiak (kalkuloak barne) eta agiriak biltzen dituen bitartean, zumaiaren oroimena ez galtzeko ariketa interesgarria izan da. Gure artean, gero eta gehiago eskertzen den lan xume baina garrantzitsu honek, gaur egun badu jarraitzaile talde eratu berria den ZIIZ arekin (zumaiako ondare industriala gorde eta mantentzeko taldea). Liburuan, Rafaelek eskertzen die, Jon Gutierrez Irigoyen, Luis Fernandez de Arroiabe, Manuel Galarraga Barrenetxea, Jose Francisco Unanue Aranberri, Rafael Orofino Askunze, Imanol Azkue Ibarbia (euskara itzulpena) eta Roberto Gutierrez i (maketazioa eta diseinua), laguntza eta liburuaren edukiak lortzeko laguntza.  Zorionak Rafael eta mila esker!

arbustain-rafadelpilar01_pagina_3.jpg

arbustain-rafadelpilar01_pagina_1.jpg

arbustain-rafadelpilar01_pagina_2.jpg

IBAIAN GORA zubi mugikorra

“Ibaian Gora” izengoitiarekin aurkeztutako proposamena Zumaiako kirol Portua eta Txomin agirre moila elkartzeko Zubi Mugikorraren lehiaketaren atzean teknikari zumaiarrak zeudela jakiteak sorpresa puntua izan du guretzat. Baleiken irakurrita genuen Bernar Caporossi ingeniari Zumaiarraren ideia eta proposamenak, lehiaketa bideratu zuela. Bertara aurkeztu zela ere.

Berarekin batera, baina isilago zumaiar talde batek berea aurkeztu zuen. Mikel Manterola arkitektoa lantaldearen arduradunak jakinarazi digu ideiaren aurkezpena.

Lantaldea:

Jon Lopez de la Rubia

Miguel Angel Vita Garay

Mikel Manterola Etxabe (mikelme6@hotmail.com).ibaian-gora-1-mikelmanterola-copia.jpg

ibaian-gora-2-mikelmanterola-copia.jpg

ibaian-gora-3-mikelmanterola-copia.jpg

ibaian-gora-4-mikelmanterola-copia.jpg

Eritzia eskatu gabe emateko ohitura dugula oinarritzat hartuta bi ideia nagusi ikusi ditugu. 1- Zubiaren mugimenduan, Txomin agirre kaian, aldapa mugikorrak sortuko lituzkeen eragozpenak, bertan, ibiltariak babesteko sistemak jarri beharko liratekeela, eragozpen bat izan daitekela, kontutan izanda teknikari edo segurtasun arduradun beharra lekuan. 2- Arbustain go garabiri egiten dioten homenaldi xumea datorkigu burura, nahita edo nahigabea izanda, zumaiarrak direla eta oroimena mantentzen dela aldekoa du proposamenak.

Zorionak.

Older Posts »

Tresna-barrara saltatu