Telmo Deun bederatzigarren eta zazpigarren Galizian

Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela ikusi zuen igandekoa: “Gustura, gustura ere ez gaude. Lehen hiru luzeetan ondo aritu gara, baina gero, jaitsi egin gara; agian, bezperako nekearen eraginez. Gauza onak ere izan dira, hala ere. Esaterako, patroiarena. Jokin Gijarro aritu da gaur, eta lan ona egin du”.

Irati Manzisidorren analisia Gipuzkoako Txapelketaz

Zorrak kitatze aldera, eta emandako hitza betetzeko asmoz, hauxe da Irati Manzisidor arraunlariak asteazkenean irabazi zuten Gipuzkoako Txapelketaz egindako analisia. Ostegunean idatzita dago. “Atzokoa emozioz jositako eguna izan zen Esperantzako tostetan izan ginen neskontzat. Arratsaldeko lehenengo orduetatik jakin nuen hura ez zela besteak bezalako eguna izango, hasteko eta behin, entrenamenduetan ez bezala, ez baikenuen berandu […]